Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
“La Revoltosa” Zarzuela, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

“La Revoltosa” Zarzuela, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Abenduaren 19an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto nagusian.

Urteko azken emanaldia izango den honetan La Revoltosa eskainiko dugu.

“La Revoltosa” ekitaldi bakarreko sainete lirikoa da. Libretoa Jose Lopez Silva eta Carlos Fernandez Shaw idazleena eta musika Ruperto Chapí maisuarena.

Madrilgo Apolo antzokian eskaini zen lehen aldiz 1897ko azaroaren 25ean.

“Verbena de la paloma” obrarekin batera, genero txikiaren obra garrantzitsuena da; libretoaren eta musikaren maisutasuna ikusarazten duen oinarrizko pieza da.

Libretoak XIX. mende bukaerako auzoetako giroa islatzen du fideltasun handiarekin eta garai hartako pertsonaien eta egoeren erretratu bikaina eskaintzen du.

Eta hori guztia libreto-egile bikainei esker: Jose Lopez Silva eta Carlos Fernandez Shaw, eszenatokira urte haietako Madrilgo errealitatea eta sentipena ezin hobeto eramaten jakin dutenak.

Musika da sainete honetan hoberen baloratu izan den elementua. Ruperto Chapí musika-egileak benetako obra sinfonikoa eta herrikoia sortu zuen.

Bere musikak hasieratik txunditzen du ikuslea eta osatu zuen partituran alderdi kultua eta alderdi herrikoia ezin hobeto doaz eskutik helduta.

IKUSI KARTELA

  • Visto: 94
Kultura Sariak 2018.

Kultura Sariak 2018.

Ekitaldia abenduaren 20an, osteguna, 19:00etan, Kultur Etxean.

Aurtengoan hirugarrenez egingo den ekitaldi honetan hiru sari banatuko dira:

  • Kultura Merezimendua:

Patxi Otaegiri, Saharari laguntza eskaintzea ardatz izanik, Uztailean Legazpiko hainbat kultur talderekin kiroldegian antolaturiko ekintzagatik.

 

  • Herrigintza:

Aitor Madinari, Musika Eskola herrira gerturatu duelako hainbat ekintzekin: kantu afaria, musika eskolako taldeen kontzertuak, etab.

 

  • Kulturgintza:

Mikel Gurrutxagari, Herri danborrada hilzorian egotetik gaur egun duen arrakasta lortzeko egin duen lanarengaitik, eta lortu duen jendearen inplikazioagaitik.

 

Aurtengoan ere herriko kultur elkarteekin adostu da sariak emateko prozedura, eta elkarte hauek eginiko proposamenak hartu dira kontutan. Erabakia bozketa bidez hartu dute elkarteek.

  • Visto: 84
Emakumea garraio sektorean jardunaldia.

Emakumea garraio sektorean jardunaldia.

Vitoria-Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, abenduaren 18an

Emakumea garraio sektorearen jardunaldia 

Izena ematea:Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Garraio Plangintzaren zuzendaritza

Euskadiko Garraio Agintaritzaren Idazkaritza

Garraio eta mugikortasunari buruzko bestelako ekitaldiak kontsultatzeko

IKUSI PROGRAMAREN KARTELA

  • Visto: 61
Abenduaren 15ean, Merkatu Txikia, Jaoitzaren irekiera eta Martin Pipas Haztegi Ikastolaren ekimenez

Abenduaren 15ean, Merkatu Txikia, Jaoitzaren irekiera eta Martin Pipas Haztegi Ikastolaren ekimenez

Gabon giroa pil-pilean izango dugu asteburuan. Ohi bezala herriko ikastetxeen eskutik etorriko zaigu gabon usainalarunbat eta igandean. 

Larunbatean Haztegi Ikastolak Merkatu Txikia irekiko du goizean eta arratsaldean Martin Pipas etorriko da Olentzerorentzat gutunak jasotzera eta guraso tale batek prestatuko Jaiotza irekiko da.

Egun guztian izango dira ekitaldi nagusi horien inguruan antolaturiko jolas, kanta, eta musika emanaldiak.

IKUSI EGITARAUA- 1. orrialdea

IKUSI EGITARAUA- 2. orrialdea

  • Visto: 73