Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Rallysprint proba, APARKATZEA ETA ZIRKULAZIOA

Rallysprint proba, APARKATZEA ETA ZIRKULAZIOA

Datorren igandean, otsailaren 17an, Legazpi-Gabiria Rallysprintaren XX. edizioa ospatuko da. Hori dela eta hainbat murrizketa izango dira Bikuñako industrialdean bai aparkatzeko baita zirkulatzeko ere. Hona hemen murrizketa horiek:

APARKATZEA

Goizeko 8:00etarakokendu egin beharko dira eta ezingo da aparkatu,

Zorrotz pabilioi parean

Zka:  9 etik    16 etara pabilioi parean.

Erreka aldera ematen duen  lerrozko aparkalekuan

 Leku hori eta errepidean  atoiak aparkatzeko erabiliko da.

ZIRKULAZIOA

Goizeko 9:00etarakoGarinen pabilioitik Zorrotz enpresara doan errepidean, aipatu proban parte hartuko duten ibilgai-luentzako Laguntza-karpak ezarriko dira. Beraz, ezingo da bertatik zirkulatu arratsaldeko 20:00ak arte, ez Motxorro aldera eta ezta Garineko pabilioi aldera ere. Baimendutako ibilgailuak bakarrik ibili ahalko dira.

PABEILOETARAko ATE AURREAk

Ate aurreak libre egon behar dira.

Sor daitezkeen eragozpenak barkatuko dituzuelakoan eta zuen laguntza jasoko dugulakoan, adeitasunez,

Fernando Aguirre

Udaltzainburua

  • Visto: 90
Igandean, otsailak, 17 emango zaio hasiera automobilismoko denboraldi berriari, XXI.Gabiria-Legazpi rally-sprintarekin.

Igandean, otsailak, 17 emango zaio hasiera automobilismoko denboraldi berriari, XXI.Gabiria-Legazpi rally-sprintarekin.

64 talde daude izena emanda, oso parte-hartze zerrenda polita daukagu aurten, ezagunenak iazko  txapeldunak, Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onandia.

Azpi txapeldunak Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola, eta gero jende oso azkarra, Txus Jaio, David Ardions, Jokin Aiertza….. eta Porschea estreinatzen du Joseba Iraolak,

iazko mendi igoeratan Espainako txapelduna izandakoa besteak beste.

Legazpitik Jon Etxeberria, eta Iker Arizti parte hartuko dute

Berifikazioak goizeko 9etatik 12tara izango dira Legazpiko plazan.

Gero ordubitan irtengo dira plazatik , asistentzi gunetik,  eta hiruretan puntuan hasiko da lehenengo erlojupekoa. 3 saio dira. Denborak zuzenean egongo dira ikusgai www.fotomotor.es webgunean.

Bukatu ondoren berriz plazara iritsiko dira arratsaldeko 19:00ak aldera. Eta 20:00rak inguruan sari banaketa egingo da.

2019/02/12ko prentsa oharra

izena emandakoen zerrenda

Ikusi kartela

  • Visto: 86
“Pirenaika. Mendikateko kronikak, bizikletaz”ikusentzunezkoen emanaldia

“Pirenaika. Mendikateko kronikak, bizikletaz”ikusentzunezkoen emanaldia

Otsailak 15, ostirala, 19:30ean Kultur Etxean. Egilea: Ander Izagirre.

"Kantauritik Mediterraneora, Ander Izagirre idazleak Pirinioak bizikletaz zeharkatu zituen mendikateari buruzko kronikak biltzeko:

frankismoaren esklaboek egindako errepideak; paisaia eraldatu zuten mitoak;

Frantziako Tourreko aspaldiko txirrindulariak; mugaren aldrebeskeriak: ‘stop’ seinale baten erruz hasi zen gerra bat eta hiru behiren truke lortu zen bake-itun bat;  

hartz lotsagabeak eta munstro lotsatiak; pintore kubistak, kondesa ilegorriak eta azeri bat".

  • Visto: 98
Gaur hasten dira Guriditegiko zubia konpontzeko lanak

Gaur hasten dira Guriditegiko zubia konpontzeko lanak

Guriditegiko zubia eusten duen egitura oso egoera txarrean dago. Hori ikusita,

Udalak urgentziaz tramitatu behar izan ditu zubiaren egitura sendotzeko lanak.

Gaur, otsailaren 11n, hasten dira lanak eta, hasteko, bizilagunentzat oinezko pasabide bat prestatuko dute.

Egungo zubiaren hormigoizko lauza eraitsiko dute, materiala errekara eror dadila saihestuz. Ondoren,

alboetako zubi-branketan sostenga-tutako forjatu albeolarra egingo dute

eta zubia zeharkatzen duten azpiegituren kutxatilak birmoldatuko dituzte.

Azkenik, asfaltoz estaliko dute zubia eta babeserako barandak jarriko dituzte zubiaren alboetan.

Egingo diren lan horiek eragozpenak eta kalteak sortuko dizkiete Guriditegiko bizilagunei eta, horregatik,

Udalak ahal duen guztia egingo du obra hori lehenbailehen bukatu dadin.

Zubiaren gaur egungo egoera:

  • Visto: 78
LegazTtipi-Ttapa

LegazTtipi-Ttapa

Datorren astean, ostegunean, otsailaren 14ean,

LegazTtipi-Ttaparen irteera egingo dugu.

Oraingo honetan, 10:30tan Euskalerria Plazan elkartuko gara eta 1950. Urteko Eskolara abiatuko gara.

Lenburreko begirale batek gidatuta tailerrean parte hartuko dugu.

Ikusi bideoa

  • Visto: 117