Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
“Trikornio txapelketa”, irailaren 21ean.

“Trikornio txapelketa”, irailaren 21ean.

Izenematea irailaren 19ra arte,

LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako neska-mutilentzat

Legazpiko Sorgintxulo Aisialdi Taldeak,

Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek eskatuta,

hamaika ekintza gauzatzen ditu herrian urtean zehar.

Datorren larunbatean, irailaren 21ean, esaterako,

Trikornio txapelketa egingo du;

hau da, saskibaloi, eskubaloi eta futbol txapelketa.

LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat

apropos prestatutako txapelketa da.

Goizeko 9:30ean hasiko da,

Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan.

Arratsaldean, 16:00etan, berriro elkartuko dira,

eta ondoren, askaria izango dute.

Ekintzaren helburu nagusia, euskaraz hitz egitea

eta hainbat kiroletan aritzea da.

Datorren ostegunera arte, hau da irailaren 19ra bitartean

eman ahal izango da izena, herriko 3 ikastetxeetako idazkaritzetan,

hau da, Domingo Agirre ikastetxean, Haztegi ikastolan eta Olazabal institutuan.

Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da

gutxienez, 7 pertsonak eta gehienez, 10ek osatutako taldea izatea.

Esan bezala, Sorgintxulok burututako ekintza hau

Haur eta gaztetxoen aisialdian

euskararen erabilera bultzatzeko programarenbaitakoa da,

Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.

Txapelketa hau azken 8 urtetan antolatu da

eta oso arrakasta handia du eta

nesken parte-hartzea geroz eta handiagoa da.

Guztiak animatzen ditugu parte har dezaten, neskak eta mutilak.

Urtea amaitu bitartean, beste hainbat ekintza egingo dituzte:

Txuri Urdinera irteera; eta Lakiolara txangoa.

  • Visto: 79
2019ko egutegia - Abuztua

2019ko egutegia - Abuztua

Abuztuko orrian agertzen den arbola : Haritza (Quercus robur).

Hilabete honetan 32 erantzun jaso ditugu, eta 50 euroko sari-bonoaren irabazlea ODILA ROMERO izan da.

Iraileko orrian ere, beste zuhaitz bat agertzen da. Asmatu zein den eta legazpiko zein txokotan dagoen, eta hartu parte 50 euroko sari-bonoaren zozketan.

Bidali zure erantzuna Udalaren web orriaren bidez edo bete HAZen dagoen orritxoa eta entregatu bertan.

Zorte on!

  • Visto: 102
2019ko egutegia - Uztaila.

2019ko egutegia - Uztaila.

Uztaileko orrian agertzen den arbola  "indigaztainondo"  (Aesculus hippocastanum) .

Hilabete honetan 32 erantzun jaso ditugu, eta 50 euroko sari-bonoaren irabazlea SARA GRACIA izan da.

Iraileko orrian ere, beste zuhaitz bat agertzen da. Asmatu zein den eta legazpiko zein txokotan dagoen, eta hartu parte 50 euroko sari-bonoaren zozketan.

Bidali zure erantzuna Udalaren web orriaren bidez edo bete HAZen dagoen orritxoa eta entregatu bertan.

Zorte on!

  • Visto: 64
Gizarte langilea kontratatuko da 6 hilabetetarako, lanaldi osoa.

Gizarte langilea kontratatuko da 6 hilabetetarako, lanaldi osoa.

Urola garaia mankomunitatearen bitartez, legazpiko udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du  lanbidetik.

Gizarte langilea kontratatuko du 6 hilabetetarako; lanaldi osoa.

LANBIDEN izena emateko epea irailaren 17an hasiko da eta irailaren 27an bukatuko da.

1. Kontratazioa:

Legazpiko Udalak sei hilabeteko lanaldi osoko  kontratazio bat egingo du. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duen pertsona kontratatuko da:

* Gizarte langilea: Gizarte lanetan Diplomatua edo Gradoa.

2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:

Kontratatuko den pertsona Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoa izango da eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko da. Halaber, gizarte langile gisa gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izan beharko du. Modu berean, honako hizkuntza eskakizuna bete behar du: Hizkuntzen Europako erreferentzi markoaren B2.

Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoa izango da:

  • 35 urteko edo hortik beherako langabeak.
  • 45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.
  • 55 urtetik gorakoak.
  • Iraupen luzeko langabeak (Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian gutxienez 360 egun eman dutenak).
  • Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,…).

3. Kontratatuko den pertsona aukeratzea:

Aukeraketa prozesua, aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta Lanbidek kudeatzen duen lan-eskeintzan izena eman duten pertsonen artean egingo da.

Aukeraketa egiteko ondorengo baremoa erabiliko da:

  • Emakumea: 3 puntu.
  • 55 urtetik gora: 6 puntu.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra: 3 puntu.
  • Iraupen luzeko langabea: 3 puntu.
  • Eskuratutako esperientzia eskatutakoa (6 hilabete) baino handiagoa bada: 6 hilabeteko puntu 1, gehienez 3 puntura arte (esperientzia 2 urtekoa edo gehiagokoa denean jasoko diren puntuak).

Berdinketa emanez gero, lehentasuna adinez nagusienak izango du.

  • Visto: 80
Alkatea Gizarte-zentroan ere egongo da.

Alkatea Gizarte-zentroan ere egongo da.

Gaur egun alkateak ostegun goizetan hartzen ditu herritarrak udaletxeko bere bulegoan. Arratsaldean ezin ditu herritarrak hartu udaletxea itxita egoten delako.

Badakigu pertsona batzuentzako oso zaila dela goizetan udaletxera joatea eta hori kontuan hartuta herritarrak hartzeko ordutegia zabaldu nahi izan du alkateak.

Hortaz, aurrerantzean, astelehen arratsaldeetan, 16:00etatik 18:00etara, alkatearekin egoteko aukera izango dute herritarrek.

Alkatearekin hitz egin nahi duenak 010 telefono zenbakira deituta edo udaletxeko herritarrentzako Arreta bulegora joanda har dezake txanda.

Orain herritarrak aukeratuko du alkatearekin noiz egongo den, astelehen arratsaldean Gizarte-zentroan edo ostegun goizean udaletxean.

Udal irekia eta modernoa izateko lanean ari gara eta, horretarako, ezinbestekoa da elkarrekin egoteko guneak sortu eta eskaintzea,

legazpiar guztiek izan dezaten bere kezkak eta hobetzeko proposamenak alkateari azaltzeko aukera.

  • Visto: 81