Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gabonetako Haur Parkea, urtarrilak 2, 3 eta 4

Gabonetako Haur Parkea, urtarrilak 2, 3 eta 4

Urbeltz Pilotalekuan eta Azokan

Tradizioari jarraituz,

aurtengoa 21. urtea da

Legazpiko udalak

Gabonetako Haur Parkea eskaintzen duela.

Gazteria Zerbitzuak Gabonetako Haur Parkea antolatzen du,

2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat,

Urbeltz pilotalekuan eta Azokan,3 egunetan.

Honakoa da ordutegia:

Urtarrilak 2 eta 3: 10:30 – 14:00 / 16:00 – 19:30.
Urtarrilak 4, asteazkena: 10:30-13:30.

Txu-txu trena, elbarritasuna duten pertsona guztientzat prestatua,

Euskal Herria plazatik Laubide oinezkoentzako guneraino

bueltaka arituko da eta doakoa izango da.

 

Urbeltz pilotalekuan eta Azokan

jarriko den parkearen sarrera 2 eurokoa da.

Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik,

beste 2 euro ordaindu beharko dira.

Hauxe da bertan topatuko duzuena:

-       Urbeltz Pilotalekuko pistan:

-  2-5 urtekoen gunea: 2 puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin,

lurzorua moketadunarekin.

-  6-10 urtekoen gunea: txirrista eta puzgarria.

-  11-14 urtekoen gunea: Matatopos eta Salto al vacío.

-       Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:

-  Joko interaktiboen gunea: 6 play, 2 air hockey eta 2 futbolina.

-  Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak:Makilajea eta karetak; baita postalak eta marrazkiak margotzeko tailerrak ere.

-       Azokako arkupetan:

-  Asteartean eta asteazkenean Espabila y salta eta troncos locos.

-  Ostiralean, merkatua dagonez, Azoka hustuko da eta parroki aurrean honakoak jarriko dira: Jumping eta balanzbikeen zirkuitoa.

Saio guztietan ere

Gurutze Gorriko anbulantzia egongo da.

Kartela

  • Visto: 38
Korosti Dantza taldearen Gabon Jaialdia abenduaren 29an Urbeltz Pilotalekuan

Korosti Dantza taldearen Gabon Jaialdia abenduaren 29an Urbeltz Pilotalekuan

18:30ean hasiko den dantza emanaldian “Korosti FM” ikuskizuna eskainiko dute.

Urteroko zita dugu honakoa. Bertan Korosti Dantza taldeko kideek urtean zehar han eta hemen eskainiko duten dantza ikuskizuna aurkezten dute legazpiarren aurrean. Korosti FM ikuskizunean,musika irratsaio bat irudikatukodiguteeta bertan euskal musikak izan duen bilakaera, historian zehar esanguratsuenak izan diren abestiak, etab. errepasatuko dira. Ohi bezala dantza taldeko kideez gain, izango da gonbidaturik ere eta zuzeneko musikak ere protagonismo berezia izango du.

  • Visto: 31
Erakusketa-Errefuxiatuak: gaur zu, bihar ni?

Erakusketa-Errefuxiatuak: gaur zu, bihar ni?

Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra Kultur Etxean, Hoz Legazpiren eskutik.

Berriro bueltan gara, 3 ekimen zoragarri berriekin (IPUINA, ERAKUSKETA eta DOKUMENTALA). 

Abenduak 26 (Kultur etxean) oso egun berezia izango da Hotz Legazpi-rentzat.

IPUINA

ZERGATIK, SAHEL?

Legazpiko umeak egindako marrazkietatik jaiotzen den liburuxka.

Salgai LEGAZPIN 10€tan

Abenduak 26 (Kultur etxean), Abenduak 27 (Kaleko Pintxopotean), Abenduak 29 (Frontoi arkupetan).

* Facebook-etik ere eskaerak jasoko dira *

Zuen seme-alabei edo bilobei errefuxiatuen arazoa kontatu ahal izateko ipuin zoragarria....bukaera oso bereziarekin. Izugarri gustatuko zaizue!

--------------------------------------------------------

ERAKUSKETA

ERREFUXIATUAK: GAUR ZU, BIHAR NI?

Hotz Legazpi eta Itsasondoko Ongizate Batzordearen elkarlanaren ondoren, erakusketa itinerante berri bat dago martxan.

Hotz Legazpi, Itasondo, Javi Julio argazkilaria, Salvamento Marítimo Humanitario, SOS Refugiados, Zaporeak Proiektua eta Pasaportes para Siria-ren lanak

Abenduak 26tik Urtarrila-ren 4a arte ikusgai Kultur etxean.

* Abenduak 26ean inagurazioa 18:30etan *

---------------------------------------------------------

DOKUMENTALA

“ZUK”

SMH, Zaporeak, CEAR-Euskadi eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-Bizkaia elkarteen experientzia.

Abenduak 26 (19:00etan Kultur etxean). 

Sarrera: 3€ (Dirua SMH-ri bideratuko zaio)

* SMH-Aita Mari proiektuko kide bat egongo da *

Kartela

  • Visto: 71
Joan den ostegunean banatu ziren Kultura Sariak 2018

Joan den ostegunean banatu ziren Kultura Sariak 2018

Patxi Otaegi, Aitor Madina eta Mikel Gurrutxaga izan dira sarituak.

Mikel Gurrutxagaren hutsunearekin, ezin izan zuen etorri, eta Kultur Etxeko areto betearekin egin zen Kultura Sariak 2018 banatze ekitaldia. Bertsoak eta musika izan genituen bidelagun ekitaldian, eta nola ez sarituen esker on hitzak.

Ekitaldia, Kultura Zinegotzia den Iñigo Imazek gidatu zuen, eta hona sarien nondik norakoa azaltzeko erabili zituen hitzak:

Aurtengoan hirugarrenez emango diren

Kultura Sarien helburua

herrian kultura arloan

eta herriko kultura bizitza suspertzen

lan egiten duten pertsonak saritzea da.

Aurtengoan ere kultur elkateekin aritu gara,

Zenbat, zein ataletan, eta nor saritu

adostu eta erabakitzerakoan.

Kultur elkarteek luzatu dituzte hautagaiak,

aztertu dituzte elkarteetan,

eta bozka bidez erabaki dituzte saridunak.

Lan zaila jarri diegu,

ez baita erraza izaten, ez hautagaiak aurkeztea,

ez eta ondoren erabakitzea ere.

Saria mereziko luketen herritar asko dago,

ez daukagu inolako zalantzarik,

baina hau ez da lehiaketa bat,

ez da ni zu baino gehiago naiz,

horrek nik baino gehiago merezi zuen,…

Egiten den lana eskertzea da hau,

lan ixila gehienetan,

baina ezinbestekoa.

Aurten hauei egokitu zaie,

baina beste batzuk ere egon zitezkeen,

Etorriko dira gehiago.

Hiru sari emango ditugu,

  • Kultura Merezimendua: azken urtean kulturaren edozein arlotan lorpen nabarmena lortu duenari.

Patxi Otaegiri, Saharari laguntza eskaintzea ardatz izanik, Uztailean Legazpiko hainbat kultur talderekin polikiroldegian antolaturiko ekintzagatik.

 

  • Herrigintza: Herriko kulturarekin konpromezua izatea taldeetako antolakuntza arloan, eta kultur herri ekimenen arloan.

Aitor Madinari, Musika Eskola herrira gerturatu duelako hainbat ekintzekin: kantu afaria, musika eskolako taldeen kontzertuak, etab.

 

  • Kulturgintza: Herrian kulturaren arlo desberdinetan izandako jardun aktiboagatik.

Mikel Gurrutxagari, Herri danborrada hilzorian egotetik gaur egun duen arrakasta lortzeko egin duen lanarengaitik, eta lortu duen jendearen inplikazioagaitik.

 

 

IKUSI ARGAZKIAK

  • Visto: 88