Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Musika eta Arte Eszenikoak DVDan: Azaroan Opera.

Musika eta Arte Eszenikoak DVDan: Azaroan Opera.

“Lucia de Lammemoor” opera aukeratu dugu,

denboraldiko bigarren saiorako.

Azaroaren 13an, asteazkena,eskainiko da lehen zatia eta

azaroaren 20an, bigarrena.

Biak ere 18:30ean hasiko dira Kultur Etxeko areto nagusian.

Ohi bezala gainera,

emanaldiaren berri zehatza eskaintzen duen

liburuxka jarriko da ikus-entzulearen eskura, elebitan.

Gaetano Donizettik (1797-1848) idatzitako operahonen

libretoa Salvatore Cammaranorena da.

Lucia di Lammermoor, seguru asko, Donizettiren maisu-lana da.

Obraren argudioa Walter Scoot idazlearen eleberrian oinarritzen da eta, baliteke, Scooteren eleberriak ere benetan gertatutakoa kontatzea.

Napoleseko San Carlo antzokian estreinatu zen

lehen aldiz 1835eko irailaren 26an.

Geroztik etengabe taularatu izan da mundu guztian,

eta Lucia de Lammermoor izan da

2019ko urrian, ABAOren denboraldia ireki duen Opera.

PERTSONAIAK

Enrico Asthon (Roberto Frontali)

Lammermoor gazteluko jauna / Señor del castillo de Lammermoor

Baritono

Lucia (Stefania Bonfadelli)

Aurrekoaren arreba / Hermana del anterior

Soprano

Edgardo (Marcelo Alvarez)

Ravenswood gazteluko jauna / Señor del castillo de Ravenswood

Tenor

Arturo Buclaw (Cristiano Olivieri)

Luciaren senargai noblea / Noble pretendiente de Lucia

Tenor

Raimondo (Mirco Palazzi)

Gazteluko kapilaua / Capellán del catillo

Bajo

Alisa (Maria Castelli)

Luciaren laguntzailea / Acompañante de Lucia

Mezzosoprano

Normanno (Giovanni Maini)

Gazteluko zaintzaile burua / Jefe de la guardia del castillo

Tenor

Orchestra e Coro del Teatro Carlo Felice (Genova)

Zuz. / Dir.:Patrick Fournillier

  • Visto: 77
2019ko egutegiko lehiaketa.

2019ko egutegiko lehiaketa.

Gure basoetako zuhaitz handienetako bat da. 40 m-etarako altuera hel daiteke,

Isolatuta hazten diren aleetan kopa zabal eta biribildutakoa aurkezten du.

Azala arre-grisaxka eta adinaren arabera gutxi gorabehera zartatutakoa.

Azala arre-grisaxka eta adinaren arabera gutxi gorabehera zartatutakoa.

Hosto erorkorrak ditu berdea iluneko kolorekoak eta lLoraldia udaberrian gertatzen da

Bere fruitua ezkurra da eta  udazkenean eta negu hasieretan helduta agertzen dira.

Zura oso kalitate onekoa da, gogor oneko, pisaldiko, hezetasunarekin erresistentziaduna, zurgindegian eta ebanisteria erabili zen itsasontzigintzarako.

Egurra eta ikatza eduki berogarri altuko erregaiak dira.

Asko erabiltzen da apaingarria bezala lorezaintzan.

Haritza Alemaniaren eta Lituaniaren zuhaitz nazionala da, eta euskal askatasunen ikurra da.

Gernikako zuhaitz ospetsua ehun urtetik gorako haritza zen, eta bere ondorengoek ordezkatu dute.

Gernikako zuhaitzaren adaburuaren azpian batzarrak egiten ziren eta XIV. mendetik Gaztelako errege-erreginek euskal herriaren foruak errespetatuko zituztela zin egiten zuten.

Jose Antonio Agirre lehendakariak Gernikako arbolaren azpian egin zuen karguaren zina, lekuaren balio sinbolikoagatik.

Ordutik hona, zin hori errepikatu egin da euskal lendakari guztien kargu-hartzeetan.

  • Visto: 25
Altsasuko Erkudengo Ama abesbatza Azaroan Musika Zikloan.

Altsasuko Erkudengo Ama abesbatza Azaroan Musika Zikloan.

Azaroan Musika Zikloko bigarren emanaldia ere Santikutz Abesbatzaren ekimenez iritsiko da Legazpira.

Truke kontzertua izango da honakoa, eta herriko abesbatzaren emanaldi txiki batekin hasiko da kontzertua.

ERKUDENGO AMA Abesbatza, 1982an sortu zen Altsasun. 40 lagunek osatzen dute taldea eta Inma Arroyorren zuzendaritzapean aritzen dira.

Polifonia eta folklore errepertorio luzea dute. Nafarroako Gobernuaren programazioetan aritu ohi da eta baita Euskal Herriko herri askotan ere.

Abesbatza askorekin egin izan ditu gaurkoaren moduko truke emanaldiak: Andaluzia, Cataluña, Asturias, Burgos, e.a.

Atzerrian ere ibilia da emanaldiak eskaintzen: Argentina, Brasil, Paraguay, Ingalaterrea, Sardinia, Portugal eta Herbeheretan.

2012ko martxoan, “Atarrabia Abesbatza” Abesbatza Lehiaketan, lehen  saria lortu zuen.

Hona ekainiko diguten EGITARAUA

Santikutz abesbatza

  • Goizian argia hastian
  • Balaio
  • I can’t help

Erkudengo ama abesbatza

  • Volver- letra a. lepera. música carlos gardel. arreglo dante andreo.
  • El breve espacio en el que no estás- electo silva
  • Si llego a besarte- luis casas romero - arreglo e. silva
  • Bolero. tu canto perdido- eduardo correa
  • Te quiero- poesía mario benedetti. música a. favero. armonización liliana gangiano
  • Matalaz- armonización lorenzo ondarra
  • Illunabarra- adap. j.a. huarte
  • Mendirik mendi - s. salaberri          
  • Las dos puntas- musica carlos m. ocampo. letra osvaldo v. rocha. arreglo roberto goldar
  • Adiós a la llanera- armonización  lorenzo ondarra
  • Juntos - o voso galo comadre
  • Visto: 111
Easo Emakume Abesbatza Azaroan Musika Zikloan

Easo Emakume Abesbatza Azaroan Musika Zikloan

Azaroan Musika Zikloko lehen emanaldia Santikutz Abesbatzaren eskutik datorkigu. Demetrio Esnaolaren zuzendaritzapean arituko den Easo Kapera Gregorianista taldea izango dute kontzertukide.

Easo Emakumeen Abesbatza, Easo Abesbatzaren seigarren taldea, 2006. Urtean sortu zen eta 30 emakumek osatzen dute, gehienek 5 urte baino gehiagoko musika prestakuntza prozesua osatu dutelarik Araoz Gazte abesbatzako kide gisa.

Sortu zenetik, “Bahiketa harenean” (Mozart), “Iolanta” (Tchaikovsky), “Xirulamajikoa” (Mozart), “La traviata” (Verdi), “Tosca” (Puccini), “Don Giovanni” eta “Figaroren ezteiak” (Mozart) operetan parte hartu du DonostiakoMusikaHamabostaldiko67, 69, 73,74, 76, 77 eta 78edizioetan, eta “Eugene Onegin” (Tschaikovsky) Toulouse eta Parisen, baita “La tabernera del puerto” (Sorozabal), “Las bribonas” (Calleja) eta “La revoltosa” (Chapí) zarzueletan eta hainbat programa sinfoniko-koraletan; horrek guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Toulouseko Kapitolioko Orquesta Nazionalarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Balearretako Orkestrarekin lan egitea ahalbidetu dio.

Horrez gain, abesbatzak formatu murritzakoa eskatzen duten kamera-musika eta folklorea lantzen ditu ere, hainbat musika ziklotan parte hartuz.

Zuzendaria: Gorka Miranda Blanco.

Hona eskainiko duen egitaraua.

Easo Emakume abesbatza.

J. Alain (1911-1940) Messe modale en septuor. op 136.

Kyrie

Gloria

Ave María. op 95A.

Sanctus-Benedictus

Agnus Deis

Litanies. op 119

F. Poulenc (1899-1963) Litanies à la Vierge Noire.

Organoan: Ana Belén García

Zuzendaria: Gorka Miranda

Easo Kapera Gregorianista

O. Latry (1962-) Salve Regina

Organoan: Ana Belén García eta Zuzendaria: Demetrio Esnaola

  • Visto: 79