Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
2019ko Fokatu Urola Garaia sariak banatu dira.

2019ko Fokatu Urola Garaia sariak banatu dira.

180 argazki aurkeztu dira "NEKAZAL KULTURA” lemapean gauzatu den argazki lehiaketara.

Eta hauek izan dira saria jaso duten argazkiak eta argazkilariak:

‘Gazteak’ mailan (12 urtera arte):

JON IDIGORAS BEREZIARTU (11 urte), Zumarraga.

                     Argazkiaren izena: “BEHIAREN AURREAN ARRISKU BETEAN”

‘Gazteak’ mailan (15 urtera arte):

UNAI AZAROLA FLORES (15 años), Zumarraga.

                     Argazkiaren izena: “TIPULA IZENEKO SUGEA"

‘Helduak’ mailan (16 urtetik gora)

hauek izan dira saridunak:

1. saria:          JOSE LUIS SOTO MIGUELEZ, ZARAUTZ.

                     Argazkiaren izena: “ARTALDEA ERAMATEN”.

2. saria:           PABLO PEREZ HERRERO, Urretxu.

                     Argazkiaren izena: “GANAJANA”

3. saria:           AITOR AGIRREZABAL ALUSTIZA, Urretxu.

        Argazkiaren izena: “LARRE MOTZEN OHITUTA DAUDE NEKAZARI ETA BASERRITARRAK UROLA GARAIAN”. 

Argazki guztiak ikusi:

  • Visto: 81
AZTIRIko SANTA MARINA jaiak: Uztailak 18,19,20 eta 21

AZTIRIko SANTA MARINA jaiak: Uztailak 18,19,20 eta 21

Aztiri Bat elkartearen eskutik etorriko zaizkigu aurtengoan ere, Gabiria eta Legazpiko Udalen babesean.

Uztailaren 18an, osteguna, Santa Marina egunean meza nagusia eta ondorengo mokadutxoa izango dira.

Jaiak asteburuan jarraituko dute,

eta mendi lasterketa izango da igandean, uztailaren 21ean.

ikusi jaietako jartela- egitaraua

ikusi mendi lasterketaren kartela

Azken urteetan bezala Junetorri autobus zerbitzua egongo da,

arunbatean eta igandean, 20 eta 21ean arratsaldez. Hona ordutegia:

  • Visto: 167
Erromesak Ignaziotar bidean.

Erromesak Ignaziotar bidean.

Ignaziotar bidea eginez Legazpi zeharkatzen duten erromes kopurua handitu egiten da udan.

Uztailaren 20an hasi eta abuztuaren 12ra arte, 5 taldek egingo dute lo Legazpin.

Madril,

Valentzia,

Lyon

eta Boloniatik etorriko dira talde erligioso horiek.

Denera:  310 erromes.

Lau taldetako kideek parrokiko aretoetan egingo dute lo; talde handieneko 125 erromesek berriz,  Urbeltz pilotalekuan.

Legazpiko Udalak Urbeltz pilotalekuko dutxak eskaini dizkie guztioi.

Ignaziotar bideko 2. etapa, Legazpitik pasatzen dena da.

  • Visto: 92
Haurren uda ikastaroa

Haurren uda ikastaroa

Ez da nolanahiko entzierroa izan gaurkoa.

Ikusmin handia sortu da eta plaza beteta ikusi dugu: korrikalariak, ikusleak eta zezenak.

Denak onik iritsi dira eta ondoren hamaiketakoa egin dute giro alaian.

Aurtengoa igaro da eta orain datorren urtekoaren zain geratzen gara.

Gora San Fermin!

Ikusi argazkiak

  • Visto: 17
Parkourra nerabeentzat, Azokan

Parkourra nerabeentzat, Azokan

Uztakale programaren barruan,

nerabeei zuzenduriko ekintza berri bat dugu:

Parkourra izenekoa.

Asteartean, uztailaren 9an,

17:30etik 20:30era, Azokan izango da.

10 urtetik gorako neska-mutikoentzako da.

Oztopo jauzietan eta akrobazietan

oinarritutako kirola da, parkourra.

Asturiasetik datorren taldea da,

parkour tailerra eskainiko duenak.

Tailerra bat, erakustaldia

eta Parkour Cross (Chase Tag) izenekoa

ekarriko dituzte.

Azkenekoa, oztopoak jauzita

harrapaketan jolastea da.

Forratutako modulu pila ekarriko dituzte,

horiekin zorua estaliko dute

eta oztopo ezberdinen zirkuitua osatuko dute.

Arratsaldeko saioak, gutxi gorabehera, honako egitaraua izango du:

- Ekintzaren aurkezpena, segurtasun arauak.

- Beroketa.

- Poliki-poliki mugimenduak ikastea.

- Aditu baten erakustaldia.

- Eskertza eta amaiera.

Horrelako ekintzarik ez dugu sekula santan Legazpin izan,

baina Nerabeentzako Zerbitzuko proposamena izanik,

Uztakale programaren barruan txertatzea

egoki iruditu zaigu, Gazteria zerbitzuan.

Aste honetan Nerabeentzako Zerbitzuko nerabeek

mural bat margotzeari ekingo diote, Gazte-txokoan.

Gaur denak batera bazkaldu ondoren,

Azokan elkartuko dira Parkourraren inguruan.

  • Visto: 98