Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Azaroaren 10eko hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa publikoaren emaitzak.

Azaroaren 10eko hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa publikoaren emaitzak.

Madrilgo Diputatuen Biltzar eta Senaturako azaroaren 10ean burutuko diren hauteskundeetarako hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa publikoa egin zen atzo udaletxean.

Ondorengo dokumentuan aurkitzen da zozketan aukeratuak izan diren herritarren zerrenda.

Halere, zerrenda aldatu egin daiteke Bergarako eskualdeko Hauteskunde-batzordeak onartu ahal izango dituen alegazioen arabera.

Ikusi zerrenda

  • Visto: 151
Legazpiko XIII. Argazki rallya-“Batis Goikoetxea memoriala”. Aurkezturiko lanen emanaldia eta Sari banatze ekitaldia.

Legazpiko XIII. Argazki rallya-“Batis Goikoetxea memoriala”. Aurkezturiko lanen emanaldia eta Sari banatze ekitaldia.

Aurten,irailaren 15ean jokatu zen argazki rallya,eta ostiralean, urriaren 18an, egingo da sari banaketa ekitaldia.

Sari banaketa aurretik lehiaketara aurkezturiko lanak erakutsiko dira.

Aurtengoan 36 lagunek parte hartu dute lehiaketan :

  • 7gaztetxo, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Azpeitikoak, eta
  • 29 heldu, Euskal Herriko txoko guztietatik iritsiak: Donostia, Zalla, Azpeitia, Beasain, Barakaldo, Gernika, Ordizia,….
  • Legazpiar parte hartzaileak, gazte eta heldu, 12 izan dira guztira.

Ostiralean izango dugu irabazleen berri.

  • Visto: 72
Legazpi Musika Bandaren Udazken kontzertua Latxartegi Aretoan.

Legazpi Musika Bandaren Udazken kontzertua Latxartegi Aretoan.

Urriaren 20an, 13:00etan hasiko da Latxartegi Artoan, emanaldia.

Uda ostean, kale utzi eta espazio itxietako emanaldiei emango die hasiera, datorren igandekoarekin.

Arrasateko gaiteroak izango dituzte lagun emanaldian.

Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Hori dela eta aretoko ateak 12:30ean irekiko dira eta kontzertua hasten denean itxi.

Hona Jesus Casillejoren zuzendaritzapean taldeak eskainiko duen egitaraua: 

1.- Jesus Christ Superstar.............................L.Webber/ arr. W. Hautvast

2.- Autumn Leaves ......................................J. Kosma-J. Prevert/ arr. P.K.Schaars

3.- Little big Jon.............................................. E. Delgado Arrasateko Gaiteroekin

4.-Poupurri Mexicano.........................................Arr. Diego Moreno

5.- Lau eper teletuan.........................................Arr. Juanma Saez

  • Visto: 136
Asteburu mikologikoa urriaren 19 eta 20an izango da.

Asteburu mikologikoa urriaren 19 eta 20an izango da.

Iazko berrikuntzek izan zuten harrera ona ikusita, aurtengoan ere bi egunetako ekitaldiak Azokan egingo dira.

Ohi bezala perretxiko biltzea larunbatean egingo da eta bildutakoa Azokara eraman beharko da.

Arratsaldeko sailkatze ekitaldia ere Azokan egingo da, 15:00etan hasita, eta ondoren, 19:30ean, irekiko da erakusketa.

Erakusketa eta dastaketa larunbat iluntzean eta igande eguerdian egingo dira aurtengoan ere, eta baita “upelgilearen begia” lehiaketa ere.

Haurrentzako marrazketa txokoa, igande eguerdian mantenduko da, eta saria zozketatuko da parte hartzaile guztien artean.

Ikusi kartela

  • Visto: 82
Parte hartze bidezko aurrekontuetan, inbertsioetarako 46 proposamen aurkeztu dira.

Parte hartze bidezko aurrekontuetan, inbertsioetarako 46 proposamen aurkeztu dira.

Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Legazpi hobetzeko helburuarekin inbertsioak egiteko proposamenak aurkeztu dituzten 116 herritarri.

Parte hartzeak % 16 egin du gora eta aurkeztutako proposamen kopurua ere % 40 igo da.

Ia udalerriko zonalde guztietan inbertsioak egiteko askotariko proposamenak jaso dira.

Urrian zehar, udal teknikariek aurkeztutako proposamenak aztertuko dituzte eta 50.000 €ko inbertsio-proiektuen zerrenda bat aurkeztuko dute.

Laster, inbertsioetarako proposamenak aurkeztu dituzten 116 pertsona horien artean 50 €ko erosketa-bono bat zozkatuko dugu.

Bono hori Legazpiko denda baten erabili ahal izango da eta, modu horretan eskainitako laguntza eskertu nahi dugu.

  • Visto: 93