Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Irakurketa Erraza

Irakurketa Erraza

Saria jaso du Legazpiko Udalak

Irakurketa Erraza elkarteak

Legazpiko Udalaren lana saritu du.

Udalak aipamen berezia jaso du

Irakurketa Erraza praktikan jartzeagatik

eta bere erabilera zabaltzeagatik.

Irakurketa Erraza testuak idazteko modu bat da,

modu sinple eta argia,

guztiok ulertzeko gai izan gaitezen.

Irakurketa Erraza elkarteak 2 sari eta 3 aipamen berezi

ematen ditu Estatu mailan.

Legazpiko Udalak aipamen berezietako bat jaso zuen atzo.

Errekonozimendu publikoaz gain,

250 €ko balioa duten Irakurketa Errazeko liburuak eskuratuko ditu Udalak.

Liburu horiek udal liburutegian egongo dira.

Adibide moduan hemen ikusiko duzue

Udalak Irakurketa Errazean idatzi duen dokumentu bat:

LEGAZPI KLIMA 2030 (Irakurketa erraza)

  • Visto: 77
Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

Azaroan Musika aurrera doa eta amaierara iristen ari gara.

Santa Zezilia eguna gerturatzearekin, iristen dira herriko taldeen emanaldiak.

Hala, musikarien zaindariaren eguna ospatzeko, Doinua Musika eskolako ikasleen kalejira eta ondorengo dantzako ikasleen emanalditxoa izan genituen azaroaren 20an.

Baina, Azaroaren 24an, larunbata, 19:30ean parrokian izango den kontzertua izango dugu zitarik kuttunena.

Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda.

Kontzertuaren aurretik, Goiz Deia Txistulari taldeak kalejira eskainiko du erdiguneko kaleetan, 18:30ean.

Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuenetakoa herrian.

Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez.

Hona prestatu duten egitaraua:

GOIZ DEIA TXISTULARIAK:  ZUZENDARIA:Iker Azpeitia

1. ARABAKO OTOITZA- Demetrio Iriarte - Mold: J.I. Ansorena

2. HALLELUJAH- LeonardCohen. Mold: Xabier Barriola.

3. EURI TANTA + IRRI EGITEN DUENARI- Pirritx eta Porrotx - Mold: Xabier Barriola

KOLABORATZAILEAK:Oier Gabiria (baxua),Iñigo Caballero eta Olatz Orozko (gitarrak),Ander Martinez (organoa),Joxe Angel Urbieta, Maitane Murillo, MikeleArizkorreta, Ane Beloki eta Jone Narbaiza (abeslariak),Ane Arrizabalaga eta Ane Urzelai (trikita pandero),Musika eskolako korua.

ALAITASUNA ERRONDAILA:ZUZENDARIA: RaúlCasales

1. NOCHES DE MOSCÚ + QUÉ TIEMPO TAN FELIZ. Bertsioa: Miguel Mari Armendariz.

2. PRIMADERAKO LILIAK. Doinua: Benito Lertxundi. Bertsoa: Mixel Labegerie

3. LA PALOMA. Egilea: Sebatian de Iradier y Salaverri

SANTIKUTZ ABESBATZA:ZUZENDARIA: Marian Lasa

1. CANT HELP FALLING IN LOVE.- E.Dengse

2. NO LLORES POR MI ARGENTINA.- A. Lloyd

3. HALLELUJAH.- L. Cohen

4. UNDODANA. M. Barret and R.Schmitt

PIANOAN: Jesus Ollo

LEGAZPI MUSIKA BANDA:ZUZENDARIA: Jesus Castillejo Ezpeleta

1.- EL CASERIO.- Preludioa.-  J. Guridi

Sustraiak dantza talderen partaidetzarekin.

2.- EL CUMBANCHERO. Arr. N. Iwai

TALDE GUZTIAK BATERA:ZUZENDARIA:Jesus Castillejo Ezpeleta

KAIA BARRENIAN. Herrikoia

  • Visto: 24
Aste honetan kiloak galdu!

Aste honetan kiloak galdu!

Hondakin Prebentzioaren Europako Astea.

Urola Garaiko udalek

herritarrok sortzen ditugun hondakinak murriztearen beharraz

sentsibilizatu nahi dugu.

Hondakin Prebentzioaren Europako Astearekin bat eginez

astean zehar hausnarketa egiten lagunduko diguten

zenbait irudi  zintzilikatuko ditugu sare sozialetan.

Eta gogoratu: “Hondakinik onenea sortzen ez dena”

  • Visto: 71
Produktu fitosanitarioen txartela eskuratzeko ikastaroa

Produktu fitosanitarioen txartela eskuratzeko ikastaroa

 Produktu mota hauek erabili eta erosteko beharrezkoa da txartel hau.

Produktu fitosanitarioak baratzeko gaixotasunak eta izurriteak prebenitzeko eta kontrolatzeko erabiltzen diren produktuak dira. Hauen artean bi mota daude: profesionalak eta ez profesionalak edo etxean erabiltzen direnak.

Produktu fitosanitario profesionalak erosteko eta erabiltzeko, aplikatzaile txartela . Oraingoan Gabiriko eta Legazpiko udalek bultzatu eta lagunduta, Zizurkileko eskolara joan ordez ikastaroa Legazpin egiteko aukera izango da.

25orduko ikastaro bat da eta txartela eskuratu ahal izateko ondorengoa bete behar da:

  • Bertaratzea gutxienez %80 a izatea.
  • Azterketa gainditzea (erraza)

Ikastaroa abenduaren 3,4,5,10,11 eta 12an izango da, arratsaldez, 15:00tatik 19:00tara (bi egunetan 20:00 arte), Legazpiko Kultur Etxean

Izen ematea udaletxean egin behar da, bertaratuz, telefonoz edo emailez, azaroaren 29a baino lehen.

  • Gabirian: 943880734 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • Legazpin: 943737030/ Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.,.

Ikastaroaren kostua30€takoa.

  • Visto: 63
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Legazpin

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Legazpin

Herriko haurrek gertutik ezagutzen dituzte

Herriko haurrek gertutik ezagutzen dituzte

Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

Izan ere azkeneko 17 urtetako ohiturari jarraituz,

beraien azken lanaren estreinaldia ikusteko aukera izaten baitzuten,

Latxartegi aretoan, eskola orduetan.

“Musua!izeneko ikuskizunean, 546 ikaslek

lau urtaroaz disfrutatzeko aukera izan zuten,

Euskal Herriko pertsonai eta festa ezberdinak gogoratuz.

Goizeko saioa amaitzean, Porrotx gerturatu zen

Haur Hezkuntza 2ko 70 ikasleak bisitatzera,

Domingo Agirre ikastetxera eta Haztegi ikastolara.

Ekimen hau Hezkuntza zerbitzutik bideratzen da,

herriko 2 ikastetxeekin elkarlanean.

Lotura honetan ikusgai, ateratako hainbat argazki..

  • Visto: 82