Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Doinua Musika eskola Hegialden eta Flauta Topaketan .

Doinua Musika eskola Hegialden eta Flauta Topaketan .

Ikasturtearen amaierarekin batera,

musika kontzertuak eta emanaldiak nagusitzen dira.

Hegialdeko jaietako egitaruaren barruan,

ostegunean, ekainak 6an, arratsaldeko 18:00etan,

Laubideko oinezkoentzako gunean,

Doinua Musika eskolako ikasleek kontzertu bat eskainiko dute.

Eguraldi txarrarekin, karpan joko dute.

Bestaldetik, azken urteetako ohiturari eutsiz,

larunbatean flauta topaketaren txanda izango da.

Horrela, larunbatean ekainaren 8an, 12:30ean,

Gipuzkoako 5 herrietako Musika eskoletako

100 ikasle elkartuko dira Latxartegi aretoan.

Aretxabaleta, Azkoitia, Astigarraga, Oñati eta Legazpiko

musikariak izango ditugu oholtza gainean.

Datozen bi asteetan

eskainiko dituzten entzunaldien berri ere

emango dizkizuegu.

  • Visto: 75
Dendei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako diru-laguntzak.

Dendei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako diru-laguntzak.

Maiatzaren 9an, enpresa txi ki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko udal diru-laguntzaren deialdia eta oinarriak argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Hauek izango dira diruz lagunduko diren gastuak:

  1. Lehiakorragoak izateko azterlanak/ proiektuak egiteak eragingo dituen gastuak.
  2. Denda berriak sortzeak edo erretiroa hartzearen ondorioz jarduera ekiteari utzi eta hutsik geratzen diren lokalei jarraipena emango dieten belaunaldien arteko txandakatzeak eragingo dituen gastuak.
  3. Jarduera garatzeko beharko diren lokalak, altzariak eta ekipamenduak zein horietako barne zein kanpo elementuak eraberritze ra eta modernizatzera zuzendutako inbertsioak, errotuluak izan ezik (errotuluak diru-lagun tza honetatik kanpo baitaude).

Diruz lagunduko dira 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitartean egindako gastuak.

Onuradunek  baldintza hauek bete beharko dituzte:

a)    Legazpin lantokiren bat izan behar dute.

b)    Diruz lagungarriak diren jarduerekin zerikusia izango duen merkataritza-negozio bideragarriaren proiektua izatea.

c)    Azken 6 hilabeteetan, plantillan, 50 langile edo gutxiago eduki izana.

 

Honakoa izango da, gehienez ere, eman daitekeen diru-laguntzaren zenbatekoa:

  1. lehiakortasuna hobetzeko egindako azterlana egiteak duen kostuaren % 90. Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa ez da 1.500 eurotik gorakoa izango.
  2. bideragarritasun-planaren kostuaren % 90, denda berriak sortzen direnerako edo belaunaldien arteko txandakatzerako. Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa ez da 1.500 eurotik gorakoa izango
  3. inbertsio onargarriaren % 40, eta gehienez ere, 3.000 euro, establezimentuko eta urteko

Enpresa batek proiektu bat aurkez dezake, ez gehiago.

Inbertsioa edo bideragarritasun-plana egiteko epea 2019ko urriaren 31n amaituko da:

.

Informazio gehigo: 6.16 Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko diru-laguntzak   

  • Visto: 106
Plastikozko tapoiak biltzeko kanpaina amaitu da.

Plastikozko tapoiak biltzeko kanpaina amaitu da.

2012. urtetik, Legazpiko Udalak eta Garagunek,

Sasietako Mankomunitateak bultzatutako plastikozko tapoiak biltzeko kanpainan lagundu dute.

“Tximeleta azala” deitzen den, Markelen gaixotasunak eragindako gastuei laguntzeko

dirua biltzea izan da kanpainaren helburua.

Sasietako Mankomunitateak amaitutzat eman du kanpaina, eta,

beraz, aurrerantzean ez da tapoirik jasoko Udaletxean eta Garagunean.

  • Visto: 73
“Desafioa” dantza ikuskizuna.

“Desafioa” dantza ikuskizuna.

Sustraiak Dantza Taldean giroa pil-pilean dute.

Zurrumurruek diotenez taldean liskarra sor dezakeen gai gorabeheratsu bat omen dago eta gaztetxoenek kontu hau behingoz erabakita uzteko beteranoei Desafio bat bota diete.

Modan dauden telebista programetan bezala bi talde hauek, dantza eginez lehiatuko dira.

Baina, gai gorabeheratsu hau zein da? Irabazleek zer lortuko dute?

Galdera hauen erantzuna datorren ekainaren 7an, ostiralean, Latxartegi Aretoan eta gaueko 10etan izango duzue.

Ikusi foiletoa

Bertaratu eta ikuskizunez gozatu!!!!!

  • Visto: 102