Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
% 100 auto elektriko berria udaltzaingoarentzat

% 100 auto elektriko berria udaltzaingoarentzat

2014an erositako ibilgailua ordeztuko du.

Legazpiko Udalak ibilgailu elektriko bat erosi zuen 2014an udaltzaingoarentzat. Ibilgailu hark, 60-80 km-ko autonomia zuen.

% 100 elektrikoa den ibilgailuarekin izandako esperientzia ona izan da, baina bateriaren autonomia ez zen nahikoa udaltzaingoaren lanaldi osoan zehar erabiltzeko.

Ibilgailu elektrikoentzako baterietan egindako aurrerapen teknologikoek prestazio hobeak eskaintzen dituzte egungo ibilgailuetan eta, beraz, ibilgailu berriak 120-140 km-ko autonomia du.

Ibilgailu berria aurrekoaren antzekoa da. Renault Kangoo Z.E. modeloa da, 5 plaza ditu eta 21.840 euroko kostua du.

Honekin, bi dira Legazpiko Udalak dituen ibilgailu elektrikoak, mugikortasun iraunkorraren eta ingurumenarekiko errespetuaren aldeko apustuari eutsiz.

2018ko uztailean auto elektrikoak nahiz hibridoak kargatzeko karga-puntu berri bat egokitu zen Euskal Herria plazako lurpeko aparkalekuan eta auto elektriko berri hau erosteko erabakia bat dator ekimen horrekin.

Aipatu bi ekimen horiek, Klima 2030 Estrategiaren eta Erosketa eta Kontratazio Berdearen esparruan, urte hasieran garatutako jarduerak dira.

  • Visto: 74
2018ko egutegia- ABENDUA

2018ko egutegia- ABENDUA

49 erantzun jaso dira. Egindako zozketan , Julio Gonzalez, Legazpiko jatetxetan erabiltzeko sari-bonoaren (50€ko balioa duena) irabazlea  izan da.

Abenduko zuhaitz legazpiarraren izena: Cedrus atlantica

Udal egutegiko URTARRILEKO hilabetean azaltzen den Legazpiko zuhaitz baten  izena eta zein Legazpiko kaletan kokatuta dagoen azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.

  • Visto: 27
Kalteak Agirre-Etxeberri eraikinean

Kalteak Agirre-Etxeberri eraikinean

Joan den asteburuan, Agirre-Etxeberri eraikinean hainbat kalte egin dira,

hain zuzen ere ate nagusiko sarrailan eta Musika Eskolako sarreran dagoen harrizko apalean eta loreontzietan, duela gutxi puskatuak izan zirenak.

Udaletik salatu nahi dugu udal ondarearen aurka doazen horrelako ekintzak,

legazpiar guztion poltsikotik ateratzen den dirutik ordaindu behar direnak; eta aldi berean herritarren laguntza eskatzen dugu.

  • Visto: 78
Txerri Festa Estremadurar erara

Txerri Festa Estremadurar erara

Igandean, urtarrilak 20, aurtengoaren ere Azokako arkupeetan, “La Bellota” Zentro Estremeñoak Txerri Festa egingo du.

Estremadurar kulturan, eta gurean ere, hain sustraiturik dagoen ekintza hau legazpiar guztiei erakustea eta txerri hiltzearen ondorengo produktuak legazpiarrekin elkarbanatzea du helburu ekintza honek.

Goizeko lehen ordutik arituko dira elkarteko kideak lanean eta 12:30etatik aurrera txerriki eta “migak” dastatzeko aukera izango da Legazpiko Azokan.

Animalien babeserako legeak hala beharturik, gaur egun dagoeneko ez da lehen urteetan bezala Txerria bertan hiltzen, orain txerria kanalean irekita iristen da eta elkarteko kideak ahalik eta probetxu gehien ateratzeko lanetan aritzen dira: xerrak, urdaia, hirugiharra, gibela, txorizoa,... guztia estremadurar erara.

  • Visto: 19
Legazpik gonbita jaso du, Soriako Think Europa Biltzarrera joateko

Legazpik gonbita jaso du, Soriako Think Europa Biltzarrera joateko

Aste honetan ‘Think Europa: 2030 Konpromisoa’ izeneko nazioarteko Biltzarraren 2. edizioa ospatzen da Sorian.

Bertan, Garapen Iraunkorraren 2030 Agendari eta Hiri Agenda Berriari buruz hausnartu eta eztabaidatuko da.

Legazpiko Udalak Europako Bikaintasun zigilua eskuratu du oraintsu eta horregatik jaso du nazioarteko biltzar horretan parte hartzeko gonbita. Legazpik bere esperientzia partekatuko du biltzarrean elkartuko direnekin.

Alkateak hiri ertainetako Gobernu Irekiari, gardentasunari, kontu emateari eta parte hartzeari buruz egingo den mahai inguruan hartuko du parte honako kideekin batera: Bernd Vohringer (Alemaniako Sindelfinger herriko alkatea), Raul Olivan Cortes (Aragoiko Gobernuko herritarren parte hartzearen Zuzendari Nagusia), Peter Varga (Europako eskualdeko gizarte zibilaren koordinatzailea), Nagore de los Rios (Data Driven Communication), Mohamed Saadieh (Libanoko Deirnbouh hiriko alkatea), Gisela Barbosa (Portugaleko Valongoko Udala) eta Esther Clavero Mira (Murtziako Molina de Segura herriko alkatea).

Mahai inguruan gobernu irekia gobernatzeko eredu berria ote den eta tokiko administrazioen diseinu berrian erronka izan daitekeen eztabaidatuko da.

Esparru horretan kontu edo galdera desberdinak planteatuko dira, hala nola: nola izan daiteke gobernu irekia 2030 Agenda eta garapen iraunkorreko helburuak lortzeko tresna edo instrumentu politiko egokia?

edo, nola artikula daitezke administrazio askoren eta eragile askoren ekimen desberdinak hirietan kudeaketa gardenago, eraginkorrago eta inklusiboagoa lortzeko?

  • Visto: 151