Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gazte mailako I Aurresku txapelketa nagusia aurkeztu da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean

Gazte mailako I Aurresku txapelketa nagusia aurkeztu da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean

Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra, Erein Elkatea (Errenteria) eta Sustraiak Dantza Taldeetako ordezkariek

aurkeztu zuten maiatzaren 6an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean,

berrituta datorkigun txapelketa hau: neska eta mutilak elkarrekin lehiatuko dira, dantza berdinak egingo dituzte.

Maiatzaren 11n, Errenterian jokatuko da A (2009-2011 jaiotekoak) eta B (2006-2008 jaiotakoak) sailei dagokiona eta

Maiatzaren 18an, 16:30etatik aurrera Azokan D sailari dagokiona jokatuko da, 2004 eta 2005ean jaitako dantzarien artekoa alegia.

Ikusi kartela

  • Visto: 66
Udako ikastaro eskaintza prest du Legazpiko udalak.

Udako ikastaro eskaintza prest du Legazpiko udalak.

Legazpiko Udaleko hainbat zerbitzuk antolatzen dituzte uztailean gauzatzen diren hainbat ikastaro.

Azken urteotan egin den moduan, eskaintza osoa biltzen duen biorrikoa prestatu du udalak.

Adi izen emateko epeei, guztietan ez baita berdina.

HH2tik DBH4. mailara bitarteko haurrak dituzten familiei ikastetxeen bidez zabalduko zaie.

Kiroldegian, Udaletxean eta Kultur etxean ere jarriko dira eskuragarri.

Ikusi biorrikoa informazioarekin

  • Visto: 18
Maiatzaren 7an irekiko da alardean parte hartzeko izena emateko epea.

Maiatzaren 7an irekiko da alardean parte hartzeko izena emateko epea.

Aurtengoan ere Armen Alardeak zeharkatuko ditu herriko kaleak San Joan bezperan, ekainak 23 igandea.

Eskopetari gisa parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du Kultur Etxeko Harreran  zein Udaletxeko Arreta bulegoan bertan.

Hain zuzen, datorren asteartean, maiatzaren 7an, zabalduko da horretarako epea, eta maiatzaren 21ean amaituko da.

Azken urteetan egin den moduan bi zerrenda egingo dira, bata arma lizentzia eta eskopetak dituztenentzat eta bestea arma lizentziarik ez dutenentzat.

Azken hauek Udalak eskuratu dituen balagabeko (fogeozko) eskopetak erabiliko dituzte.

Izena ematean, honako datu hauek eskatuko dira: izena eta bi abizen, NAN zkia, helbidea eta telefonoa.

Arma lizentzia dutenek, gainera, dagokion arma litzentzia eta egun horretan erabiliko den eskopetaren gida aurkeztu beharko dituzte (kopia egingo zaie).

Arma lizentziarik ez dutenen kasuan berriz,  erabiltzeko dauden eskopeta balagabeen (fogeozkoak) kopuru mugatua dela tarteko (50 guztira), izen-emate ordena hartuko da kontuan.

Eskopetari eta txilibiteroz gain figurante moduan (olari, baserritar) ere parte hartu ahal izango da.

Izen emateko epea bera izango da eta gutxieneko adina ere bai.

Ikusi 2018ko Alardearen bideoa

  • Visto: 23