Txinatik ekarritako zuhaitz honek hamar metroko altuera eta hiru metro zabal izan ditzake.
Azala arre grisaxka da, leuna, eta, azkenik, alai zaharretan zartatua.
Hostoak aurkakoak dira, berde ilunak, 5 eta 15 cm artekoak eta 3 eta 8 cm zabal.
Loreak txikiak dira, 4 lore-hosto zuri dituzte, eta usain atsegina dute. Fruituak ilar baten tamainako baiak dira eta udazkenean eta neguan heltzen dira,
kolore beltz urdinxka batean.
Azalak intsektizidak egiteko gai diren substantziak dauzka. Era berean, iraganean, gazteen zurtoinak, malguak eta solidoak, lotura gisa erabiltzen ziren.
Sendabelarrei dagokienez, aligusteari propietate sendagarri eta berreraikitzaileak egozten zaizkio, sistema inmunologikoa indartzeko bereziki.
Oliotan beratuak izan ondoren, loreak erabilpen topiko baltsamoa ematen dute, eta badirudi eraginkorra dela erreumatika-minen aurka. Aitzitik,
polenak erreakzio alergikoak eragin ditzake pertsona batzuetan
Bonsaiak osatzeko ere erabiltzen da.
BITXIKERIAK
Fruitu hauen zukuak kolore more edo beltz gorrixka bateko pigmentuak ditu, ardoei kolore gehiago emateko eta kartak margotzeko beste batzuen arabera.
Visto: 27
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Liburutegiak, euskaraz irakurtzen baduzu, liburuak Legazpin erosteko deskontuak emango dizkizu: %35 deskontua, martxoa – maiatza bitartean liburutegiko euskarazko liburu bat irakurriz gero. Martxoaren18an hasi eta maitzaren31ra bitartean, Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoan partehartzeko aukera dago. Eta partehartzaile denen artean, 30 eurotako 2 zozketa egingo dira. Irabazleek Legazpiko liburudendetan, liburuak erosteko erabili ahal izango dituzte. Egitasmoan Legazpiko herritar guztiek izango dute parte hartzeko eta abantailak baliatzeko aukera.
Laugarrenez iritsiko da Legazpira Irakurri, Gozatu, Oparitu ekimena. Euskara, euskarazko irakurzaletasuna eta Udal liburutegiaren erabilera uztartu,eta hirurak sustatzeko helburua du egitasmoak, eta bide batez euskarazko literatura ezagutaraztea, Euskal liburugintza indartzea eta herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.
Gogoratu zeintzuk diren partehartzeko pausuak:
1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Legazpiko Udal Liburutegira etorri eta euskarazko edozein liburu maileguan hartu. 2. Gozatu liburua irakurriz. Liburutegira itzultzean, galdetegi sinple bat bete eta gero, liburutegiko langileak erosketa-txekea emango dizu(%35eko deskontua egiteko erosketa-txekea) herriko liburu dendetan erabiltzeko. 3. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Galdu ezin den aukera liburuak euskeraz irakurri eta merkeago erosteko!
Adin eta interes desberdinetako margozale talde bat osatu nahi du Udalak.
Nekazal kultura izango da gaia eta kiroldegiko fatxada marraztuko dute.
Ikertze elkarteko hezitzaile batek eta Arantxa Orbegozo eta Nerea Linazasoro margolariek lagunduko dute prozesuan. Luxuzko laguntzaileak!
Nola eta noiz?
Prestatzeko 3 bilera egingo dira: apirilak 2, apirilak 9 eta maiatzak 8.
Bertan taldeak ideiak proposatuko ditu, forma emango dizkiete, adostuko dituzte… Bilera bakoitzak 2 ordu iraungo ditu. Aurreikusitako ordutegia: 18:00- 20:00.
Horma margotzeko asteburu oso bat beharko da: maiatzak 10, 11 eta 12. Zehazki:
maiatzak 10, ostirala, arratsaldez
maiatzak 11 (larunbata) eta 12 (igandea), goiz eta arratsaldez
Dei egiten diegu margotzea edota denbora partekatzea gustokoa dituzten gazteei, helduei, emakumezkoei, gizonezkoei… eta orokorrean parte hartzeko gogoa duen edonori.
Ekimenaren bestelako xehetasunak:
Uggasak eta Urola Garaiko udaletxeok antolatutako ekintza da.
“Nekazal Kultura” Eskolako Agenda 21eko 2018-2019ko ikasturteko gaia da.
Helburuak:
Eskola Agenda 21eko gaia zabaltzea (Nekazal kultura)
bizikidetza bultzatzea
zenbait balore eta trebeziak sustatzea (irudimena, sormena, antolaketa, konstantzia, …)
Doan da
20 plaza daude.
Izena emateko azken eguna: martxoak 21.
Izena emateko: Hurrengo formulario bete ezazu edo
udaletxera deitu: 010 (Legazpitik deitzen baduzu) edo 943 737030.
{rsform 31}
Visto: 97
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Arte plastikoak eta musika izango dira, Carlosen bi alor kuttunenak, gerturatzen direnen gozagarri , Carlosen lagun zahar eta berrien eskutik.
Parte hartuko dute besteak beste:
Artsita Plastikoak: Olatz Goiburu, Jose Luis Elexpuru “Pelex”, Gorka Salmeron Murgiondo, Juan Mari Burguera, Peio Gonzalez Ponce, Aitor Ruiz de Egino, Ana Cabezas,Iker Valle Bravo,..
Arratsalde partean egingo den kontzertuan: Andres Mena, La Toga, Djkaylf Gmak eta,Brick Pako, Ion Celestino eta Nerea Erbiti, Gari eta Zuhaitzaren Soinua kolektiboa.