Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
2018ko egutegia- AZAROA

2018ko egutegia- AZAROA

42 erantzun jaso dira. Egindako zozketan , Ainhoa Gonzalez, Legazpiko komertzioetan erabiltzeko sari-bonoaren (50€ko balioa duena) irabazlea  izan da.

Azaroko zuhaitz legazpiarraren izena: Likidanbar edo anbar zuhaitza (liquidámbar styraciflua)

Udal egutegiko ABENDUKO hilabetean azaltzen den Legazpiko zuhaitz baten  izena eta zein Legazpiko kaletan kokatuta dagoen azalduz, zozketan parte hartzera animatu nahi ditugu legazpiar herritar guztiak.

Erantzunak Udaleko web gunearen bidez edo Udaleko sarreran dagoen orritxo betez eman daitezke.

  • Visto: 111
2018KO EGUTEGIKO LEHIAKETA

2018KO EGUTEGIKO LEHIAKETA

Zuhaitz honen azalak erretxina usaintsua botatzen du eta horregatik hartzen du likidanbar izena, “anbar likidoa”. Bestalde, styraciflu hitzak bere izaera gomazkoari egiten dio erreferentzia.

Iparramerikako eremu epeletako zuhaitza da. Zuhaitz handia da, 25-40 metro ingurukoa, hosto erorkorrekoa eta oso zuhaitz polita da, batez ere, udazken partean.

Enborra gris arre kolorekoa du eta azalak izan ohi dituen pitzadura sakonek itsura bereizgarria ematen diote.

Udazkenean hostoek hori, gorri eta gorri-more koloreak hartzen dituzte, batez ere eguzkiak asko ematen badio. Udazkenak hotzak eta argitsuak direnean, koloreek tonu dramatikoagoak hartzen dituzte. Are gehiago euririk egiten ez badu.

Fruitu puntazorrotzak ematen ditu eta, ondorioz, erortzen direnean arriskua sor dezakete. Zuhaitz handi honen egurra estalkiak, altzariak eta moldurak egiteko erabiltzen da. Gainera, pulpa paper fina egiteko ere erabiltzen da.

Erretxina kolore argikoa du, horixka edo gorrizka izaten da. Bere moduko beste arbola batzuen kasuan ez bezala, zuhaitz honen erretxinak ez du inolako propietate terapeutikorik. Baina, asko erabili izan dute erretxina hau Frantzian, eskularruetarako lurrina egiteko.

Zuhaitz hau asko erabiltzen da parke eta lorategietan, esan bezala, udazkenean oso kolore politak izaten ditu eta.

  • Visto: 36
UPV/ EHU-ko informazio-jardunaldia

UPV/ EHU-ko informazio-jardunaldia

Abenduak 12, 18:30ean, Kultur Etxean

15. urtea da Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/ EHU)

Legazpiraino gerturatzen dela

Urola Garaia Mankomunitateko ikasle eta familiengana

bere eskaintzaren berri emateko.

Jardunaldi honen helburua da

etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea,

baita Unibertsitate honi buruzko informazio orokorra eskaintzea

eta ikasleek gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean

erabakiak hartzeko zalantzak argitzea ere.

  • Visto: 97
Urola Garaiko Beldur Barik Sariak 2018

Urola Garaiko Beldur Barik Sariak 2018

1. kategoriako 5 lan aurkeztu dira denera Urola Garaian (5 Legazpikok eta 1 Urretxukoa),

2. kategoriako lanik ez da aurkeztu aurten. Beraz, 1. kategoriako bi sariak banatu dira gaur eta hurrengoak izan dira:

  • 1.Saria: “Beeeee” bideoak eraman du eta egileak Iparragirre Institutuko hurrengo ikasleak izan dira:
    Sara de Pedro
    Cristian Tomás
    Naia Beitia,
    Luis Sanchez,
    Ane Delgado
    Jon Acebes,
    Arritxu Etxeberria,
    Valentino Arrieta,
    Amaia Zumarraga,
    Maialen Lapizondo,
    Maddi Aguirrebengoa,
    Jon Hernandez
  • 2.Saria: “Sentitzen naiz bahiturik” bideoak eraman du eta egileak Legazpiko Haztegi Ikastolako hurrengo ikasleak izan dira:
    Ane Etxeberria Mendinueta,
    Karla Ibarnia Larrea,
    Iker Mendia Vaquero,
    Ioan Madalin Kocze,
    Alazne Lopez Leache,
    Aimar Alcelay Comontes,
    Unai Guridi Zubillaga,
    Unai Lopez Mendizabal,
    Oier Berrueta

Bideoak Beldur Barik web orrian ikusgai daude:

http://beldurbarik.org/eu/

Sariak Ilinti eta Bitartean merkatari elkarteei esker eta Urola Garaiko Udal Elkarteko ekarpenarekin osatzen dira.

Zenbatekoak hurrengoak dira eta  Ilinti eta Bitartean merkatari elkarteen dendetan erabiltzeko erosketa baletan emandira:

Lehen saria : 350€             

Bigarren saria: 250€

  • Visto: 74