Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
KULTUR ETXEA arratsaldez itxita: Uztailaren 1etik abuztuaren30era.

KULTUR ETXEA arratsaldez itxita: Uztailaren 1etik abuztuaren30era.

Udako egun hauetan, Kultur Etxea, eta bertan biltzen diren zerbitzu guztiak,

itxita egongo dira arratsaldez.

Irailaren 2an bueltan izango gara ohiko ordutegiekin.

Abuztuan, Udal Liburutegia bakarrik egongo da irekita goizean, 10:00etatik 14:00etara,

gainerako zerbitzuak abuztu goizetan ere itxita egongo dira

  • Visto: 70
Haurren uda ikastaroa

Haurren uda ikastaroa

Astelehenean, uztailaren 1ean hasiko da haurren uda ikastaroa.

Guztira 292 haurrek hartuko dute parte aurtengo haurren uda ikastaroan.

2 eta 10 urte bitarteko haurrekin osatutako 21 talde osatu dira eta 25 begirale arduratuko dira horiek dinamizatzeaz.

Bestalde, guztia koordinatuko duen zuzendaria kontratatu du Udalak.

Astelehenean hasi eta uztailaren 24ra arte ibiliko dira gure kaleetatik, jolasean, lagunak egiten eta ondo pasatzen.

  • Visto: 28
Ekainak 28, LGTBI+ pertsonen sexu-askapenerako Nazioarteko Eguna

Ekainak 28, LGTBI+ pertsonen sexu-askapenerako Nazioarteko Eguna

Legazpiko Udaleko bozeramaileek erabaki dute LGTBI+ pertsonen sexu-askapenerako nazioarteko eguna aldarrikatzea.

LEGAZPIKO Udalak LGTBIQ kolektiboaren eskubideak eta askatasuna defendatzeko duen konpromisoa adierazten du eta horretarako ekainaren 28ko aldarriak babesten ditu.

Gainera, LEGAZPIKO herritarrak animatu nahi ditu egun honen inguruan antolatutako ekintzetan parte hartzera, bai jai giroko ekintzetan, baita kulturaletan eta zabalkundekoetan ere. Era berean, eskualdean bertan zein euskal lurralde osoan egingo diren mobilizazioetan ere parte hartzera animatzen ditu.

Hemen duzue Legazpiko Udaleko bozeramaileek adostutako Adierazpen Instituzionala

Ikusi "Adierazpen Instituzionala"

  • Visto: 129
Uztakale. Ikusentzunezkoak Ikatza Argazkilari elkartearen eskutik

Uztakale. Ikusentzunezkoak Ikatza Argazkilari elkartearen eskutik

Arkitektura izango da Uztakalerako Ikatza Argazkilari elkarteak prestatu dituen ikusentzunezko emanaldien lehen saioko gaia.

Saio guztiak 22:30ean izango dira Azokan, ostiraletan. Hona egitaraua:

  • Ekainak 28: Arkitektura
  • Uztailak 5: Legazpi jaietan
  • Uztailak 12: Natura
  • Uztailak 19: Bidaiak
  • Visto: 70