Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Kantu afariko entseguak.

Kantu afariko entseguak.

Azken urteetako ohiturari jarraituz,

Agorreko Santikutzetako ostiralean,

kantu afariaren txanda izaten da.

Aurten, irailak 13an, gaueko 21:30ean Gernika plazan.

Hori dela eta, abestiak errepasatzeko entseguak egingo dira:

asteartean (irailak 10ean)eta ostegunean (irailak 12an),

arratsaldeko 19:30ean, Doinua Musika eskolan.

Gonbidatzen zaituztegu!

Bestaldetik, ostiralean, kantu afaria hasi baino pixka bat lehenago,

21:00etan gutxi gorabehera,

pasa den 2013.urteko argazki-emanaldia eskainiko da.

Animatu zaitezte eta parte har ezazue!!!

  • Visto: 85
Oraindik badago tokia Begirale ikastaroan.

Oraindik badago tokia Begirale ikastaroan.

Oraindik badago tokia Aisialdiko Begirale ikastaroan.

Interesatuak irailaren 13ra bitartean

Legazpiko Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Bulegotik

pasa daitezke, (ordutegia: 7:30etik 15:00etara)

matrikulazioa egin ahal izateko.

Beste aukera da aurkeztu beharreko dokumentazioa, hau da,

Aisialdiko Begirale ikastarorako izena emateko orria (beteta eta sinatuta) eta NANren kopia 

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  e-postara bidaltzea.

Azken kasu honetan, udalaren erantzuna jaso beharko da,

eskaera onartua izan dela jakiteko.

Ikastaroa

Eusko Jaurlaritzako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua lortzeko

Urtxintxa aisialdi eskolak emango duen ikastaroak

150 ordu teorikoak eta 160 ordu praktikoak ditu

eta euskaraz izango da.

Ikastaroa Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian egingo da,

urritik maiatzera bitartean: 19 larunbatetan (9:00-15:00), eta

Gabonetako 4 egunetan (9:00-15:00).

Baita otsaileko asteburu batean ere,

Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean.

Ikus ezazu ikastaroaren egutegia

Datorren urtean 18 urte beteko duten gazte guztiek parte hartzeko aukera dute,

Legazpikoak izan edo ez eta plazak bete arte.

Ikastaroaren matrikula445 eurokoa da.

Ordainketa 2 zatitan egin daiteke.

Aterperainoko garraioa ez da prezio horren barruan sartzen.

Dudaren bat argitu nahi izanez gero,

herritik 010 telefonora deitu daiteke;

eta herritik kanpo, 943 73 70 30 telefonora.

  • Visto: 95
2020ko parte hartze bidezko aurrekontuak.

2020ko parte hartze bidezko aurrekontuak.

Joan den 2016an parte hartze bidezko aurrekontuak adosteko hasi ginen dinamikarekin jarraituz, 2020ko udal aurrekontuetan sartuko diren 50.000 €ko

6 proiektu legazpiarrean artean erabakitzeko parte hartzeko prozesuari emango diogu hasiera.

Horretarako, gaur irailaren 9an hasi eta irailaren 27ra arte, legazpiar bakoitzak berak proposatutako inbertsio-proiektu bat aurkezteko aukera izango du.

Iazko parte hartze prozesuan aukeratu ez ziren 5 proiektuak zuzenean pasatuko dira aurtengo bozketara eta, beraz, ez dira berriro aurkeztu beharko.

Hauek dira aurten zuzenean bozketara eramango diren proiektuak:

1) Itxaropen 14-17ko eskailerak konpontzea,

2) Domingo Agirre eskolako igogailutik Laubide 18ra bidea egitea,

3) Mirandaola parkeko mahai gunea berritzea,

4) Latxartegi parkean bakarrik garbitzen diren komunak ipintzea eta

5) Kiroldegian eguzki-panel fotoboltaikoak ipintzea.

Lerro hauen bidez inbertsioetarako zuen proposamena aurkeztera animatu nahi zaitugu. Horretarako, LegazpiOn eta Udalaren web orrian aurkituko duzuen edo Herritarrentzako Arreta Bulegoan eskura dezakezuen inprimakia bete beharko duzue.

Parte hartuko duten pertsona guztien artean 50 €ko erosketa-bonoa zozketatuko da, Legazpiko dendetan erabiliko dena.

Lagundu gure udalerria hobetzen!

  • Visto: 68