Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean.

Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean.

Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, Arkatza elkarteak Kultur Etxean eskaintzen dituen Marrazketa eta Pintura eskoletan dabiltzan ikasleen lanak jarri dira ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan,

urtean zehar ikasle hauek egiten duten lanaren erakusle.

Eta ikasturtea amaitzea badoa ere, Arkatza elkarteak uztailerako antolatu duen marrazketa ikastaro trinkoan izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko dela gogora ekarri nahi dizuegu.

Era berean ekainaren 3tik 28ra egin ahal izango da datorren ikasturtean eskola hauetan parte hartzeko matrikula.

  • Visto: 136
San Joan bezperako ekitaldirako dantza ikastaro irekia.

San Joan bezperako ekitaldirako dantza ikastaro irekia.

San Juan bezperako suaren inguruan eta ondorengo erromerian egingo diren dantzak ikasteko ikastaro irekia jarriko da martxan datorren asteartean,

maiatzaren 28an, 20:15ean, Sustraiak dantza taldearen lokalean.

Herritar guztiei irekitako ikastaroa da eta doakoa.

Irakatsiko direnak:

  • San Juan zortzikoa,
  • Bedaio, 7 jauzi,
  • Txulalai, Bolant dantza,
  • Lantz, Ostalersa,
  • Hegi eta nola ez,
  • fandango eta
  • arin-arina.

Ekainaren 23ra bitarteko, astearteetan, egingo dira saioak, toki eta ordu berean.

  • Visto: 100
Haurren uda ikastaroa.

Haurren uda ikastaroa.

Atzo arratsaldean , maiatzak 20, aurtengo haurren uda ikastaroan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak aukeratzeko epaimahaia bildu zen.

Oinarrietan jasotako merezimenduak baloratu ondoren, behin-behineko zerrendak osatu dira.

Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da datorren ostiralean, maiatzaren 24an, eguerdian.

Aurten Legazpiko Udalak 25 begirale eta zuzendaria hartuko ditu.

Uda ikastaroa uztailaren 1ean hasi eta 24an bukatuko da.

Aukeratutako begiraleek prestakuntza-saioa egingo dute Kultur Etxean, ekainaren 10eko astean.

Behin-behineko zerrenda 

  • Visto: 23
Gazteen mailako I. Aurresku txapelketa nagusia (D Saila)

Gazteen mailako I. Aurresku txapelketa nagusia (D Saila)

Larunbatean jokatu zen, D saileko  gazteen mailako I. Aurresku txapelketa Legazpiko Azokan.

D sailako dantzariak (2004 eta 2005 urteetan jaiotako neska mutilak), Ehun dukat, Aurkez aurke eta Agurra dantzak eskaini zituzten.

Parte hartu zuten 18 dantzarien artetik,  Amasa-Villabonako Gorka Duran izan da txapeldun.

2. Lezoko Maren Galvez, 3. Oiartzungo Mattin Etxebeste, 4. Amasa-Villabonako Idoia Urdangarin, 5. Elgoibarko Jone Gil eta 6., Amasa-Villabonako Maren Goya. 

Epaile lanetan, Jose Luis Vallejo, Katerin Artola eta Nahikari Vizuete aritu ziren eta Txistulariak berriz, Goiz deia Txistulari taldeko kideak izan dira.

Jantzi egokienaren saria Amasa-Villabonako Maren Goya-rentzat izan da. Epaile lanetan Maria Luisa Mendizabal eta Izaro Urbieta aritu dira.

Gogoratu joan den larunbatean A eta B sailetako txapelketak ospatu zirela Errenterian, Lezoko Inge Olaizola eta Ane Jaunarenak txapeldun izendatu zirelarik. 

  • Visto: 103
Argazkiak ikusgai irudi galerian.

Argazkiak ikusgai irudi galerian.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Agirre-Etxeberri etxean izan dira Doinua musika eskolaren egoitza bisitatzen.

Koldobike Olabide alkateak, Udal-gobernuko kideek, Aitor Madina musika eskolako zuzendariak eta Estibaliz Gonzalez musika eskolako lehendakariak

egin zieten harrera Eusko Jaurlaritzako arduradunei.

Ekitaldiko argazkiak ikusgai daude argazki-galerian.

  • Visto: 27