Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
2025eko Itzulia Women lasterketa dela eta errepide mozketa maiatzaren 16an

2025eko Itzulia Women lasterketa dela eta errepide mozketa maiatzaren 16an

Maiatzaren 16an, goizeko 09:39etan zehazki, 2025eko Itzulia Women lasterketaren 1. etapak (Zumarraga-Agurain) Legazpi zeharkatuko du. Txirrindulari froga hau, txirrindularitzako maila altueneko froga da eta gure herria zeharkatzen duen 1. etapa honek 148,5 km ditu.

Segurtasun neurriak direla medio, etapak Legazpi zeharkatzen duen bitartean (Zumarragatik Oñatira doa), GI 2630 errepidea goizeko 8:30etarako %100ean moztuta egotea aurreikusten da. Hori horrela, maiatzaren 16an goizeko 08:30etatik 09:50ak bitartean IBILGAILUAK EZINGO DIRA EZ LEGAZPITIK IRTEN EZTA SARTU ERE. Antolakuntzak adierazi duenez, herritik sartu eta irtetzeko debekuan ez da salbuespenik egongo eta larrialdiren bat egongo balitz, erabakia Ertzaintzak hartuko du.

Herri barruan mugikortasuna bermatzen da.

 

 
 
  • Visto: 132
Pantailen eragina haurren garapenean hitzaldia

Pantailen eragina haurren garapenean hitzaldia

Pantailen eragina haurren garapenean hitzaldia izango dugu datorren astelehenean, maiatzaren 19an, 18.00etan Kultur etxeko areto nagusian, Miren Ros, teknologiaren erabileran adituaren eskutik. Hitzaldia Legazpiko ALTXA BURUA ekimenarekin lankidetzan antolatu da.

Azken urteotan, pantailen erabilera nabarmen igo da eta pandemiak egoera larritu egin zuen biziki. Pantailek denongan duten eragina beldurgarria da, hartara, ikerketa geroz eta gehiagok arreta hor jarri behar dugula agerian uzten dute.

Haurren kasuan, jaiotzen diren momentutik, pantailak dituzte inguruan. Eta egoera larria bilakatzen da, hazten ari diren ume horien garapenean pantailen eragina hondatzailea delako.

Helduei pantailei begira ikusten gaituzte. Gu gara haien eredu. Berebiziko garrantzia du hasieratik, familiek informazioa jasotzea, erabilera propioaren inguruan hausnarketa egitea eta erabilera osasuntsu bat egiteko erabakiak hartzea.

Horretarako,hitzaldi honetan landuko diren puntuak hauek izango dira:

  • Norberaren hausnarketa: pantailen erabileraren inguruan helduok dugun harremanari erreparatuko diogu eta gogoeta horretatik har ditzakegun erabakiak plazaratuko ditugu.
  • Pertsonarengan eta bereziki haurrarengan pantailek duten eragina ikusiko dugu, zientziak zer dioen azalduaz.Haur txikien kasuan, bere garapen kognitibo, emozional zein sozialean duten eraginaz jabetzea oso garrantzitsua da.
  • Baliabideakemangodituguetxeanpantailenerabileraeraegokiankudeatzeko.
  • Kontzientziazioa piztuko dugu: gure haurrek, txikitatik, teknologiarekin garatzenhasten diren harreman horretan arreta jarriaz eta era osasuntsu batean bideratuaz.
  • Bukaeran, solasaldi irekia eskainiko dugu, familiek izan ditzaketen galdera eta kezkei erantzuteko eta baita bizipenak elkarbanatzeko ere.

Hitzaldia Haur Hezkuntzako ikasleen familiei zuzendua da. Gerturatu zaiztezte! Aukera paregabea da gai garrantzitsu horri buruz elkarrekin hausnartzeko.

  • Visto: 89
Gazte mailako VII. Aurresku Txapelketa Nagusia

Gazte mailako VII. Aurresku Txapelketa Nagusia

Bi saiotan jokatuko da Txapelketa Nagusia, eta Legazpikoa izango da lehen saioa.

Maiatzaren 17an, arratsaldeko 5etan, Legazpiko Azokan, D sailaren txanda izango da (2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak). 13 dantzarik parte hartuko dute Legazpiko saioan, tartean Eider Carvallo Zabalo eta Jon Alberdi Garde legazpiarrak.

Legazpiko saioan Goiz Deia Txistulari taldea arduratuko da musikaz.

Larunbaten dantzatuko dituzen piezak:

Graziana

Desafioa edo Aurkez-aurke

Legazpi Zortzikoa

Epaimahaian:
Jose Luis Vallejo (Tolosa)

Katerin Artola (Oiartzun)

Nahikari Vizuete (Lezo)

Gainera urtero bezala "Jantzi Egokienaren" saria emango dugu, epaile lanetan Maria Luisa Mendizabal eta Isabel Aztiria legazpiarrak arituko direlarik.

Atsedenaldian 50 urte hauetan txapelketetan aritu diren eta dabiltzan Sustraiak Dantza taldeko dantzariek Agurra eta Ormatxulo piezak dantzatuko dituzte.

Maiatzaren 24ean, 17:00etan, Errenteriako Niessen Kultur gunean,

A sailean (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak) eta B sailean (2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak) sailkatuak arituko dira.

Legazpiko saioan Goiz Deia Txistulari taldea arduratuko da musikaz.

Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko

Sara Eskudero Mujika A Sailean, eta June Osinalde Mendiola, Araitz Berasategi Armendariz, Nora Lafuente Arizti eta Nora Eskudero Mujika -B sailean.

  • Visto: 164
Zaintza zerbitzu berezia uztailean

Zaintza zerbitzu berezia uztailean

Legazpiko Udalak zaintza zerbitzua jarriko du martxan uztailean antolatutako jardueretan parte hartzen duten umeentzat. Zerbitzua uztailaren 1etik 24ra bitartean eskainiko da, goizeko 8:00etatik 9:30etara.

Udalak zerbitzu hori emango du, azken urteetako eskariari erantzunez, lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko. Erabiltzaileek hartuko dute beren gain zerbitzuaren kostu osoa.

Zerbitzua martxan jartzeko gutxieneko pertsona kopurua 10ekoa izango da.

Zabalik dago izena emateko epea, eta, eskaeraren arabera, informazio gehiago emango da haren funtzionamenduari buruz. Kostua aldatu egin daiteke, eskaria, erabiltzaile-kopurua eta behar diren begiraleak kontuan hartuta.

Izena emateko epea maiatzaren 10etik 18ra bitartekoa izango da, biak barne.

IZEN-EMATE INPRIMAKIA

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, ohiko kanalen bidez Udalarekin harremanetan jartzea gomendatzen da.

  • Visto: 97
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

Ikusi objetuen zerrenda

  • Visto: 39