Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Agorreko Santikutzetan txosna jartzeko eskaria egin daiteke.

Agorreko Santikutzetan txosna jartzeko eskaria egin daiteke.

Irailaren 13tik 15eraera ospatuko diren Agorreko Santikutz jaietan txosna jartzeko eskaria egin daiteke dagoeneko Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Eskaera inprimakia 

Ondorengoak dira baldintzak.

BALDINTZA OROKORRAK: 

1.- Azken urtean Legazpin ekintzak antolatu eta egin dituzten herriko elkarte edo taldeak bakarrik eskatu dezakete txosna ustiatzea.

Ez da onartuko eskaera pertsonalik, ezta alderdi politikoek egindakorik ere.Gehienez 2 esleipendun izango dira. 2 eskari baino gehiago egonez gero,

lehentasuna izango dute iaz −maiatzeko jaietan− esleipendun izan ez zirenek. Bi plazak osatzen ez badira, aurkeztu direnen artean zozketa eginez esleituko dira gainerakoak.

Dena den, eskatzaileen artean adostasuna lortzen bada, aukera dago beste ustiatze-formula bat erabiltzeko.

2.- Udalaren kontura izango da karpa, harraska, argindarra eta ur-hornidura. Gainerako elementuak eskatzailearen kontura izango dira: barra, musika ekipoa (bakarra txosna guztirako) eta bestelakoak.

   - Karpa eliza atzealdean jarriko da, parkearen ondoan. 10x25x3 metro izango ditu, eta barruan ekitaldiak antolatzeko oholtza jarriko du Udalak.

  - Barruan antolatzen diren musika-emanaldi edo ekintzak, beranduenez, goizaldeko 03:00etarako bukatu beharko dira.

3.- Karpa esleipendunek erabiltzeko moduan egongo da irailaren 12ko arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Aldiz, irailaren 17ko arratsaldeko 16:00etarako dena jasota egongo da.

4.- Txosna irailaren 13an ireki daiteke, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta irailaren 15ean itxiko da, beranduenez, 22:00etan.

5.- Ordutegia

     - Ireki: Eguerdiko 12:00etatik aurrera.

     - Itxi: Goizaldeko 05:00etan. Ordu horretarako karpak erabat itxita egon beharko du.6:00etan argindarra kenduko da.

6.- Edalontziak, platerak edo bestelako ontziak berrerabilgarriak izango dira. Horretarako, Udalak herriko elkarteen eskura jarriko du bere ontziteria berrerabilgarria, hura erabiltzeko ezarritako baldintzen arabera.

Ontzi horiek denak itzuli egin behar dira eta, beraz, leku agerian jarriko dira horren berri ematen duten kartelak. Kartel horiek Udalak emango ditu.

7.- Txosna eta ingurua garbi eta txukun mantenduko dira. Txosnaren barruko garbiketa esleipendunak egingo du.

8.- Hondakinak jasotzeko ontzi egokiak erabili beharko dira. Hondakinak ezingo dira pilatu eta ontziak betetzen direnean hustu egingo dira. Txosnaren kanpoaldean hondakinak biltzeko ontziak jarriko dira.

9.- Udalerrian euskararen erabilera sustatzeko Udalak onartu dituen irizpideak kontuan hartu beharko dira, beraz, euskararen erabilera lehentasunezkoa izango da ahozko zein idatzizko harremanetan.

Gainera, euskarazko musika jartzea sustatuko da. Agerian jartzeko ohar, kartel eta horrelakoak euskaraz idatziko dira edo, bestela, elebitan. Hala ere, elebitan idaztekotan, euskarazko testua nabarmenduko da.

10.- Txosna gunean ez da kartel sexistarik onartuko.

11.- 18 urtez beherakoei ez zaie edari alkoholdunik zerbitzatuko.

12.- Araudi hau betetzen ez bada, ez da fidantzarik itzuliko eta ezingo da beste esleipen batean parte hartu bi urtez..

  • Visto: 23
KONTUZ! Iruzurra arriskua etxez etxeko salmentan

KONTUZ! Iruzurra arriskua etxez etxeko salmentan

Eskualdeko Kontsumo Bulegotik alerta honen berri eman digute

Legazpiko bizilagun batek Kontsumo Bulegoan salatu du koltxoi, somier eta besaulkiak saldu dizkiotela gehiegizko prezioan eta inolako garantiarik gabe.

Horretarako, etxera joan zaizkio etxeko koltxoi, somier eta besaulkien egoera aztertzera, esanez, aldez aurretik hitzartu zutela errebisioa telefonoz. Altzariak aldatzea gomendatu zioten gero, euren egoera kaskarrak osasuna kaltetu zezakeelakoan. Azkenean, altzari berriak eskaini zizkioten, gehiegizko prezioan eta garantiarik gabe.

 Ustezko saltzaileek ez dute salerosketa kontratuaren kopiarik uzten eta ez dute aipatzen zein enpresa dagoen erosketa horren atzean. Ondorioz, 14 eguneko epean kontratuari uko egiteko aukerarik ez dute ematen.

Kontsumo Bulegotik iruzur itxura hartu diote salerosketa honi eta jendea jakinaren gainean jarri nahi du. Bestalde, horrelakorik jasan baduzu, jakinarazi Kontsumo Bulegoari edo Udaltzaingoari.

  • Visto: 78
Aisialdiko Begirale ikastaroaren matrikulazioa zabalik!

Aisialdiko Begirale ikastaroaren matrikulazioa zabalik!

Beste urte batez, Legazpiko udalak

Aisialdiko Begirale ikastaroa antolatzera doa.

Hori dela eta, matrikulazioa irekiko du

ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean,

Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

Ordutegia: 7:30etik 15:00etara.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Urtxintxa aisialdi eskolak emango duen ikastaroa euskaraz izango da.

Ikastaroak 150 ordu teorikoak eta 160 ordu praktikoak izango ditu.

Asistentzia derrigorrezkoa da.

Praktikak amaitu eta gero, memoria bat aurkeztu beharko da.

Ikastaroa Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian egingo da,

urritik maiatzera bitartean:

  • 19 larunbatetan (9:00-15:00), eta
  • Gabonetako 4 egunetan (9:00-15:00).

Horrezaz gain, Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean

otsaileko asteburu bat,

larunbateko 10:00etatik igandeko 14:00etara bitartean.

Ikus ezazu ikastaroaren egutegia

Esandako programa betetzen dutenek

Eusko Jaurlaritzako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua lortuko dute.

Ikastaroa Legazpiko gazteei zuzendutakoa da.

18 urtetik gorakoek edo datorren urtean 18 urte beteko duten gazteek

parte ahal izango dute.

Ikastaroa antolatzeko, gutxienez 20 lagunek eman beharko dute izena.

Gehienez, 30 lagun.

Ikastaroaren matrikula445 eurokoa da.

Aterperainoko garraioa ez da prezio horren barruan sartzen.

Ordainketa 2 zatitan egin daiteke.

 Legazpiko Udalaren ibilbidea Aisialdiaren alde

Legazpiko udalak 8 Aisialdiko Begirale ikastaro antolatu ditu:

5 Legazpin eta 3 kanpoan,

beste udalekin elkarlanean: Zumarraga, Urretxu eta Beasain.

Aipaturiko ikastaroetan Legazpiko 128 gaztek hartu dute parte.

Ikastaroaz gain, Legazpiko udalak 9 urtetan zehar,

herriko 17 gazteei lagundu die,

Aisialdiko prestakuntza herritik kanpo egiteko,

matrikula-prezioaren erdia diruz lagunduz:

15 lagunei begirale ikastaroak egiteko
eta beste 2 lagunei zuzendari ikastaroak egiteko.

  • Visto: 106
San Joan sua ekitaldia.

San Joan sua ekitaldia.

Urteko gaurik berezienetakoa gainean dugu,

eta ohiko suaren inguruko ekitaldia izango da Euskal Herria plazan.

Hona egitaraua:

22:25: Txalaparta doinuarekin deia.

22:30: Sua piztea (ekitaldian parte hartzen duten talde bakoitzeko kide pare batek) Txistulariak San Juan zortzikoa jotzen hasten direnean. Bitartean dantza egingo dute herritarrek. Amaitzean, plazatik erretiratu, ingurutxorako prestatzeko.

-Bertso Olariak Bertso eskolakoen bertsoak.

-Bedaioko ingurutxoa (herritar guztiek). Amaitzean ez erretiratu plazatik, erromeriari jarraipena emateko.

-Suaren inguruko hesiak kenduko dira, jendeak salto egin dezan.

-Erromeria:

Txistulari eta trikitilariak tartekatuz, beste batzuen artean ikastaroan ikasitakoak dantzatzeko aukera egongo da.

  • Visto: 95
Ikasgela zerbitzuaren luzapena.

Ikasgela zerbitzuaren luzapena.

Ikasgelako erabiltzaile batzuk zerbitzua luzatzeko eskaera

luzatu diote udalari.

Proposamena aztertu ondoren,

hauxe da Bikuña jauregian eskainiko den zerbitzua:

  • Ekainak 24, 10:00 - 20:00.
  • Ekainak 25, 8:00-14:00 / 17:00-20:00
  • Ekainak 26, 27 eta 28, 8:00-20:00

Esandako egunetan ikasgela erabili ahal izateko,

sarbideko txartela guztiak berriro programatu behar dira.

Hori dela eta, zerbitzua luzatu nahi dutenek,

ostiralean, ekainaren 21ean,

arratsaldeko 20:00etan, Bikuña Jauregian,

txartela entregatu beharko dute.

Egun eta ordu horretan joaterik ez badute,

beste pertsona bati eman beharko diote

txartela eraman dezan.

Orain arte ikasgelako txartelik izan ez dutenek

baina egun hauetarako nahi dutenek,

ostiralean, ekainak 21ean,

udaletxera joan beharko dute

txartela eskatzera.

Ordutegia: 07:30-15:00.

Txartelak programatu eta gero, eskuragarri izango dira,

Udaletxean kokatuta dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan,

astelehenean, ekainaren 24an, 10:00etatik aurrera,

15:00ak arte.

Beraz, txartelak programatu eta gero,

ikasgela zerbitzua erabiltzeko aukera egongo da,

ekainaren 24ko 10:00etatik aurrera,

orain arteko ordutegian ekainaren 28ko 20:00ak arte,

ekainaren 25ean ezik.

Ekainaren 25ean, 14:00etatik 17:00etara itxita egongo baita.

Ikasgela zerbitzua amaitzean,

txartela itzuli beharko dute,

Udaletxean kokatuta dagoen

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.

  • Visto: 68