LH3koen taldekoak 16:45ean LH3koak Non begia, han egia liburuaren inguruan arituko dira
LH4koak 17:35ean Gauzen lezioak liburuenizango dituzte hizpide.
Bi taldeen gidaria Mireia Delgado izango da.
Haurrentzako irakurketa kluba irakurzaletasuna sustatzeko jarduera bat da. Irudimena eta sormena sustatzea du helburu eta talde-dinamiken bidez, baita lexikoa eta adierazpen-moduak hobetzea ere. Horrekin guztiarekin, haurra gehiago sozializatzen da, eta, ondorioz, inguruarekin hobeto komunikatzen da.
Letren harietatik jolastuz eta liburuak, poemak, komikiak, aho-korapiloak eta eskulan-literarioak aitzakia hartuta, irakurmenari (eta zeharka idazmenari, ahozkotasunari eta literaturari) kili-kili egingo diogu.
Irakurketa (eta liburua bera) plazer iturri bezala ulertzeko jolas andana burutuko dituzte.
Taldeetan oraindik ere tokia dagoenez, Liburutegian egin daiteke izen ematea. saioak hilean behin izango dira, astelehenez, Mireia Delgadoren gidaritzapean.
Visto: 85
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatuta, HH-4. eta HH-5. mailetako eta LH-1 eta LH-2. mailetako ikasleek Mirandaolara joateko aukera izango dute datorren larunbatean, maiatzak 17, Sorgintxulo aisialdi-taldeak prestatuko dituen jarduerez gozatzeko.
Euskaraz aritzea, jolastea, herriko lagun berriak egitea eta ondo pasatzea dira ekintza honen helburuak. Euskal Herria plazan elkartuko dira 17:00etan, Mirandaolara elkarrekin joateko. Jolasean igaroko dute arratsaldea eta askariaren ondoren, denak batera itzuliko dira Euskal Herrira plazara, 19:30ean.
Euria edo bero handia egiten badu, ekintza Urbeltz pilotalekuan egingo da, 17:00etatik 18:30era.
Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, baimena eman behar dutelako seme-alabek parte hartzeko. Epea: ostegunera arte, maiatzak 15, arratsaldeko 14:00ak arte.
Gipuzkoako azoketara kontsumitzaile berriak erakartzeko helburuarekin, ekintza berri bat jarri du martxan Gipuzkoako Azoken Sarea lantaldeak Legazpiko Udalarekin elkarlanean: Azokatik Mahaira sukaldaritza tailerrak. Legazpi lehenengo herria izango da ekimen hau aurrera eramaten. Azken urteetan aldatzen ari da kontsumitzaileek azokekiko duten harremana eta honek aukera bikainak irekitzen ditu kontsumitzaile berri eta gazteagoak erakartzeko espazio hauetara.
Hala, bertako eta garaiko produktuak ezagutzera eman eta horiek balioan jartzeko, sukaldaritza tailerrak egingo dira Gipuzkoako 11 azoketan, Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak gidatutako saioak izango dira.
Tailerra herritar guztiei irekia izango da, eta parte hartzeko nahikoa izango da azokara gerturatu eta bertan jarriko diren aulkietan esertzea. Tailerra 17:00etan hasiko da, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du.
Garaian garaikoa eta bertakoa
Tailerrak hiru helbururi erantzutea du xede: azoketara kontsumitzaile berriak erakartzea, bertako eta garaian garaiko produktuak kontsumitzeak dituen onurak azpimarratzea eta xahuketa ekiditea.
Herriko nekazal azoka indarberritzea ezinbestekoa da, eta egitasmo honen bidez, indarberritze horretan eragitea lortu nahi da. Hala, tailerrean zuzenean ikasi ahalko da garaian garaiko produktuak kontuan hartuta etxean modu azkarrean eta erosoan errezetak egiten, ohiko plateretatik pixka bat urrundu eta egunerokotasunean kontsumitu daitezkeen bertako elikagaiak modu erakargarriago batean prestatzen.
Osasuntsu jateak duen garrantzia ere azpimarratu nahi da, eta elikagai bakoitzak nutrizionalki dituen abantailak jakiteaz harago, osasuntsu nola elikatu ikasteko aukera ere egongo da.
Esan bezala, elkarlanean gidatuko dute saioa Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpurua nutrizionistak. Otegi Bergarako Oxirondo azoka gaurkotzeko sortutako Elikaenea proiektuko kidea eta sukaldaria da. Aizpuru, berriz, Azpeitiko Eliku zentroko arduraduna da. Elkarlan horretan, egunerokotasunean sukaldatzerakoan edo elikatzerakoan kontuan hartzeko hainbat aholku ere emango dituzte saioetan.
Tailerrean sukaldatutako platera zuzenean dastatzeko aukera egongo da saioaren amaieran. Azokatik Mahaira egitasmoaren barruan antolatu diren sukaldaritza tailerretan egingo diren errezetak eta nutrizio aholkuak ere banatuko dira.
Animatu eta Azokara gerturatu!
Visto: 108
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Doinua musika eskolak 2025-2026 ikasturterako matrikulazio-epea ireki du, maiatzaren 6tik 20ra bitartean. Haurrak 4 urtetik aurrera has daitezke eta ez dago adin-mugarik.
edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postan.
Musikaz gozatu!
Visto: 81
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Herriko denda edo ostalaritzako saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea ROSA MARÍA MORÓN izan da.
Hilabeteari dagokion argazkia eta bertsoa izango duzue lagungarri, eta dagokion hitz ezkutua asmatu beharko duzue. Egutegiko azken orrialdean erantzun guztiak aurkituko dituzue, hauek ere lagungarri izango direlakoan.
Horrela, Legazpi herriaz harro egiten gaituen beste ospakizun edo leku ezagutuko duzue.
Pentsatu, eragin buruari eta BAIETZ ASMATU!
Maiatzekoa hauxe da:
Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko bonuaren zozketan parte hartuko duzu.