Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Asfaltatze lanengatik zirkulazio aldaketak

Asfaltatze lanengatik zirkulazio aldaketak

Laubide auzotik San Ignazio auzoradoan errepidea urriaren 28an hasiko dira asfaltatzen eta hiru eguneko lana izango da. Hauek izango dira aukerako ibilbideak:

  1. Laubide auzotik: auzo barnealdeko bidetik auzoko errotondara.
  2. San Ignazio auzotik: puntualki irekiko da Arantzazu auzora gurutzatzeko.
  3. San Ignazio 30eko eta 26ko garajeak: egun horietan bizilagunek ezingo dute autoa atera edo sartu.
  4. Laubideko haurreskola: ezingo da autoarekin bertaraino sartu; oinez joan beharko da.

Autobusa Laubide auzoko errotondan geratuko da.

Autobusak:

  • Lurraldebus: Laubideko bus geralekua errotondara eramango da. Murukoa, berriz, kendu egingo da egun horietan.
  • Junetorri: Laubideko bus geralekua errotondara eramango da. Murukoa, berriz, kendu egingo da egun horietan. San Ignazio eta San Martin auzoetako geraldiak 10 minutu aurreratuko dira, autobusa zaharren egoitzatik igoko delako auzo horietara eta berriro  bertatik jeitsiko da Laubide eta Urtatza auzoetara joateko.

Edozelan ere, larrialdietako ibilgailuek eta anbulantziek baimena izango dute eremu horretara sartzeko.

Domingo Agirre plaza urriaren 30ean hasiko dira asfaltatzen eta 2 eguneko lana izango da.

  • Inguruan aparkatu beharko da.
  • Lanek ez dute trafikoan eraginik izango.

Edozelan ere, larrialdietako ibilgailuek eta anbulantziek baimena izango dute eremu horretara sartzeko.

Aizkorri kalean, postetxearen aurrealdean, egingo diren asfaltatze-lanak azaroaren 4an hasiko dira eta 3 eguneko lana izango da. Hauek izango dira aukerako ibilbideak:

  1. Zamalanetarako kamioiak: Kale Nagusia 25etik sartuko dira eta Nafarroa kalea 18tik irten.
  2. Autobusak:
    • Lurraldebus eta Junetorri: kendu egingo dira Aizkorri kaleko eta Patrizio Etxeberria kaleko geraldiak. Erabiltzaileek Saturnino Telleriako errotondan hartuko dute autobusa.
  3. Zirkulazioa
  • Kale Nagusia eta Nafarroa kalea. Kale Nagusia 25etik sartuko da eta Nafarroa kalea 18tik irten.
  • Patrizio Etxeberria kalea eta Latxartegi kalea. Kale Nagusia 25etik sartuko da eta ohiko bidetik, Santikutz kaletik, irten.

Edozelan ere, larrialdietako ibilgailuek eta anbulantziek baimena izango dute eremu horretara sartzeko.

Udalak barkamena es­katu nahi du aldez aurretik, zirkulazio-mozketa horiek herritarrengan sortuko dituzten eragoz­penen­gatik baina, zalantzarik gabe, asfaltatze-lanak egin beharrekoak dira gure kaleak egoera onean mantendu nahi baditugu.

  • Visto: 84
“Rita” antzezlana.Txalo Produkzioak.

“Rita” antzezlana.Txalo Produkzioak.

Azaroak 2, larunbata, 20:00etan Latxartegi Aretoan.

Antzezleak: Aitziber Garmendia, Joseba Apaolaza

Egilea: Willy Russell
Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi

Frank xarma galdua duen literatura irakaslea da, eta Rita, ikasle berria, “dena” ikasi nahi duen ileapaintzaile gaztea.
Frank arrakastarik gabeko poeta da, etsiak hartua. Ritak estudiatu eta ikasteko irrika du. Frank irakasteko prest agertu da. Eta zenbat eta gehiago maitatu Ritak ikastea, gero eta gehiago ikasten du Frankek maitatzen.
Educating Rita, jatorrizko izenburua, klasiko moderno bihurtu da. West Enden estreinatu zenetik ibilbide luzea egin du, eta obra hainbat hizkuntzatara itzultzeaz gain, munduko hainbat eta hainbat tokitan ekoitzi dute; sari asko irabazi dituzte, bai egileak berak, bai Rita eta Franken papera interpretatu duten aktoreetako askok ere.
Hezkuntzaren askatasunaren aldarria, irizpide eta esperientziak baldintzaturiko bi pertsonaia dibertigarriren bizipenetan barrena egindako bidaia.

Sarrerak 10 €. 18 urtez behera edo Gazte Txartelarekin 5€.

Sarrera salmenta egunean bertan 19:00etatik aurrera Aretoko lehiatilan.

  • Visto: 80
Kultura Arloko ikastaroak martxan: sormena lantzen.

Kultura Arloko ikastaroak martxan: sormena lantzen.

  • Irailean hasi ziren Marrazketa eta Pintura eskolak Arkatza Elkartearen eskutik,
  • urriaren hasieran Josteko lan txikiena, puntu eta gantxiloa eta haur eta gurasoentzako eskulanena, Irule Elkartearen eskutik.
  • Herriko bi dantza taldeetakoak ere martxan daude.

       Aste honetan abiatuko dira Bertso Eskolak gaztetxoentzat:

   1) DBH4-batxilergoa bitartekoak, ostegunetan, 16:30ean
   2) LH5-DBH3 bitartekoak, ostiraletan, 19:00etan

 

  • Urriaren 28a izango da Zeramika hastapen ikastaroko lehen eguna. 

        Azken honetan oraindik tokia badagoenez, 

        egun horretan 19:00etan elkarteko egoitzara joanda izango duzu oraindik aukera ikastaroan parte hartzeko.

  • Visto: 66
Bikuña kiroldegiko bi igerilekuak bihartik aurrera irekita.

Bikuña kiroldegiko bi igerilekuak bihartik aurrera irekita.

Igerilekuetako iragazkiak garbitzeko erabiltzen den ura Gipuzkoako Urakeko kolektorera isurtzea ahal bideratuko duten behin behineko lanak amaitu ondoren eta Gipuzkoako Urakekoen aldeko baimena jaso ondoren, datorren ostegunean hilak 24 Bikuña kiroldegiko bi igerilekuak zabalduko dira.

Legazpiko  udalak, Iragazkien garbiketarako ura eta igerilekuak hustutzen direneko ura saneamenduko kolektorera isurtzeko behin betiko irtenbidea emango duen proiektua egiteko eskaera egin du.

Legazpiko Udaletik, ohar honen bitartez, kiroldegiko bi igerilekuen itxialdia jasan duten erabiltzaileek izan duten jarrera ona eskertu nahi dugu.

  • Visto: 75
Euskal Jolasen festa familian, urriaren 26an.

Euskal Jolasen festa familian, urriaren 26an.

Sorgintxulo Aisialdi Taldeak, Hezkuntza zerbitzuaren eskariari erantzunez,

datorren larunbatean, urriaren 26an, Euskal Jolasen Festa egingo du,

arratsaldeko 17:00etan, Euskal Herria plazan.

Eguraldi txarrarekin, Azokan.

Familiei zuzenduriko ekintza da honakoa.

Helburua haurrak eta gurasoak elkarrekin,

jolasean eta kantuan aritzea da.

Hauxe 14.edizioa da.

4 urtetik LH-4. mailara arteko haurrek eta beraien aita-amek

har dezakete parte.

Ordu bete pasatxo igaroko dute jolasean

eta hainbat jolas eta kantu ikasiko dituzte,

ondoren praktikan jar ditzaketenak.

Izenematea On-line, urriaren 24ra arte

Orain arte izenematea ikastetxeen bidez egin den arren,

oraingoan On-line egingo da, udaletxeko webgunearen bidez,

urriaren 24ra arte.

Gurasoek eta seme-alabek izenemate bakarra egin beharko dute.

Haurrek bakarrik ezingo dute izenik eman.

Hau da, haur guztiak pertsona heldu baten ardurapean egongo dira.

 Izenematea 

Sorgintxulok burutuko duen ekintza hau

Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programarenbarruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.

Aurrera eraman duten azken jarduera Trikornio txapelketa izan da.

Hurrengo hilabetetan honakoak egingo dituzte:

Txuri Urdin izotz jauregira irteera eta Lakiolara irteera.

Ikusi kartela

  • Visto: 76