Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gynkana Sorgintxulo taldearekin

Gynkana Sorgintxulo taldearekin

Larunbatean, martxoak 23an, arratsaldeko 5:00etan

Gynkana egingo da, Azokako inguruetan.

LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek parte hartu dezakete.

Horretarako, aldez aurretik martxoak 21era arte (osteguna),

nork bere ikastetxeko idazkaritzan izena eman beharko du.

Gynkana, kalean egiten den taldekako jolasa da.

Argibideei jarraitu, taldea osatzen duten pertsonek

hainbat proba gainditu beharko dituzte.

Orain arteko esperientzia aintzat hartuta,

haurrek primeran pasatzen dute,

eta parte hartzeko ez ezik,

ikusteko ere dibertigarria izan liteke.

Haur eta gaztetxoen aisialdian

euskararen erabilera bultzatzeko programaren baitan

Gazteria zerbitzuak antolatu

eta Sorgintxulo taldeak gidatutako ekintza da.

Ikusi kartela

  • Visto: 24
2019 Zuhaitz Eguna

2019 Zuhaitz Eguna

EGITARAUA:

  • Goizeko 10,00etan, Lakiolako Aterpean elkartuko gara
  • Pagoak landatuko ditugu.
  • Eta urtero bezala ondo bukatzeko hamarretakoa egingo dugu

IKUSI gonbidapena

  • Visto: 64
2019ko egutegia- Otsaila

2019ko egutegia- Otsaila

49 erantzun jaso dira. Egindako zozketan , Amador Blanco, Legazpiko komertzioetan erabiltzeko sari-bonoaren (50€ko balioa duena) irabazlea  izan da.

Otsaileko zuhaitz legazpiarraren izena:  

(Ligustrum lucidum)  aligustrea

Udal egutegiko MARTXOKO hilabetean azaltzen den Legazpiko zuhaitz baten izena eta zein Legazpiko kaletan kokatuta dagoen azalduz,

zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.

  • Visto: 76