Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
“El camino Ignaciano en Euskadi” dokumentala.

“El camino Ignaciano en Euskadi” dokumentala.

Apirilaren 29an, astelehena, Legazpiko Kultur Etxeko areto nagusian “ El Camino Ignaciano

en Euskadi” dokumentala aurkeztuko da. Aipatu bidea Legazpitik pasatzen da bere bigarren

etapan eta dokumentalean gure herriak badu bere protagonismoa eta eragina. Hitzordua

arratsaldeko 18:30etan izango da. Emanaldia doakoa da.

Dokumentala Luanma Films produkzio etxeak ekoiztu du Basquetourrek eskatuta. Grabaketa

bi atal ditu, bakoitza 50 minutu ingurukoa eta biak aurkeztuko dira 10 minutuko atsedenaldia

eginez lehenengoaren eta bigarrenaren artean.

Dokumentalaren helburua da Inaziotar Bidea erakustea eta balioan jartzea Euskaditik

igarotzen den tartean. Oscar Terol aktore ezaguna da protagonista erromesaren paperean.

Lanak, batetik, bidearen alderdi espirituala eta izatearen arrazoia erakusten ditu, eta

bestetik, paisaiak, herriak eta bidean zehar aurki daitekeen ondare historiko, artistiko eta

espirituala, Loiolako Santutegian hasi eta Arabar Errioxako Lapuebla de Labarka herrira

bitartean.

Protagonista, erromesa, bidean zehar giltzarri diren hainbat pertsonairekin elkartzen da

elkarrizketak mantenduz, plano ikusgarri eta Inaziotar Bidearen paisaien edertasuna

azaltzearekin batera.

Dokumentala telebistan botako dute baina aurretik Inaziotar Bideak zeharkatzen dituen

herrietan ari dira proiektatzen bertakoei primizia gisa aurkezteko. Lehenengo bertsio hau

gaztelaniaz egin da baina asmoa beste hizkuntza batzuetara itzultzea da.

Oharra: Chillida Lantokin elkarrizketa bat dauka Juan Mari Romaratezabalarekin,

Mirandaolako Burdinolan Olatz Condekin eta olaginzonekin eta Mirandaolako Kaperan

parrokoraekin.

  • Visto: 75
Haurren Uda Ikastaroa

Haurren Uda Ikastaroa

Legazpiko Udalak Haurren uda ikastaroa antolatu eta eskainiko du aurtengo uztailean

eta bertan lan egin nahi dutenek gaurtik aurrera aurkez dezakete lan egiteko eskabidea.

Interesatuta daudenek udaletxeko Arreta-bulegoan eman dezakete izena apirilaren 23tik maiatzaren 10era.

Uda ikastaroa uztailaren 1etik 24ra izango da aurten.

Oinarriak zuzendaria hartzeko

Oinarriak begiraleak hartzeko

Izena emateko orria

  • Visto: 21
Legazpiko Udalaren adierazpena, Jose Ignacio Elorza Oyarzabal Legazpiko Udaleko lehenengo alkate demokratikoaren heriotza dela eta.

Legazpiko Udalaren adierazpena, Jose Ignacio Elorza Oyarzabal Legazpiko Udaleko lehenengo alkate demokratikoaren heriotza dela eta.

Legazpiko Udalak bere samina adierazi nahi du

Legazpiko Udaleko lehenengo alkate demokratikoa izan zen Jose Ignacio Elorza Oyarzabal jaunaren heriotza dela eta.

Horrezaz gain, bere dolumina adierazi nahi die familiari, lagunei eta senitartekoei.

Legazpiko Udalak eskertu egin nahi du Jose Ignacio Elorza Oyarzabal jaunak

Legazpiko herriaren alde egin zuen lana eta ardura horri eskaini zion dedikazioa.

Legazpin, 2019ko apirilaren 23an

  • Visto: 84
Korrika jendetsua Legazpin.

Korrika jendetsua Legazpin.

Eguraldia lagun, ehunka herritar atera ziren joan den larunbatean kalera aurtengo Korrikari ongi etorria ematera.

Giro ederrean igaro zen Korrika Legazpitik, Udanan Oñatikoei lekukoa eman arte.

Aparteko giro hori gauera arte luzatu zen eta suzko zezenarekin amaitu zen eguna.

Ikusi argazki galeria

  • Visto: 78
Eskolako Agenda 21

Eskolako Agenda 21

Asteartean, apirilak, 16an, Domingo Agirre ikastetxeko, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutoko  40 ikasle inguru udaletxera bertaratu dira.

2018-2019 ikasturtean zehar Nekazal Kulturaz egindako  lana,

hartutako konpromisoak eta eskaerak aurkeztu dizkiete Alkateari eta Lurraldeko zinegotziari.

IKUSI irudi galeria

  • Visto: 17