Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Joxe Martin Etxeberria Kaleko XVII. Pintura Lehiaketak baditu saridunak.

Joxe Martin Etxeberria Kaleko XVII. Pintura Lehiaketak baditu saridunak.

8 margolarik erantzun zioten

Legazpiko udala eta Arkatza Elkarteak

joan den irailaren 28rako

egin zuten deialdiari.

Hala ere, 7 izan ziren epaitu zirenak,

partaideetako batek lehiaketa erdian

alde egin behar izan baitzuen.

Eguerdiko 2:00etarako aurkeztu zituzten lanak,

Eta erakusgai egon ziren 5:00ak arte

Udaletxe aurrean.

Sari banaketa ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen

Eta epaimahaiaren saria, 800€takoa,

Leticia Gaspar bilbotarrarentzat izan zen,

Industria paisaia jasotzen duen lanarengatik.

Herritarren saria, 350€,

Iruñeako Felix Flamariquerentzat izan zen.

Honek Mirandaola margotu zuen.

Herritarren saria aukeratzeko,

198 herritarren eman zuten bozka

Eta 92 jaso zituen Felix Flamariqueren lanak.

  • Visto: 73
Errondailen topaketa urriaren 5ean.

Errondailen topaketa urriaren 5ean.

Hirugarren urtez antolatu den ekitaldi honetarako,

Errondaila eta Ahots topaketa jari diote izenburu,

Alaitasuna Errondailak

Rondadores Taldea(Cuenca),

Laguntasuna Errondaila(Ordizia)eta

Azketa Ahotsa Taldea (Azpeitia).

gonbidatu ditu.

Emanaldia larunbatean izango da,

Urriaren 5ean,

arratseko 8etan Legazpiko Parrokian.

Ikusi kartela

  • Visto: 67
Zinea Latxartegi Aretoan: Denboraldi hasiera.

Zinea Latxartegi Aretoan: Denboraldi hasiera.

Datorren astean, urriak 4, “Zine Klub Legazpi Elkarteak” denboraldi berriari
emango dio hasiera.

Uztailean helarazi genizuen moduan, herriko elkarte guztiekin
kontaktuan jarri ginen elkarrekin proiektu berri bati hasiera emateko. Ideia berri honen
helburua, Legazpiko Zinemari bizia ematea da, elkarlanean herritar guztien interesak
asetzea, eta nola ez, adin guztietako ikusleak erakartzea. Aldi berean, elkarteek euren
ideiak proposatu ditzakete zinean proiekzio mota ezberdinak aurrera eramateko. Ateak
irekita izango ditugu zuen proposamenak entzun eta aurrera eramateko.

Denboraldi honetako lehen filma, “Ya no hay locos” izango da, Beti Gazte taldeak
proposatua. Urriaren 4ean, arratsaldeko 19:00etan izango duzue ikusteko aukera eta
kasu honetan, Lorenzo Morales zuzendariak aurkeztuko du filma.

Bestetik, aurtengo beste berrikuntzetako bat larunbat arratsaldeko saioak izango
dira, 19:30etan asteburuko filma ikusteko aukera izango duzuelarik. Hala ere, igandeko
saioak ere mantenduko ditugu.


Hona urrirako prestatu dizuegun programazioa:

4, ostirala,19:00 "Ya no hay locos" ( Lorenzo Morales )

5 eta6, larunbat eta igandea, 19:30 "AD ASTRA¨ ( James Gray )

6,igandea, 17:00"TOY STORY 4" ( Josh Cooley ) Infantil

12 eta13 larunbata eta igandea, 19:30"MIENTRAS DURE LA GUERRA" (Alejandro Amenabar)

13 igandea, 17:00 "EL REY LEON" (John Favreau ) Infantil

18, ostirala, 21:30 "AGUR ETXEBESTE"  (Telmo Esnal) Euskera con subtítulos en castellano

20, igandea, 19:30 "AGUR ETXEBESTE" (Telmo Esnal) Euskera con subtítulos en castellano

20, igandea, 17:00"MANOU" (Christian Hass y Andrea Block) Euskera

25,ostirala, 21:30 "WILD ROSE" (Tom Harper)

26 eta27, larunbata eta igandea, 19:30"JOKER" (Todd Phillips)

27, igandea, 17:00"MASCOTAS 2" (Chris Renaud, Jonathan del Val

  • Visto: 26