Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
2019ko egutegia- Urtarrila

2019ko egutegia- Urtarrila

37 erantzun jaso dira. Egindako zozketan , Iker Zabaleta, Legazpiko komertzioetan erabiltzeko sari-bonoaren (50€ko balioa duena) irabazlea  izan da.

Urtarrileko zuhaitz legazpiarraren izena:  

URKIA (Betula pendula)

Udal egutegiko OTSAILEKO hilabetean azaltzen den Legazpiko zuhaitz baten izena eta zein Legazpiko kaletan kokatuta dagoen azalduz,

zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.

  • Visto: 88
Haur motxiladunak erakusketa kultur etxean

Haur motxiladunak erakusketa kultur etxean

Wikipediak dio: Haur motxiladuna—maiz motxiladun umea ere deitua— preso dagoen senide bat ikusteko urruneko kartzeletara joan behar izaten duen haurra da.

[1]Izan ere, Espainiako Erresumak eta Frantziako Errepublikak Euskal Herritik urrun sakabanatuta dituzte preso horiek, arrazoi politikoen ondorioz,

eta haur motxiladunek ehunka kilometrora bidaiatu behar dute beren senideak ikusteko. 2018an, horietako 113 haur adingabek dute guraso bat edo bi espetxean.[2]

Sare Elkarteak erakusketa honen bidez, haur hauen egunerokoa ezagutarazi nahi du.

Erakusketa Legazpiko Kultur Etxean egongo da ikusgai, otsailaren 22tik martxoaren 8ra bitartean, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.

Ikusi kartela

  • Visto: 86
Emakumeen bazkaria. Martxoak 9an

Emakumeen bazkaria. Martxoak 9an

Izen-emateak edo/eta informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943-72.56.42 edo idatzi:  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

  • Visto: 55
Urola garaiko BERDINTASUN areatik antolatutako taillerrak

Urola garaiko BERDINTASUN areatik antolatutako taillerrak

 

Izen-emateak edo/eta informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943-72.56.42 edo idatzi:  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

  • Visto: 89
URBELTZ pilotalekuko taberna-kafetegia ustiatzeko eta atezaintza-lanak egiteko zerbitzuaren emakida

URBELTZ pilotalekuko taberna-kafetegia ustiatzeko eta atezaintza-lanak egiteko zerbitzuaren emakida

Izanik epe laburrean Urbeltz pilotalekuko taberna – kafetegia eta atezain lanak egiteko aurreko kontratua amaitzear dagoela,

Legazpiko udalak kontzesio berri bat egitea erabaki du.

Eskaintzak martxoaren 4arte aurkez daitezke,  Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataformaren bidez.

Kontratuaren aurrekontua BEZarekin: 650 euro.

Kontratistak hileko 650,00 euroko saria ordaindu beharko dio Udalari.

Diru-kopuru hori goraka hobetu dezakete lizitatzaileek.

Kontratuaren iraupena edo burutzeko epealdia: Urte 1

Luzapen kopurua: 1

Argibideak eta informazioa:

Legazpiko Udaleko H.A.Zan

Bikuña kiroldegian.

  • Visto: 159