Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Rakugoa euskaraz Kultur Etxeko Areto Nagusian

Rakugoa euskaraz Kultur Etxeko Areto Nagusian

Antzerki emanaldi berezia da dugu Olazabal Instutuaren eskutik Kultur Etxera etorriko zaiguna.

Rakugoa japoniako ipuin kontaketa tradizionala dugu.

Legazpin ikusiko duguna Yoshida Iromik ekoitzi eta aurkeztua izango da eta Azpeitiko Rakugo Ekipoak eskainiko digu:

Maider Ibarguren, Arantzau Maiz eta Axen Eskaladak.

Sarrera doan, tokiak bete arte.

  • Visto: 68
Hasi dira Txintxoetxen irisgarritasuna hobetzeko lanak

Hasi dira Txintxoetxen irisgarritasuna hobetzeko lanak

Beste hainbat proiekturen artean, Txintxoetxe-Mantxola auzoan irisgarritasuna hobetzeko proiektua onartu zen 2017ko urteko udal aurrekontu parte hartzaileetan.

Hasierako proiektuan galtzadaren eskuinaldean dagoen berdegunean espaloia jartzea aurreikusi zen. URA uraren euskal agentziak ez zuen hori begi onez ikusi,

metro bateko espaloia errekatxo gainean joango zelako. Aukeran, metro eta erdiko altuera izango zuen pasabidea egitea proposatu zuen baina inbertsioa proposatu zuten bizilagunek ez zuten horrelakorik onartu.

Datorren astelehenean hasiko diren lanak pabiloien ondoan egingo dira. Metro eta erdiko zabalerako fresaketa egingo da eta ondoren asfalto inprimatuarekin estaliko da galtzadarria imitatuz.

Bukatzeko, zuriz margotuko da oinezkoen bidea eta errepidea bereizteko.

Bestetik, errepidean zeharkako 4 goragune jarriko dira, oinezkoentzako arriskutsua izan daitekeen ibilgailuen abiadura moteltzeko.

Azkenik, argiztapena hobetuko da argi berriak jarrita.

Bukatzeko, orain dagoen errekako babes-baranda kenduko da eta baranda berri eta luzeagoa jarriko da.

Obrak 52.325,91  euro balio du.

  • Visto: 82
On-line jokoak eta kirol apustuen prebentzio-tailerra

On-line jokoak eta kirol apustuen prebentzio-tailerra

Datorren asteartean, otsailaren 26an,

18:30eanKultur etxeko areto nagusian,

On-line jokoak eta kirol apustuak hizpide izango ditugu,

hau da, substantziarik gabeko

mendekotasuna sortzen duten adizioak.

Horretarako Joko Patologikoa, Sare Sozialak

eta Bideo Jokoen Prebentzio-tailerra aurrera eramango dugu,

gurasoekin eta gaian interesa duen edonorekin.

Ortzadar Fundazioko kidea den

Estibaliz Ansotegi Guruziaga andereak

gidatuko du tailerra.

Aurretik, Ortzadar Fundazioko hezitzaileek lanketa egin dute

Batxilergoko 1 eta 2. mailako ikasleekin:

urtarrilaren 25ean Olazabal institutuan

eta otsailaren 19an Haztegi ikastolan.

Legazpiko Udalak Ortzadar fundazioarekin

lehendik ere harremana badu,

azken 2 urtetan

Arrisku alkoholaprograma kudeatu baitu.

Programa honen balorazioa oso positiboa da,

ikasleria nahiz irakasleria eta gurasoen aldetik ere.

  • Visto: 93
MALDAN BEHERA Fest - Speeddowneko Europako Kopa

MALDAN BEHERA Fest - Speeddowneko Europako Kopa

Apirilaren 20 eta 21ean Espaianian lehenengo aldiz izango den Speeddown-eko Europako Kopa-ko proba bat ospatuko da.

Hau Legazpin izango da, Gipuzkoan. 

Proba ekartzearen arduraduna MALDAN BEHERA elkartea da.

Otsailaren 22an, Legazpiko Maldan Behera elkarteak 5 urte beteko ditu elkarte bezela erregistratua izan zela.

Horrelako proba batek duen finantziazio beharra ikusita eta Maldan Behera elkarteak 5 urte egiten dituela aprobetxatuz,

antolatzaileek festa bat antolatzea erabaki dute, ondo pasatu nahi duen edozeinentzat.

Festa honek GASTRONOMIA eta KONTZERTUAK elkartuko ditu Otsailaren 22, 23 eta 24 ean, LEGAZPIKO Hegialde auzoan.

Festa Otsailaren 22an hasiko da, arratsaldeko 6etan eta Otsailaren 24ean bukatuko da arratsaldeko 5etan.

ZOZKETA:

Gainera, zozketa bat ere egongo da. Parte hartzaileek festan egongo den tabloi batetik zenbaki bat hartu ahal izango dute

euro baten truke eta 4,5 izar dituen hotel baterako 2 pertsonentzako egonaldi baterako zozketan parte hartuko dute.

IKUSI ESKULIBURUA

  • Visto: 70
PUMORI. MENDIAREN ALABA dokumentala Latxartegi Aretoan

PUMORI. MENDIAREN ALABA dokumentala Latxartegi Aretoan

Mendia, Euskal Herria, Himalaya, gizakia, heriotza, harremanak, bizia, eskuzabaltasuna, lorpenak,... Guzti hori eta gehiago jasotzen duen film zoragarria.

Dokumental-pelikula, 2001ean Pumori mendira egindako expedizioan zendu ziren nafar eta gipuzkoar gazteen omenaldi bihurtzen da, Suku Maya neskato nepaldarraren istorioa,

eta hildako mutil baten familiarekin betirako sortutako lotura, batera kontatzen dituelarik.Suku eta Aizarnako bere familia berriaren elkartzean, Mikel Leizeaga legazpiarrak hartu zuen parte. 

Alex Txikon alpinistaren eskutik sortu, Baleukok ekoiztu eta ETB taldearen laguntzari esker finantziatu da filma. Euskeraz, gaztelerazko azpidatziekin,

ikus daitekeen dokumental honen emanaldiek helburu bikoitza izanen dute, historia ezagutaraztea, gazte haiek omenduta, eta dirua lortzea SOS Himalayaren bitartez Suku Mayari laguntzeko,

sarreren salmenten etekinak direla medio.

Txusma Perez Azacetak, filma aurkeztearekin batera, aretoan bertan salgai jarriko den “SOS Himalaya” liburua ere aurkeztuko du.

Liburua mundu mailako 32 himalayistek idatzia da eta Txusma bera da liburuaren sustatzaile eta koordinatzaile.

Sarrera 5€-koa izango da eta jasotzen den dirua, baita liburuaren salmentako irabaziak ere, Sos Himalaya-Iñaki Ochoa de Olza fundaziora joango dira,

Makalu aranean ospitale bat egiteko.

IKUSI KARTELA

  • Visto: 100