Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Onditz Esnaola D saileko Gazte mailako VII. Aurresku Txapelketa Nagusiko garailea

Onditz Esnaola D saileko Gazte mailako VII. Aurresku Txapelketa Nagusiko garailea

Maiatzaren 17an, D saileko Gazte mailako VII. Aurresku txapelketa jokatu zen Legazpin.

Bertan aritutako 13 dantzariek, honako hiru dantza hauek eskaini zituzten: Graziana, Desafioa edo Agurra eta Legazpi Zortzikoa.

Sariak eman aurretik Sustraiak Dantza Taldean bere 50 urtetan txapelketetan aritu

diren hainbat dantzarik Agurra eta Ormatxulo soinu zaharra dantzatu dituzte.

Euskal Dantzarien Biltzarreko kide diren Jose Luis Vallejo, Katerin Artola eta Nahikari Vizuetek osatutako epai-mahaiak honako sailkapena egin zuen Legazpiko saioari dagokionean:

  • Irabazlea: Onditz Esnaola (Lizartza).
  • 2. Sailkatua: Nora Dávila (Zizurkil).
  • 3. Sailkatua: June Aguado (Amasa-Villabona).
  • 4. Sailkatua: Danel Castillo (Pasaia).
  • 5. Sailkatua: Julen Lertxundi (Asteasu).
  • 6. Sailkatua: Mairi Maya (Errenteria).

Irabazleak, Juan Mari Burguerak diseinaturiko eskultura eta kapitain-makila jaso ditu.

Sari nagusi hauetaz gain, beste sari batzuk ere banatu ziren:

  • VII. Gazteen Mailako Aurresku txapelketako Ligaxkako irabazlea: Onditz Esnaola (Lizartza)
  • Jantzi egokienaren saria: Naroa del Rio (Tolosa). Isabel Aztiria, Maria Luisa Mendizabal eta Olatz Urbietak osatutako epai-mahaiak hala erabakita.
  • Irabazlearen irakasleari saria: Ane Urruzola.
  • Lehen herritarraren saria: Jon Alberdi Garde (Legazpi)

Sariak ematen Legazpiko Alkatea den Eric Gálvez, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kidea

de Juan Mari Vallejo eta Sustraiak Dantza Taldeko kideak diren Olatz Urbieta eta Terese Altolagirre aritu dira.

Ekitaldiari amaiera emateko, Onditz Esnaola txapeldunak, saio guztian musikaz arduratu den Goiz Deia Txistulari taldeak jotako Agurra dantzatu du.

Bi legazpiar genituen sailkatuak txapelketako sail honetan, Jon Alberdi Garde eta Eider Carvallo Zabalo, eta beren lana bikain egin dute, ikasturtea oso ondo amaituz.

Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkiegu.

Eta gogoratu, maiatzaren 24ean, larunbata , A eta B sailen txanda izango dela Errenterian.

Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko

Sara Escudero Mujika A Sailean, eta

June Osinalde Mendiola, Araitz Berasategi Armendariz, Nora Lafuente Arizti eta Nora Escudero Mujika-B sailean.

A saileko dantzariek Puntamotz eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta

B sailekoek Erribera eta Legazpi Zortzikoa.

ARGAZKI GALERIA

  • Visto: 107
"Industriaren taupadak" ate irekien laugarren edizioa maiatzaren 24 eta 25ean

"Industriaren taupadak" ate irekien laugarren edizioa maiatzaren 24 eta 25ean

Urola Garaiko Industria Turismoaren Asteburua maiatzaren 24an eta 25ean egingo da. Aurten ere, eskualdeko ondare industrialaren inguruko esperientziez gozatzeko aukera eskainiko du.

Asteburu berezi honetan, doako jardueraz betetako programa bat proposatzen da, publiko guztientzat pentsatuak: bisita gidatuak, tailerrak eta askoz gehiago.

Urola Garaiko historia industriala modu atsegin eta hurbilean ezagutzeko aukera paregabea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 72 20 42 (Urola Garaia turismoa) telefonora.

Kontsultatu programa oso hemen

  • Visto: 117
Legazpiko Udalak 16. Enpresen Lasterketan parte hartu du Ehlers-Danlos sindromea ikusaraziz

Legazpiko Udalak 16. Enpresen Lasterketan parte hartu du Ehlers-Danlos sindromea ikusaraziz

Pasa den maiatzaren 18an, igandea, 16. Enpresen Lasterketa ospatu zen Donostin. Urtero ospatzen den kirol-ekitaldiak langileen eta enpresen artean jarduera fisikoa, laguntasuna eta pertenentzia-harrotasuna sustatzea du helburu. Lasterketak 8,5 kilometro ditu eta aurten, lehendabizikoz, Legazpiko Udaletik bi talde ordezkarik parte hartuko zuten.

Legazpiko Udaleko langilea den Endika Altzelairen alabak, Erinek, Ehlers-Danlos gaitza du. Maiatza Ehlers-Danlos ikusarazteko eta kontzientziatzeko hilabetea da eta 2025eko maiatzeko hirugarren ostirala, hilaren 16a, Ehlers-Danlos Baskularra ikusarazteko eta sentsibilizatzeko eguna. Horregatik, izena emandako korrikalari bakoitzetik euro 1 arrazoi hori laguntzeko erabiliko da.

Erinek lasterketa guztia bere aita eta Legazpiko Udaleko langileen babesean eta jai giroan egin zuen. Korrika egin ezin eta taldekideak animatzera Legazpiko Udaleko zenbait lankide ere hurbildu ziren, babesa emateko kartel polita eskuan zutela.


Eguraldia lagun goiz bikaina izan zen talde izaera, lankidetza, elkartasuna eta laguntasuna goratzeko.


 

 

 

 

 

   

  • Visto: 96
Legazpiko Udalak Segurajauregi etxea enkantera atera du

Legazpiko Udalak Segurajauregi etxea enkantera atera du

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu bezala, Legazpiko Udalak Segurajauregi etxea (aintzinako irakasleen etxea) enkante publikoan salduko du. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 9ra arte egongo da zabalik.

Telleriarte barreiatua 40an kokatuta dagoen eraikinak lau etxebizitza eta beste lau trasteleku ditu, hiru solairutan banatuta. Higiezinak guztira 587,21 m2ko azalera eraikia du eta kokatuta dagoen lursailak, ostera, 664,71 m2.

Enkantearen baldintza guztiak Legazpiko Udalaren web orriaren iragarki oholan aurki daitezke, zehazki, esteka honetan:

BALDINTZA-AGIRIA

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 9an amaituko da eta ez da eraikina bisitatzeko aukerarik egongo, bere egoera txarra dela eta.

  • Visto: 84