Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bi kontzertu asteburuan- 2.

Bi kontzertu asteburuan- 2.

Legazpi Musika Bandak eta ohikoa du udaberri kontzertua eskaintzea, eta aurtengoan,

apirilaren 7an eskainiko du emanaldia, igandean, 19:00etan Legazpiko Parrokian.

Emanaldi honetan, banda Urretxuko Gorka Hermosa esku-soinulariarekin arituko da.

Ikusi kartela

  • Visto: 16
Bi kontzertu asteburuan- 1.

Bi kontzertu asteburuan- 1.

Udaberriarekin iritsi ohi da Aste Santua, eta aurten berandu badator ere,

Santikutz Abesbatzak apirilaren 6an eskainiko du Aste Santu kontzertua,

20:00etan Parrokian.

Ikusi kartela

  • Visto: 106
Bellotako pentsio zaharraren erosketa sinatu dugu

Bellotako pentsio zaharraren erosketa sinatu dugu

Notario aurrean sinatu dugu eraikinaren erosketa. Eraikina gizarte zerbitzuak eskaintzeko erabiliko da.

Santikutz 26ko eraikineko beheko solairua eta dituen bost pisuetatik lau erosi ditu Legazpiko udalak notario aurrean.

Erosketa 700.000 euroren truke egin dugu eta ordainketa zatika egitea adostu dugu. Hartara, eskriturak sinatzean 300.00 euro ordaindu ditugu eta 200.00 euro ordainduko ditugu 2020 eta 2021 urteetan.

Eraikinaren erosketaren eskriturarekin batera hitzarmena ere sinatu dugu bi aldeok, 2021eko martxora arte alde biok izango ditugun konpromiso eta betebeharrak zehazteko. Izan ere, data horretan burutuko da erosketa.

2021 urteko martxora arte, BELLOTA HERRAMIENTAS S.L. enpresak jarraituko du bertan dauden edo Taldeko enpresaren batera bisitan datozen pertsonei ostatu eta mantenu zerbitzuak ematen.

  • Visto: 87