2018-2019 denboraldiak aurrera darrai eta Musikalaren txanda izango dugu Urtarrilean. Urte hasiera honetan ,
“Billy Elliot” musikala eskainiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, bi zatitan: urtarrilaren 16ean eta 23an, asteazkenak, 18:30etatik aurrera.
Elthon Jhonek 2015ean eginiko Billy Elliot musikalaren bertsio filmatua eskainiko dugu. Musikala 2000. Urteko Billy Elliot pelikulan dago oinarriturik eta.
Stephen Daldry da bai jatorrizko filmaren eta 2014 musika egokitzapenaren zuzendaria.
Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.
Visto: 141
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
eta aurretik abisatuta haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Ikastaro guztiak Urola Garaiko Emakumeen Etxean izango dira
Hau da, Pagoeta auzoa, 1 –Urretxun (Haur-Eskola zaharra).
Izena emateko epea ikastaroa hasi baino 2 egun lehenago egin daiteke.
Informazio gehiago:
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.; Tel.: 943 72 56 42
Baina zer da jabekuntza?
Jabekuntza esaten dugunean,
ikaskuntza eta kontzientziatze prozesu bat adierazi nahi dugu,
hain zuzen ere, mundu osoko gizarteak egituratzen dituen sexismoak,
emakumeoi, ezartzen dien diskriminazio eta gutxiegitasun egoera salatzea
eta horren kontra borroka egitea ahalbideratzen duen prozesua.
Zer da Jabekuntza eskola?
Ez da ohiko prestakuntza gune bat.
Hori baino gehiago da.
Jabekuntza eskolak, Mugimendu feministak
jakintzaren produkzio kolektibo eta partekatutako metodologia
erreproduzitu egiten du.
Munduaz dugun pertzepzioa aldatuko digun eta aldi berean,
mundua aldatzeko tresnak eskainiko dizkigun
esperientzia bat bizi izatea da kontua.
Jabekuntza eskolak emakumeon partaidetza
eta jabekuntza sendotzeko dago pentsatuta,
eta gizarte justu, askotariko eta osoago bat lortzeko.
Emakumeon sareak sortzea ere bilatzen du.
Sare horien bidez gure herrietan
ikusgarriago eta aktiboagoak izan daitezen,
eta partaidetza handiagoa izan dezaten.
Borroka egin behar da errealitate diskriminatzaile horren kontra.
Visto: 81
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.