Asteklima deitu diote klima-aldaketari buruz sentsibilizatzeko asteari. Aste horretan Uggasak eta Urola Garaia eskualdeko Udalek Photocall bat antolatu dute izenburu honekin: “Klima-aldaketak generoa du”.
Klima-aldaketak egun dauden genero-desberdintasunak areagotu egiten dituela azpimarratu nahi dugu. Era berean, desberdintasunak klima-aldaketaren aurka modu eraginkorrean borrokatzea galarazten duela adierazi nahi dugu.
Ez alferrik:
Pobrezia energetikoak eragin zuzenagoa du emakumeengan.
Emakumeak dira errefuxiatu klimatikoen % 80.
Klima-aldaketa neurri handi batean jasaten dutenak pertsona txiroak dira. Munduko pertsona txiroen % 70 emakumeak dira.
Emakumeak dira klima-aldaketaren eragina gehien jasaten dutenak baina gutxienak dira erabaki politikoak hartzen dituzten organoetan.
Klima-aldaketa gaietan erantzukizun-postuen % 80 baino gehiago gizonek betetzen dute.
Muturreko gertakari naturalen ondorioz −adibidez, uholdeen edo lehorteen ondorioz−hildakoen kopuruari erreparatuz gero, emakumeak dira hildako gehienak.
2003an Frantzian izan zen bero boladan, hildako pertsonen % 65 emakumeak izan ziren.
Katrina urakanaren ondoren, bere lana galdu zuten pertsonen bi herenak emakumeak ziren.
Pobretutako herrialdeetan, ura hartzeaz arduratzen direnen % 71 emakume eta neska koskorrak dira.
Gai horren gainean hausnartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Hona hemen noiz eta non:
HERRIA
EGUNA
ORDUA
TOKIA
EURIA EGINEZ GERO
Legazpi
Martxoak 7 osteguna
19:00-21:00
Kale Nagusian
Txomineko pasabidean
Argazkiak Udaletako web orrietan eta sare sozialetan argitaratzeko aukera eskainiko da; horretarako honako etiketak erabiliko dira: #Asteklimaurolagaraia y #Asteklima
Txaloka Antzerki Taldeak dinamizatuko du jarduera.
Asteklima ospatuko den astean ‘Change the Change’ Nazioarteko Biltzarra egingo da Donostian, martxoaren 6tik 8ra bitartean.
Visto: 70
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Martxoaren 10ean KIROLA ELKARREKIN jardunaldia errepikatuko dugu Legazpin.
Hau zortzigarren edizioa izango da eta espero dugu 14 elkarteetako 400 kirolari inguru elkartzea zortzi kirol desberdinetan aritzeko: igeriketa, futbola, mendia, pala, bola jokoa, indoor zikloa, saskibaloia 3x3 eta aurten, zumba ere bai.
Jardunaldiaren izena KIROLA ELKARREKIN da. Alde batetik Euskadiko herri desberdinetako kirolariak kirol inguruan eguna partekatzeko asmoz elkartuko direlako. Eta bestetik, adimen urritasuna, urritasun fisikoa eta urritasun gabeko pertsonek konpartituko dutelako jardunaldia.
Adimen urritasuna duten pertsonen inklusioa ahalbidetzeko bultzada eta laguntza eskeintzen saiatzen gara egun honekin. Horretarako, kirol jarduera desberdinak praktikan jartzen ditugu, kirolarien zein familien bizi kalitatea hobetzeko asmotan.
Aurreko urteetako arrakasta aintzat hartuta, ekimen hau urtero egitea erabaki genuen.
Aurten ATZEGIk, Izadi Zaleak taldeak, Legazpiko Igeriketa Taldeak, Ilintxak, Pilota Eskolak etaDanantzako Boloek eta Andraitz kirol elkarteak parte hartuko dute.
Horrez gain beste zenbait herrialdeetatik etorriko dira ondoren aipatzen ditugun elkarteak: Gautena (Gipuzkoa),Konporta (Gipuzkoa),Mindara (Gipuzkoa) Gorabide (Bizkaia), Gaude (Bizkaia),Aspace (Alava)eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.
Eguneko egitaraua hau izango da:
9:30 Legazpiko Udalak eta Atzegik bertaratutakoei ongietorria emango diete.
9:45-10:00 Kirol jarduerak:
Futbola, Bikuñako futbol zelaian
Saskibaloia, kiroldegiko kantxan
Bola-jokoa, Mauleoneko bolatokian
Igeriketa, igerilekuan
Indoor zikloa, kiroldegian
Zumba, kiroldegian
Mendi martxa. Udakiolara igoko dira.
Pala, pilotalekuan
13:30-14:45 Bazkaria, Gizarte Zentroan
14:45-15:45 Musika eta dantzaldia
Legazpiko Udalari, Kiroldegiari eta Gizarte-zentroari eskerrak eman nahi dizkiegu topaketa hau antolatzeko eman diguten laguntzagatik.
Legazpiarrak ere animatu nahi ditugu txapelketetan animatzera joateko edota kirola eginez parte hartzeko.
Asteburuan Urduñan eta Gordexolan izan diren partidak eta gero, badakigu Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren finalerdiak zeintzuk jokatuko duten Legazpin.
Larunbatean, Urduñan, Ane Meniburu-Laia Salsamendi eta Ainhoa Ruiz de Infante-Nora Mendizabal bikoteek lortu zuten finalerdira pasatzea.
Igandean, Gordexolan, Maria Granado-Ainhoa Lakuntza eta Madalen Etxegarai-Uxue Oses izan ziren pasea lortu zutenak.
Datorren larunbatean, martxoaren 9an, eskuzko binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren lehen finalerdia jokatuko dute
Ane Mendiburu-Laia Salsamendi eta Maria Granado-Ainhoa Lakuntza bikoteek Urbeltz pilotalekuan 17:00etan.
Ondoren, bigarren finalerdia jokatuko dute Nora Mendizabal-Ainhoa Ruiz de Infante eta Madalen Etxegarai-Uxue Oses bikoteek.