Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Ibilgailuen 2019ko  errolda,  2018an baino 110 ibilgailu gehiago daude.

Ibilgailuen 2019ko errolda, 2018an baino 110 ibilgailu gehiago daude.

Legazpiko Udalak ibilgailuen 2019ko errolda onartu du.

Datorren otsailaren 1ean hasiko da dagokion zerga kobratzen eta martxoaren 31ra arte luzatuko da kobrantza-epea.

Zerga honi dagokionez, legazpiarrok 2018an ordaindu genuen kopuru berdina ordainduko dugu aurten.

Ez dira tarifak igo.

Legazpin 5.776 motordun ibilgailu daude; horietatik 4.762 autoak dira, 559 motorrak, 387 mota guztietako kamioak eta 18 autobusak

Oro har, Legazpin auto gehienak 12-14 zaldi-potentziakoak dira baina gero eta gehiago daude 9-12 zaldi-potentzia dutenak.

Ibilgailuen bilakaeraren grafikoa urte eta tarifen arabera, "Potentzia, zaldi fiskalen arabera":

  • Visto: 80
Matrikulatu zaitez Helduen Hezkuntzan (EPA)

Matrikulatu zaitez Helduen Hezkuntzan (EPA)

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartean,

Helduen Hezkuntzan 2.lauhilekoan matrikula zaitezke.

Legazpiko zentroa publikoa da

eta Itxaropen auzoan kokatuta dago,

10-11.zenbakietan.

Hauxe da Helduen Hezkuntzaren doako ikasketa-eskaintza:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Titulua (DBH)
  • Goi Mailako Heziketa Zikloetarako eta Unibertsitaterako sarrerarako ikasketak
  • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa
  • Hasierako ikasketak
  • Gaztelera atzerritarrentzat

Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogorarazteko

edo asmo berrietan hasteko.

Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak

ematen dizun aukera paregabea!

Informazio gehiagorako jo ezazu Legazpiko zentrora.

Telefonoa: 943 73 08 11

Ordutegia:

  • Urtarrilak 30, asteazkena 15:00-19:30
  • Urtarrilak 31, osteguna 9:00-11:00
  • Otsailak 4, astelehena 15:00-18:00
  • Otsailak 5, asteartea 17:00-19:00
  • Otsailak 6, asteazkena 15:00-18:00
  • Otsailak 7, osteguna: 15:00-17:00

Zumarragako zentroaren telefonoa: 943 72 40 67

Ordutegia: 9:30-13:30 / 15:00-19:30

  • Visto: 25
2019-2020 ikasturtean eskolaratuko direnentzako izenematea zabalik.

2019-2020 ikasturtean eskolaratuko direnentzako izenematea zabalik.

Udalak Erroldaren ziurtagiria erraztu die,

2 eta 12 urte beteko duten haurren gurasoei

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartean

izena emateko epea eta, ondoren, matrikulazioa irekiko da,

2019/2020 ikasturtean Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako

ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenentzat.

Hori dela eta, duela 10 egun, Legazpiko udalak 2urte beteta edo beteko dituen

seme-alaben gurasoei eskutitz pertsonalizatua bidali die,

herrian dagoen hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa luzatuz,

baita ikastetxe bakoitzak aurreko astean antolatu zituen hitzaldien berri ere.

Horrezaz gain, errolda ziurtagiria erraztu die,

ezinbestekoa izango baitute izenematea egiteko.

Bestaldetik, Legazpiko udalak ere errolda agiria bidali die

12 urteko ikasleen gurasoei.

Honen helburua da,

udalak matrikulazioa egiteko ezinbestekoa den

dokumentazioa herritarrei erraztea.

  • Visto: 83
BERTATIK BERTARA- Gosari osasuntsua

BERTATIK BERTARA- Gosari osasuntsua

Joan den ostegunean, urtarrilaren 24an

Olazabal institutuan

gosari osasuntsua egin zuten.

Osasun zentroko arduraduna

eta pediatraren erizaina gerturatu ziren,

ikasleak gosaltzeak eta ondo gosaltzeak

duen garrantziaz jabetu daitezen.

Olazabal institutuak

norberaren izena zeraman katilua

oparitu zien ikasleei.

Legazpiko Udalak Bertatik Bertara ekimeneko

hainbat produktu eskaini zituen:

ogia, sagarrak, intxaurrak eta mermelada.

Ikusi argazkiak

  • Visto: 79