Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Estatu Mailako XX . Argazki Lehiaketa- LEGAZPI HIRIA SARIA

Estatu Mailako XX . Argazki Lehiaketa- LEGAZPI HIRIA SARIA

IKATZA Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko lehiaketa.

Aurkeztutako argazki kopurua: 448

Partehartzaileak: 113

Honakoak izan dira aurtengo irabazleak:

Lehen saria

“Infancias difíciles” Óscar Barrera Tevar

Bigarren saria

“Surcando las aguas” Fco. Javier Domínguez García

Hirugarren saria

“The oven master” Manu Barreiro Rodriguez

Herriko saria

 “Contrapicado” Pablo Perez Herrero

Lehiaketa hau gainera, Argizaiola Sarirako baliagarria denez,

hautatu ditu epai-mahaiak Sariketa honetarako:

Manu Barreiro Rodriguez

Oskar Gaskon Marañón

Pablo Perez Herrero

Aurkezturiko lanetatik 50 lan aukeratu ditu erakusketa osatzeko,

tartean irabazleak noski.

Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan

egongo da ikusgai ekainaren  28rarte,

astegunetan 17:30etatik 20:30etara.

Ikusi erakusketaren kartela

Ikusi Sari banaketaren argazkiak

  • Visto: 70
Ikasgela ekainaren 21era arte.

Ikasgela ekainaren 21era arte.

Ikasgela ekainaren 21era arte

erabilgarri dago Bikuña Jauregian.

Hezkuntza zerbitzutik gogorarazten dute,

erabiltzaile guztiek txartela itzuli behar dutela,

hurrengo azterketa garaian

txartelak programatuta egon daitezen.

Txartelak udaletxean dagoen

Herritarrentzako Arreta Bulegora eraman behar dira,

7:30etik 15:00etara.

Ordutegi horretan ezinezkoa dutenek,

ekainaren 21era arte,

Kultur Etxeko Harrerara jo dezakete,

15:00etatik 21:00etara.

  • Visto: 82
San Joan bezperan 110 bat legazpiar aterako dira Alardearen 25. edizioan.

San Joan bezperan 110 bat legazpiar aterako dira Alardearen 25. edizioan.

Ekitaldiak ohiko egitaraua izango badu ere, 25. edizioa dela eta argazkiak eta eta informazioa biltzen dituen horma irudiak jarriko dira udaletxean eta Baikuña Jauregian.

Era berean, aurtengo mokadutxoa, behin alardea amaituta egiten dena, “bereziagoa” izango da.

18:00etan elkartu eta dena prestatu ondoren, 18:30ean abiatuko da Armen Alardea ohiko ibilbidea osatuz.

Amaiera ekitaldia, Euskal Herria plazan, 20:00ak aldera aurreikusten da. Tartean ohi bezala, Bikuña Jauregian geldialditxoa egingo da.

  • Visto: 112
UZTAKALE 2019

UZTAKALE 2019

Uztaila Kulturalaren oinordeko dugun Uztakale ekainaren 26an abiatuko da aurtengoan,

eta uztailaren 19ra bitartean, herriko gune eta txoko desberdinak hartuko ditu. 

Uztakalek, uztailean ere kulturaz gozatzeko aukera eman nahi die bai herritarrei, eta baita udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonori ere,

Euskal Herrian eta Legazpin sortzen den kaleko uzta proposatuz.

Kaleko uzta anitza eta ugaria:

ohikoak diren jolas parke, tailer, ikus-entzunezko emanaldi, genero desberdinetako musika eta kale ikuskizunak gehitu zaizkio.

Aurtengoan gainera, Oilar jokoa uztakale egiten dugun datetan egokitu da,

ekainaren 27an, eta ondoren egingo da azken urteotan ohiko egin den Erromeria ibiltaria.

Guzti hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Kale Antzerkia bultzatuz programaren laguntzaz izango da posible.

Kulturak on dagizuela guztioi.

Ikusi diptikoa

Ikusi egunez eguneko egitaraua

  • Visto: 100
Biblioporrak 2019

Biblioporrak 2019

 Urtero lez, Legazpiko Udal Liburutegiak, liburuak, pelikulak eta musika proposatzen ditu "Biblioporrak 2019" udarako irakur gidan.

Adin ezberdinentzako, euskeraz zein erderaz idatzitakoak eta uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.

"Biblioporrak" irakur gida egiten 25 urte dihardugunez, oraingoan eraberrituta dator gainera eta ehundik gora proposamen dakartza, lagunduko dutenak edozein adin, ohitura eta zaletasun duten pertsonen irrika asebetetzen.

Berriak bezain interesgarriak diren produktuak daude, adinka sailkatuak, eta baita gaurkotasuna galdu ez duten liburuak ere, 25 urte hauetako gidetatik berreskuratu ditugunak, irakurketa ahaztezinak, alegia.

 iragarkia ikusi-BIBLIOPORRAK 2019 

Gida on-line deskargatzeko:

Pdf-an (1,33MB)

Gida on-line ikusteko

Gida paperean eskuratzeko, gerturatu liburutegira edo udaletxera.

  • Visto: 74