Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
San Nikolas Erronda: abenduaren 4an, asteartea.

San Nikolas Erronda: abenduaren 4an, asteartea.

5:30etan abiatuko da Laubide kaletik.

Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau aurten egun bat aurrerago datorkigu, abenduaren 4an, asteartean. Ohi bezala herriko ikastetxeetako gaztetxoak izango dira protagonista, Doinua Musika Eskolako musikariekin batera, eta aurtengoan Ibai Agirre, Olazabal Institutuko DBH1eko ikasleak hartuko du San Nikolasen papera jokatzearen ardura.

IBILBIDEA:

Laubide Kalea - Santikutz kalea

Santikutz Egoitza - Santikutz Kalea

Kale Nagusia.- Euskal Herria Plaza

Errondaren amaieran Txokolatea banatuko zaie parte hartzaileei.

Eguraldi txarra balitz, ekitaldi osoa Azokan egingo litzateke.

Hona errondako geldiuneetan abestuko dituztenak:

SAN NIKOLAS

Nikolas Deuna ospean
gabiltaza pozez betean
ohitura hala delarik
aterik ate eskean

 

Gazte gaztetandik
zoli maitatua
lur zabalarentzat pakea
gure obispo santua
santua eta gorestua

Oin arinka goaz
Kriskitina joaz
pozak bezain lotsaz
santuaren ondraz
bai esan, ez esan
sartu gaitzala kalizan

 

Diruz urri gabiltza

ez daukagu deus
zuen zain gauzkazue
jaun andreaok. EUP!

SAN NIKOLAS SANTUA

San Nikolas santua
Udalaitzen sortua
Anboto madarikatua.

 

San Nikolas koronado
Artzobispo Mari Andres
egizu egizu piloa.

A la una noche y día
etxekoandra nobila
egizu egizu piloa.

 

SAN NIKOLAS TRISKILITRAS
DAMELA DAMELA GAZTAINA
NO QUIERO MAS.

URTE BERRI BERRI

Urte berri berri
txerri belarri
otarra bete gaztaina
gainean lukaina bi

 

San Nikolas coronado
confesor es muy ondrado
ale, ale, alegría
todo el mundo alabaría

 

Aquí estamos cuatro
cantaremos dos
una limosnita
por amor de Dios

Aingeruak gara
zerutik gatoz
poltsa badegu baina
eskean gatoz

 

San Nikolas coronero
confesero mari andres
alarguna donzella
cantaremos alegría
bost etxetan sei ate
zazpi etxetan su ote.

 

Aingeruak gara,
zerutik jeitsi gara
una limosnita por amor de Dios

DAUKANAK

Daukanak ez daukanari
nik ez daukat eta niri
Trapalatan bat

Gorostiagan bi,
har itzazu gaztainak
San Nikolasgandik.

Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?

Bi ohitura nahasten dira:

  1. San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen.

Kondairak dio,

ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei

urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan.

Horregatik, gabon aurretik

umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da

hainbat tokitan

Santa Klaus edo Papa Noel izena hartuz.

 

  1. Ikasleen artean gotzaina izendatzea,

Erdi Aroan Europan egiten ziren

zoroen festetetatik dator.

Hori da abesten diren letren zentzugabekeria

eta euskara-erdara nahastearen

arrazoia.

  • Visto: 118
630 pertsonek hartu dute parte 2019an gauzatuko diren 6 inbertsio proiektuak aukeratzen

630 pertsonek hartu dute parte 2019an gauzatuko diren 6 inbertsio proiektuak aukeratzen

Domingo Agirre eskolako haur parkea konpontzeko proiektua izan da boto gehien jaso dituena.

Joan den azaroaren 22an bukatu zen Udalak martxan jarritako parte hartze bidezko prozesuan proposatu ziren 13 inbertsio-proiekturen artean aukeratzeko botoa emateko epea.

Hona hemen bozketaren emaitza:

281

Domingo Agirre Eskolako haur parkea berritzea

277

Aizkorri kaletik eta botikatik Itxaropen auzora doan eskailera konpontzea

276

Kiroldegiko 2 zenbakiko gimnasioan klimatizazio eta kanpoko aireztapen sistema ipintzea eta igerilekurako sarbidea hobetzea

254

Futbol zelaiko aldagela zaharrak berritzea

140

Latxartegi parkeko erdigunean dagoen  etxola  berritzea eta Haztegi ikastolatik gertu dauden zutoinak kentzea

117

Arantzazuko haurreskolako haur parkea berritzea

113

Itxaropen 14-17 eskailerak konpontzea

110

Domingo Agirre eskolako igogailutik Laubide 18ra bidea egitea

99

Mirandaolako parkeko mahi gunea  berritzea

89

Latxartegi parkean berez garbitzen diren komunak ipintzea

54

Udal Kiroldegian eguzki-panel fotoboltaikoak ipintzea 

24

Plaza konpontzeko 1. fasea

16

San Juan kaleko 11-12-13 atarien espaloia konpontzea

Herritarrek Legazpi hobetzeko konpromisoa adierazi dute eta, beraz,

Udalak eskerrak eman nahi dizkie bozketan parte hartu duten guztiei.

  • Visto: 71
“El pintor de sonrisas” Mari Romeroren liburuaren aurkezpena.

“El pintor de sonrisas” Mari Romeroren liburuaren aurkezpena.

Azaroaren 28an, asteazkena, 19:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian.

Atzealde autobiografikoa zuen "La casa de la buhardilla" eleberria argitaratu ondoren eta honek izan zuen arrakasta ikusita, Mari Romero Legazpiarrak idazten jarraitu zuen.

Argitalpen munduaren zailtasunak kontuan hartuta, Tandaia galiziar argitaletxean konfiatu du berriro ere eta ko-edizio bat egin du. Crowdfunding kanpaina arrakastatsu baten ondoren, bere bigarren eleberriak, "El pintor de sonrisas", argia ikusi du.
Hurrengo azaroaren 28an, Kultur etxean egingo du liburuaren aurkezpena arratsaldeko 19:00tan eta ilusioz harrera egingo die etorri nahi duten guztiei.

Aurkezpen bertan liburua erosi ahal izango da eta baita dedikatu ere.
Nahi duenak "Turarte" diseiñua eta "Hizkuntza" edo "Apatxo" liburudendetan erosi hal izango du.


Denok gonbidatuta zaudete

Ikusi aurkezpenaren kartela

  • Visto: 65
Inauteri Igandeko Konpartsa 2019: Zuberoako Maskarada

Inauteri Igandeko Konpartsa 2019: Zuberoako Maskarada

Azaroaren 27an, asteartea, 20:15ean lehen entsegua.

Azaroaaren 27an egingo da,

2019ko inauteri igandean kaleratuko den

Zuberoako Maskarada Konpartsa Herrikoian

parte hartzeko dantza ikastaroaren lehen saioa.

Saioak

 astearteetan 20:15ean eta

larunbatetan 17:00etan egingo dira

Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.

 Adin guztietako herritarrei irekita dago.

Anima zaitez eta parte hartu!

  • Visto: 77
“Probatu eta gozatu”

“Probatu eta gozatu”

HH-4. mailako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena

Olentzero izango dugu laster bisitan herriko haurren etxeetan. Hori dela eta, PROBATU ETA GOZATU izeneko erakusketa-tailerra antolatu du Euskara zerbitzuak, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.

Helburua, gurasoak eta seme-alabak, merkatuan dauden euskarazko jostailu berrienak ezagutzea, probatzea, jolasten ikastea eta ideiak hartzea da.

Noiz?

  • Bihar, azaroaren 27an, asteartean, HH-4. mailako haur eta gurasoentzat
  • Tokia:   Kultur etxeko areto nagusia
  • Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara

  • Visto: 21