Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Musika eta Arte Eszenikoak zikloaren hasiera: Balleta DVDan.

Musika eta Arte Eszenikoak zikloaren hasiera: Balleta DVDan.

Urriaren 16an, asteazkena, 18:30ean “Giselle”ren emanaldiarekin

abiatuko da denboraldi berria.

Aurtengoan ere,

hilabetez hilabete generoz aldatzen joango gara, eta

eskainiko den lanaren iraupenaren arabera,

saio bakarra edo bi egingo dira hileko,

beti ere gaztelerazko azpitituluekin.

Ohi bezala gainera,

hileko emanaldiaren berri zehatza eskaintzen duen

liburuxka jarriko da ikus-entzulearen eskura, elebitan.

Denboraldiko lehen lan hau

erromantizismoko dantza-antzerkiaren maisulanadugu.

Musika: Adolphe Adam;

koreografia: Jean Coralli eta Jules Perrot eta

libretoa: Jules Henry Vernoy eta Theóphile Gautier.

Pariseko Operan eskaini zen lehen aldiz 1841ean eta

dantza klasikoaren obra garbia eta oinarrizkoa da,

bai eredu erromantikoak tratatzeko moduari

bai XIX. mendeko antzerki-teknika finduena

erabiltzeari dagokienez.

Eskainiko den bertsioa

Amsterdameko Dutch National Balletak dantzatua izango da,

eta musika

Boriz Gruzinek zuzenduriko Hollan Symfoniak jarriko du.

  • Visto: 25
Ingurumen kudeaketa.

Ingurumen kudeaketa.

Ekoscan lan-sistemaren bidez udalak urtero identifikatzen du zer hobetu daitekeen ingurumen arloan eta, ondoren, hobetzeko ekintzak ezartzen ditu eta lortutakoa ebaluatzen du.

Urtero ikuskari batek egindakoa egiaztatzen du.

Hauek izan dira aurten  baloratu diren gaiak:

  • Erabilitako bolalumak eta idazteko beste materialak gaika biltzeko sistema bat ezarri da, ondoren enpresa batek birzikla ditzan.
  • Led bonbillak jarri ondoren, hainbat bulegotan energiaren % 34 aurreztu da.
  • 2018ko Olentzero Azoka antolatzeko garaian ingurumena zaintzeko irizpideak hartu ziren kontuan. Adibidez: postuak osatzeko berrerabilitako paletak erabili ziren,
  • poltsak eta kartelak paper berziklatuarekin egin ziren, PVC-rik gabeko pankartak, berrerabilitako plastikozko botilekin egindako apaingarriak,
  • energiaren kontsumoa minimizatu zen (eskuz funtzionatzen zuen noria bat ekarri genuen, ez ziren argi osagarriak erabili…), produktu ekologikoak eta bidezko merkataritzakoak kartelen bitartez bereiztu ziren...
  • Legazpira bizitzera datozen pertsonei hondakinei buruzko onarrizko informazioa emateko orri bat prestatu genuen, herritarren laguntzarekin. 

        Beste herri batzuk guk egindako lanean oinarritu dira beraien informazioa egokitzeko.

        Legazpiko udalaren web orrian dago eskuragarri, 6 hizkutzatan:

Ikusi  informazio orria

 

  • Kontratazio agirietan ingurumen irizpideak ezartzea.
  • Jaietan erabiltzen diren edalontzi eta plater berrerabilgarriak mantentzea eta hobetzea.

Euskal Herria plazako udal bulegoetako birziklatze-tasa % 99,4koa da.

2020. urteari begira paper eta energiaren kontsumoa murriztea da erronka berria.

  • Visto: 105
Legazpi-Oñati mikrobus zerbitzua.

Legazpi-Oñati mikrobus zerbitzua.

Oñatiko Olaran erreka zeharkatzen duten lau zubi birgaitzeko lanak hasi dira eta beraz, GI 2630 errepidea itxita egongo da lau hilabetez.

Horren ondorioz, Zumarraga-Legazpi-Oñati-Arrasate ibilbidea egiten zuen DG04 Lurraldebuseko linea etenda geratu da eta Legazpiko eta Oñatiko Udalek bi udalerriak,

Oñatiko Olabarrieta auzoko landa-bideak zeharkatuz, lotuko dituen mikrobus zerbitzua jartzea proposatu zioten Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa departamentuari.

Garraio publikoaren zerbitzua eskaintzen duen Lurraldebus enpresak ez du ibilbide hori egiteko ibilgailu egokirik eta Legazpiko eta Oñatiko udalek bi udalerriak lotuko dituen behin-behineko zerbitzua ezartzeko baimena lortu dute.

Zerbitzu hori Goierri Bus SL enpresaren mikrobus batekin eskainiko da eta Oñatiko udalaren baimena du Olabarrieta auzoko landa-bideak zeharkatzeko.

Zerbitzua GI 2630 errepidea ireki eta DG04 Zumarraga-Legazpi-Oñati-Arrasate linea berriro martxan jarri arte eskainiko da eta doakoa izango da bi udalerritako bizilagunentzako.

Hona hemen mikrobusaren ordutegia eta ibilbideak:

Ikusi mikrobusaren ordutegia eta ibilbideak

  • Visto: 116
Ekimen solidarioetarako dirua biltzeko xedeaz tapoi bilketa.

Ekimen solidarioetarako dirua biltzeko xedeaz tapoi bilketa.

Azken urteetan Ordizia eta Legazpiko garaguneak ekimen solidarioetarako dirua biltzeko xedeaz tapoi bilketan aritu gara bertako nahiz inguruko pertsonekin elkarlanean.

Bilketa honen helburu nagusia gaitz gutxitudun baten bizi kalitatea hobetzean zetzan. Gainera, garagunearen kasuan ekimen honek urritasun intelektualdun pertsonen inklusio soziala sustatzea ahalbidetu du. Astero denda, taberna, heziketa zentru, empresa, elkarte… ezberdinetara joateak pertsona hauen bisibilizazioan, bizitza sozialean parte-hartzean, harreman berrien sortzean, edota rol social berri baten sortzean lagundu du: boluntariotza informalean. Gainera, abiapuntu honetatik ekarpen berriak sortu dira, pertsona hauen bizi kalitatea hobetu dutenak.

Duela hilabete batzuk, familia batek ekimen solidario berri bat abian jarri zuen Beasainen, Nacex-ekin elkarlanean, mezularitzako empresa. Kasu honetan, tapoi bilketa honek Dent gaixotasuna ikertzeko dirua biltzea dauka helburutzat.  Oso arrarotzat jotako gaitz genetikoa da, X kromosoman gertaturiko mutazio batek sortua eta giltzurrunen ohiko funtzionamenduan eragiten duena.

Asdent da gaitz honen diagnostikotik abiatuz sorturiko elkartea, Bartzelonan duena egoitza.

Proposatzen den kolaborazioa Nacex-en egoitzan bertan (San Inazio kalea, 14   Beasain, en 08:00–14:15; 15:45–20:00 bitarte), eta Ordizia (Urdaneta 76, teléf.: 943 88 00 57) eta Legazpiko garaguneetan (Aizkorri 16, teléf.: 943 73 72 98), 9:30-17:00ak bitarte  plastikozko tapoiak uztean oinarrituko litzateke. Modu honetan, bi garaguneetatik orain arteko puntuetatik pasako ginateke tapoiak hartzera. Bolumena oso handia balitz, bilketarako beste aukera batzuk aztertuko lirateke.

  • Visto: 109
2019ko egutegiko lehiaketa.

2019ko egutegiko lehiaketa.

Sahatsa, Zume negartia,  8 eta 12 metro arteko altuerako zuhaitza da, eta batzuetan, 26 metro ere hartzen ditu. Hosto erorkorrak ditu.  

Adar mehe, malgua eta luzeak ditu, eta ia lurreraino zintzilika egoten dira, zuhaitzari triste itxura emanez. Triste itxura horrek eman dio izen arrunt ezaguna zuhaitzari: "negarti".

Enborrak azala zartatua du.

Hostoak lantzeolatuak dira, eta 8 eta 15 cm arteko luzera hartzen dute. Ertz fin-fin zerratuak ditu eta berde-horixka kolorekoak dira.

Hosto berriak jaiotzen direnean loratzen da zuhaitza.

Loreek hori kolore argia izaten dute, eta garbatan bilduta egoten dira.  Zuhaitza unisexuala da: lore arrek bi lorezil izaten dituzte eta lore emeek pistilo sesil bakarra dute, ilegabea.

Negua epela denean, sahatsak edo zume negartiak ez ditu hosto guztiak galtzen.

Jatorriz, Txinako erdialde eta hegoaldekoa da zuhaitza. Europan apaingarri gisa erabiltzen hasi zen orain dela mende batzuk, eta orain dela gutxi ibai-ertzak indartzeko landatzen hasia da.

Antzinatik zuhaitz honen azala oso preziatua izan da sendagai gisa., azalak mina kentzeko eta sukarra jaisteko balio du, propietate analgesiko, antiinflamatorio eta antierreumatikoak dituelako.

Gauza askotarako erabiltzen da bere egurra: altzariak eta kaxak egiteko,  paper pastarako, beisboleko eta cricketeko bateak egiteko, erreminten kirtenak egiteko …

Gure egutegian, iraileko argazkian, sahatsa edo zumea ageri da Domingo Agirre plazan, baina ez da zume negartia.

  • Visto: 27