Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
2019ko egutegiko lehiaketa

2019ko egutegiko lehiaketa

Hosto erorkorreko zuhaitz hau berez Europakoa, Afrika iparraldekoa eta Asia hego-mendebaldekoa da. Hala ere,Turkia iparraldean, Kaukason eta Kanadan ere hazten da.

Enbor mehea eta altua du, 30 metrokoa. Heldu denean, azala arraildua du, zuria edo zilar kolorekoa. Gaztetan, ordea, arrexka da.

Arrautza itxurako adaburua du, sarria eta adarrak tente dituena. Orriek, txortena barne, 6 cm neurtzen dute eta berde kolorekoak dira. Udazkenean, erori aurretik, hori kolorea hartzen dute.

Neguaren amaieran ematen ditu loreak, apirila eta maiatza artean. Urkiaren fruituak intxaur itxura du, mintzezko bi hegal, alde ditu eta.

Urkiak basoetako “zauriak” sendatzeko balio duela esaten da. Izan ere, basoan soilgunerik sortzen bada zuhaitz hau izan ohi da bertan hazten lehena.

Lorategiak eta hiri-eremuak edertzeko asko erabiltzen da.

Urkiaren azaletik azukrea lortu daiteke, Xylitol gozagarria, hain zuzen ere. Minbiziaren kontrako propietateak dituela esaten dute.

Sendagarri bezala erabilera asko ditu zuhaitz honek: buruko mina kentzeko, sukarraren kontra, likidoen erretentzioaren aurka eta hezueriarentzat infusioak egiteko erabiltzen da;

gainera, ilearen erorketa saihesteko edo atzeratzeko baleko omen da arbolaren izerdia lozio moduan erabiltzea; eta, azkenik, azaleko ekzemak sendatzeko bere orriak erabiltzen dira.

Bitxikeriak

Euskal Herrian eragin handia izan du toponimian eta urkiekin zerikusia duten abizen ugari daude (Urkiaga, Urkidi, Urkizu, Urkiola...).

Kultura askotan zuhaitz sakratua da.

Zelten kasuan, Belenus jainkoarekin lotuta dago urkia eta zaharberritzearen eta purifikazioaren sinboloa da, baita jakinduriarena ere.

Eskandinaviar mitologian Frigga jainkosarekin lotuta dago. Aleman eta eslaviarrentzat ere zuhaitz sakratua da.

Alemanian, adibidez, maiatzaren hasieran herriko plazan urkia zuhaitz bat jartzeko ohitura dute udaberria hasi dela irudikatzeko.

Maitasuna adierazteko ere maitaleek bikotekideei urkiak oparitzen dizkiete.

  • Visto: 220
Ohikoa ez izateagatik 392 etxebizitzei %50eko errekargua.

Ohikoa ez izateagatik 392 etxebizitzei %50eko errekargua.

Udalak “jabearen ohiko etxebizitza ez izateagatik” Ondasun Higiezinen zergan %50eko errekargoa indartuko du.

Otsailaren 13an, 2019-000117 Alkatetza Dekretuaren bitartez, gainkarga jasango duten etxebitzitzen titular zergadunen haserako zerrenda onartu da.

Behin behineko zerrenda osatzen duten etxebizitza kopurua, 392koa da.

Gainkarga jasoko duen etxebizitzaren titularrek, bidezkoak deritzoten alegazioak aurkezteko aukera dute. Alegazioak aurkeztu behar zaizkion organoa: Alkatetza. Alegazioak aurkezteko tokia: Udaletxean kokatzen den Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ). Alegazioak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 28aan amaituko da.

Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ) arautzen duen Ordenantza Fiskalaren 13.3. Artikuluak dionaren arabera, ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira errekargu hau aplikatzetik,

baldin inguruabar hauetakoren bat betetzen badute:

a) Udalaren, haren erakunde autonomoen, enpresa erakunde publikoen eta kapital osoa Udalarena duten merkataritza sozietateen jabetzako etxebizitzak.

b) Zerga honetan zerga hobariren bat gozatzen dutenak.

c) Ostatatze, ostatu, hostal, alokairu… jarduerei atxikitakoak.

d) Modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretarako direnak. Salbueste hau aplikatzeko, nahitaezkoa izango da higiezinaren katastroko titularra izatea, edo, hala badagokio,

jardueraren titularrari errentan emateko kontratu bat izatea, urtebetekoa edo luzegoa. Salbueste hau ez da aplikatuko erabilera laga baldin bada, salbu eta jarduera badela egiaztatu bada,

eta odolkidetasuneko nahiz adopzioko lehen mailako ahaidetasun harremana baldin badago zergaren subjetu pasiboaren eta ondasunaren lagapenaren onuradunaren artean.

e) Zahar etxeetan erroldatutako pertsonen titulartasunekoak diren etxebizitzak. Era berean, errekargutik salbuetsita izango dira ondorengo arrazoi hautako batengatik beste etxebizitza batera

aldatu beharrean diren pertsonen titulartasuneko etxebizitzak: mendekotasun egoeran egoteagatik; edo hura eta haren ezkontidea, 2/2003 Legeak (2003ko maiatzaren 7ko legea, izatezko bikoteak arautzen dituena)

jarritako moduan eratutako izatezko bikoteko kidea, edota odolkidetasunezko, ezkontzazko nahiz adopziozko ahaidea (hirugarren mailako ahaidetasuneraino) artatzeagatik.

f) Herentziaz jaso direnak. Kasu honetan, salbuespena, bi urteko epealdia izango du, kausatzailearen heriotzaren datatik hasita.

g) Antolamenduz kanpo daudenak, Hirigintza kudeaketara lotuak, erortzeko zorian aitortuak (ruina), edo gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen ez dituenak.

h) Etxebizitzako erabilera nekazaritzako eta abeltzaintzako beste erabilera batzuekin batera ematen denean eta eremu ez hiritarretan edo hirigune gisa kalifikatuko ez diren eremuetan daudenak.

i) Zerga ordaindu behar denaren aurreko urteko azkeneko hiruhilekoan eskualdatu direnak eta erroldatzeko izapidea zerga ordaindu behar den urteko lehenengo hiruhilekoan egin denean.


Jendaurrean agerian HILABETE BAT izango da, Alkatetza Dekretua sinatu zen egunetik zenbatuta.Onarturiko hasera zerrenda interesatuen esku Udaletxeko Kontuhartzailetzako bulegoetan izango da.

Zerga informazioak eskatzen duen konfidentzialtasun betebeharra jarraituz, haserako zerrendako datuen informazioa soilik zergadunei edo bere ordezkariei emango zaie.

  • Visto: 78
Jai egitarauetan publizitatea jartzeko eskaintza

Jai egitarauetan publizitatea jartzeko eskaintza

Aurreko urteetan bezala, festetako egitarauetan zure publizitatea txertatzeko aukera izango duzu aurtengoan ere.

Otsailaren 11an, hasiko da aurten lan horretan arituko den Josu Moreno, eskaintza egiteko aurrez-aurreko bisitak egiten.

Hala, ere interesa izango bazenu, jar zaitezke berarekin harremanetan e-postaz: 

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean edo telefonoz 637957439 zenbakira deituz.

Hauek dira aurtengo iragarkien prezioak:

  • Orri osoa:       400€
  • Orri erdia:      240€
  • Faldoia:         135€
  • Faldoi erdia:    70€
  • Aurten ez dago kontrazala kontratatzeko aukerarik.

Maiatzeko jaietako egitaraurako publizitatearekin hasiko bada ere, Artzain Eguna eta Agorreko Santikutzetako egitarauetakoa ere kontratatu ahal izango dituzu. Hala bi programatan publizitatea kontratatuz gero %10eko deskontua izango duzu, eta hiru programetarako izanez gero %20a.        

Ikusi publizitatea jartzeko eskaintza

Ikusi neurriak eta prezioak

  • Visto: 29
2019 OLARIA Sariarentzat proposamenak.

2019 OLARIA Sariarentzat proposamenak.

“OLARIA” izeneko ezaugarria,

urtean zehar edo bere ibilbidean zehar Legazpiren garapenaren alde gehien nabarmendu den

ekintza edo ekimen sozialari edo urtero ematen den saria da.

Legazpiar guztiek proposa ditzakete sari hori jasotzeko hautagaiak eta, horretarako, proposamena arrazoitu egin beharko da.

Hautagaiak proposatzeko hiru bide erabil daitezke: ondorengo formularioa betez,  LegazpiON APPan edo udaletxeko Arreta-zerbitzua.

Azkeneko eguna: 2019ko otsailaren 27, bera barne.

Ikusi OLARIAren Erreglamentua

{rsform 15}

  • Visto: 67
Kursaal Eskura: Gustav Mahler Jugendorchester & Donostiako Orfeoia

Kursaal Eskura: Gustav Mahler Jugendorchester & Donostiako Orfeoia

Egitaraua:Mahler, "3. Sinfonia"

Mahlerrek naturarekiko zuen maitasuna

3. sinfonian, idatzi zituenetatik luezeena, adierazi

zuen. Bere sinfoniak ingurune bukolikoan (udan

eta naturaz inguraturik) sortzen zituen eta honek

aztarna utzi zuen pentagramaren lerroetako

bakoitzean.

Doako autobuserako eta ordu gazterako izena emateko epea:

Otsailaren 4tik martxoaren1eraKultur Etxean

Ikusi kartela

  • Visto: 69