Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Erreka Eguna 9:30etan hasiko da.

Erreka Eguna 9:30etan hasiko da.

Datorren larunbatean, hilak 28, aurtengo Erreka Eguna izango da.

Parte hartuko duten pertsonei mesedez eskatu nahi diegu 9:30etan ager daitezela Euskal Herria plazan,

garbiketa-lanak puntu-puntuan hasteko.

100 legazpiar baino gehiagok eman dute izena errekatik dauden plastiko, burdin,.. eta aurkitzen dituzten trasteak ateratzeko.

Taldeka lan egingo dute, Saturnino Telleriako errotondan hasita eta Brinkolaraino.

Urtatza erreka ere garbituko dute.

Ikusi zein taldetan zauden!

Zein taldetan zauden kontsultatu eta nola joango zaren antolatu.

Eta nola ez, joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitera animatu nahi zaituztegu.

 

KONTUTAN HARTZEKOAK

  • Partaide bakoitzak uretan ibiltzeko oinetakoak (katiuskak…) eraman beharko ditu!
  • Gogoratu zenbait gunetara iristeko garraioa beharko duzula. Taldekideekin garraiobidea adostu. Bizikleta erabili!
  • Izena eman gabe gerturatzen bazara, guri jakinarazi behar diguzu Istripu-aseguruan sartzeko.
  • Erraz hartzeko moduan dagoen zaborra jaso behar da, arriskurik sortu gabe.
  • Hondakinak kolore desberdinetako bi poltsatan bereiziko dira:
    • Horia: plastikozko ontziak, tetrabrik ontziak  eta latak.
    •  Berdea: bestelako hondakinak
  • Garbiketa-lanak 12:30etan emango ditugu bukatutzat.
  • Ondoren, hamarretakoa eskainiko zaie parte hartzaileei azokako arkupeetan.
  • Eskuzorroak jaso eta garbitu egingo dira, hurrengo urteetan berriro erabiltzeko asmoz.
  • Hamarretakoan edalontzi eta plater berrerabilgarriak erabiliko ditugu. Mesedez, erabili ondoren, antolatzaileeieman.
  • Visto: 174
Urola Ibaia dokumentala.

Urola Ibaia dokumentala.

Ostegunean, irailaren 26an, Kultur Etxean proiektatuko da Urola Ibaia dokumentala.

Egileak Luis Juaristi eta Jabier Arenas dira.

UROLA IBAIA urte batean zehar filmatutako dokumentala da, 2017ko erdi aldetik 2018ko erdi aldera.

Dokumental honek 38 minututan Urolak erakusten dituen ezaugarriengatik hasten da: ibaiaren sorlekua, duen luzera, zeharkatzen dituen parajeak, ibilbidean zehar jasotzen dituen ibaiadarrak …

Euskaraz izango da.

Ikusi kartela

  • Visto: 93
Jungurea eta dultzaina: ikuskizuna eta erromeria.

Jungurea eta dultzaina: ikuskizuna eta erromeria.

Irailaren 28an larunbata, Legazpiko Burdinola elkarteak eta Lenbur Fundazioak lankidetzan, Mirandaolako burdinolan saio berezi bat antolatu dute.

Bertan, Bizkaiko eta Legazpiko dultzaineroak, Lutxanako tailer-eskolako artisauak eta Mirandaolako olagizonek ikuskizun ederra emango digute.

Ekitaldia 11:00etan hasiko da San Migel ermitan eta 12:00etan Mirandaola burdinola martxan jarriko da.

Sarrera dohainik izango da.

ikusi kartela

  • Visto: 124
Argazkiak ikusgai irudi galerian.

Argazkiak ikusgai irudi galerian.

Udaleko kiroletako zerbitzuak eta herriko kirol taldeek urtero “Kirolaren Eguna” ospatzen dugu.

Ekintza horretan “Kirol Saria” deritzan ikurra banatu zitzaien lau maila hauetan nabarmendu diren kirolariei;

kirol merezimenduengatik nabarmendu direnak, eliteko kirolariak izateagatik, agertutako borondateagatik eta 

azken denboraldian lortutako kirol merezimenduengatik.

Joan den ostiralean irailak 20, 2019 urteari dagozkion sariak jaso zituzten: 

SARIA

SARIDUNA

KIROL MEREZIMENDUAK

Laura Paredes

DENBORALDIKO KIROL MEREZIMENDUA

Mikel Mujika

ELITE

Mª Angeles Valdivielso

BOLONDRESA

Miguel Ángel Rodriguez

 

ikusi argazkiak

  • Visto: 26
Kultura Arloko ikastaroetarako izen emateak: sormena lantzen.

Kultura Arloko ikastaroetarako izen emateak: sormena lantzen.

ESKULANETAKO IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da, astearte eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea Kultur Etxean. 35€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

PUNTU IKASTARORAKO IZEN EMATEA  Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 25€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

JOSTEKO LAN TXIKIEN IKASTAROA “Botoiak, barrenak hartu, kremailerak,…” Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 14:30etatik 16:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 25€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

HAUR ETA GURASOENTZAKO ESKULAN IKASTAROA. Urriaren 4an hasita, 15 ordutako ikastaroa izango litzateke. Ostiraletan 17:00- 18:30. Umeen adina Hh5, Lh1, Lh2 eta Lh3. Kopurua 12 ume gehienez.Kostua 50€. Izen ematea Kultur Etxean.

BUZTINGINTZA IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasiko da 30 ordutako ikastaroa. Astelehenetik ostiralera izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara. 40€. Izen ematea Kultur Etxean. Xalinko Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

  • Visto: 70