Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
2019-2020 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea.

2019-2020 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea.

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan

2019-2020 ikasturtean parte hartzeko

matrikula epea ekainaren 3ean irekiko da.

Matrikula egiteko,

horretarako prestatu den matrikula orria bete

eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar;

betiere, ekainaren 28a baino lehen.

Matrikula orriak Kultur Etxean eskura daitezke.

Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek,

irakasleari jakin arazi beharko diote,

eta datuetan aldaketarik ezean ez dute matrikula orririk bete beharko.

Taldeak eta ordutegiak

matrikulatutako ikasle kopuruaren eta

euren aukeren arabera antolatuko dituzte.

18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute;

helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio.

Helduek, gainera,  goizean edo arratsaldeko lehen orduetan

aritzeko aukera ere izango dute.

Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2013an jaioak).

Haur horiekin talde berezia egingo da.

Ez dago gehienezko adinik.

Ikusi ikastaroari buruzko informazioa

  • Visto: 102
Kontzertua San Migel ermitan.

Kontzertua San Migel ermitan.

Burdinola elkartearen eskutik etortzen zaigu urtero San Migel Ermitako kontzertua.

Aurtengoan, San Juan inguruko igandean izaten den emanaldia, aurreratuta datorkigu.

Ohi denez Doinua Musika eskolako ikasle eta irakasleak izango ditugu protagonista:

klarinete taldea, saxofoi taldea, flauta taldea, kitarra taldea eta soinujoleen orkestra.

Ikusi kartela

  • Visto: 22
Matrikulazioa zabalik Doinua Musika Eskolan.

Matrikulazioa zabalik Doinua Musika Eskolan.

Musika gustukoa duzu?

Kantuan, dantza modernoan edo  musika tresnaren bat

jotzen ikasi nahi duzu, datorren 2019-2020 ikasturtean?

Horrela bada, matrikulatu zaitez Doinua Musika eskolan,

ekainaren 5era bitartean.

Musikarekin hezi zaitez!

Musika ikasteak honako arloak garatzen ditu:

adimen trebetasuna, irudimena, sormena,

afektibitatea, arreta,ordena, sentikortasuna,

zentzu kritikoa, gorputzaren ezaguera,

taldearekiko errespetua,  … e.a.

Adin mota guztientzako eskaintza zabala dugu!

Musika eskolan 5 urtetik aurrerako neska-mutilak has daitezke

musika eta mugimenduarekin.

Horrela dantza, kantua eta jolasaren bitartez

musikarekin lehen kontaktua izango dute.

8 urtetik aurrera hezkuntza musikalaz gain,

musika-tresnak jotzen hasten dira.

12 urtetik aurrera, aurretik ikasitako musika instrumentuetan sakondu

eta musika eskolan sortutako taldeetan jotzeko aukera dute.

Helduentzat, adin mugarik gabe, eta 16 urtetik aurrerakoentzat

musika instrumentuak eta musika lengoaia eskaintzen dute.

Instrumentuetan, irakaskuntza pertsonalizatua da,

norberaren gustu eta gaitasunari egokituta,

gustuko abestiaz landuz.

Musika lengoaian, musika irakurtzeko behar diren

oinarrizko ezagutzak:

erritmoa, entonazioa, irakurketa, …

Dantza modernoa, kantua eta

Euskal folklorea sustatzeko tailer korala ere eskaintzen dute,

baita armonia,musika informatika eta

beste gai teoriko osagaiak ere.

Musika-tresnen eskaintza oso zabala da:

dultzaina, txistua, trikitixa, panderoa, eskusoinua,

pianoa, gitarra, klarinetea, saxofoia, biolina, zeharkako txirula,

perkusioa, tronpeta, tuba, bonbardinoa, tronboia, baxua,

teklatua eta gitarra elektrikoa.

Matrikula egiteko Agirre-Etxeberriraino gerturatu zaitez;

astearte eta ostegunetan 17:00etatik 20:30era.

Telefonoa: 943 73 03 71; E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Ikusi 2019-2020eko kartela

Ikusi 2019-2020eko foiletoa 

  • Visto: 28