Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Maiatzaren 18an Mirandaolara, Sorgintxulorekin.

Maiatzaren 18an Mirandaolara, Sorgintxulorekin.

Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak antolatuta,

Haur Hezkuntzako 5. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek

Mirandaolara irteera egiteko aukera izango dute,

larunbatean, maiatzak 18,

Sorgintxulo Aisia Taldearen eskutik.

Parte hartu nahi dutenek ostegunean, hilaren 16ra bitarteko epea izango dute

ikastetxeetan bertan izena emateko.

Parte hartzaileak Mirandaolako pilotalekuan elkartuko dira

larunbatean bertan, 17:00etan.

Euskararen erabilera bultzatzea izango da helburu nagusietako bat.

Jolasean igaroko dute arratsaldea eta askaria ondoren,

denak oinez itzuliko dira Parrokiko parkera

(Azokan beste ekintza bat dagoelako)

eta bertan ekintza amaitutzat emango da arratsaldeko 19:00etan.

Euria balitz, ekintza Urbeltz pilotalekuko kantxaren

goiko gunean egingo litzateke.

17:00etan hasi eta 19:00etan amaitu.

  • Visto: 98
2019ko egutegia- Apirila.

2019ko egutegia- Apirila.

54 erantzun jaso dira. Egindako zozketan , JAIONE ZABALETA, 50€ko balioa duen sari-bonoaren irabazlea  izan da.

Apirileko zuhaitz legazpiarraren izena:  geriziondoa (Prunus avium)

Udal egutegiko MAIATZEKO hilabetean azaltzen den Legazpiko zuhaitz baten izena eta zein Legazpiko kaletan kokatuta dagoen azalduz,

zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.

  • Visto: 81
2019ko egutegiko lehiaketa.

2019ko egutegiko lehiaketa.

Izenak dioen moduan, arbola honek gereziak ematen ditu eta, hori dela eta, oso hedatuta dago.

Itxuraz, Antzinako Greziako Kerasos kolonian du jatorria eta, ziurrenik, bertatik hartu du izena.

Arbola handia da, 30 metro altu izatera iristen da. Enbor zuzena du, azala laua eta eraztunduna, gorrixka kolorekoa.

Adakera zabala du, piramide formakoa eta luzexka, eta adarrak elkarrengandik urruntzen dira.

Hosto erorkorreko zuhaitza da. Hostoak sinpleak dira, ertz zerraduna dute eta 6-15 cm luze eta 3-8 cm zabal dira.

Loreak apiril-maiatza aldera ematen ditu, ernaberritu aurretik edo hostoekin batera. Loreak txuriak dira eta bizpahiru zentimetroko diametroa dute. Lorezil asko ditu.

Arbolaren fruitua gerezia da, globo-itxurakoa, mardula eta gorri ilun kolorekoa, normalean, hori kolorekoak ere badauden arren.

Goiz heltzen da, zapore garratza du eta freskoan nahiz kontserban estimu handikoa da.

Gereziaren zura marroi-gorrixka kolorekoa da eta gogorra. Ebanisterian eta musika tresnak egiteko erabiltzen da.

Jakiak ketzeko ere erabiltzen da gereziondoaren egurra. Gehienbat okelarekin erabiltzen dute Ipar Amerikan, zapore atsegina ematen dio eta.

Gereziondoen loraldia ikusgarria da eta, horregatik, gertakizun natural horrek ikusmin handia sortzen du urtero zenbait lekutan; hala nola, Cáceresko Jerte bailaran edo Japonian.

Bitxikeria

Japoniako astronauta batek gerezi haziak eraman zituen espazioa 2008an.

Haziak ez zituzten esperimentu bat egiteko behar, ekintza sinboliko bat izan zen: Japoniako ikur esanguratsuena da gereziondoa.

  • Visto: 26
Herri mailako marrazki lehiaketako sariak banatu dira.

Herri mailako marrazki lehiaketako sariak banatu dira.

Astelehenean egin zen Kultur Etxeko Areto Nagusian marrazki lehiaketako sari banaketa.Honakoak izan dira aurtengo sarituak:

A MAILA.

  1. SARIA: Itzal Alonso-
  2. SARIA: Sarai Conejo-
  3. SARIA: Alaine Martinez-

B MAILA.

  1. SARIA: Carla Amato-
  2. SARIA: Kiruy Morales
  3. SARIA: Eider Conejo-

D MAILA.

  1. SARIA: UxueArrazola
  2. SARIA: Sra Diaz-
  3. SARIA: Aday Fernandez-

 

Sari berezia: Carla Lopez     

  • Visto: 37
Uraren ziklo integralaren jardueraren 2018ko txostena.

Uraren ziklo integralaren jardueraren 2018ko txostena.

Uraren ziklo integralak ziklo osoa hartzen du. Hasieran euri ura eta ibaietako ura jaso eta biltzen da, behar bezala tratatu eta etxeetara eramaten da kalitate baldintza egokietan; ondoren, ur zikinak araztu eta ibaira isurtzen dira ur garbia bihurtuta.

2018an 4.520 abonatu zeuden, 2017an baino 95 erabiltzaile gehiago. Erabiltzaile bakoitzak, bataz beste, 183 metro kubo ur erabili zuen iaz, 2017ko bataz bestekoa baino % 8,5 gutxiago.

Kontrolatu gabeko uraren bilakaera positiboa da. 2018an 37.000 metro kubotan ezarri zen helburua eta 36.915 metro kuborekin itxi da urtea, 2017an baino % 6,5 gutxiago.

Hauek izan dira Legazpiko ur-hornidurako sarean eta saneamendu-sarean egin diren hobekuntza-lanak:

  • Kiroldegitik Bikuña kale amaieraraino doan fibrozementuzko hodia berritu da
  • Ur-hartuneak berritu dira Itxaropen 3 eta 4an
  • Azpiegiturak berritu dira San Jose auzoa 1, 2 eta 3an
  • Zalduko hornidura-adarra berritu da
  • Brinkola auzora doan hartune-sarea berritu da eta hartune berria jarri da Brinkola auzoko bizilagunak elkartzen diren lokalean
  • Ur-hornidurako sarea eta saneamendu-sarea berritu dira San Juan auzoa 30 eta 31n
  • Sute-ahoa berritu da
  • Hartune berria egin da San Juan auzoan
  • Estalki berriak jarri dira Goenagako ur-depositutik ateratzen diren balbula guztiak eta emari-neurgailuak kokatzen diren giltzen geletan.

Lan horien kostua 294.414,00 eurokoa izan da; hala ere, San Juan auzoa 30-31n egindako lana 2019an orainduko da.

Eta hauek dira aurreikusitako hurrengo jarduerak:

  • Hirigunean presioa murrizteko gailua jarriko da. Kostua: 10.463,35 €
  • Bikuñako zubian emari-neurgailua jarriko da eta berritze-lanak egingo dira, bertan ur jarioa dagoelako; beraz, ibilbidea aldatu eta sektore berri bat egin nahi da. Kostua: 32.670,00 €
  • Mantxola-Txintxoetxen ur-hornidura hobetuko da. Kostua: 11.455,50 €
  • Domingo Agirre plazan ur-hornidurako sarea eta saneamendu-sarea berrituko dira. Kostua: 82.207,92 €
  • Arantzazu eta San Jose auzoetan ur-hornidurako sarea eta saneamendu-sarea berrituko dira. Kostua: 193.000,00 €

Aurreikusitako inbertsioak 329.797,00 eurokoak izango dira.

Hurrengo estekan Gipuzkoako Uraken txosten osoa ikus daiteke.

 

Ikusi txostena bere osotasunean

  • Visto: 65