Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Martxan da Mugiment Pausu Erronka

Martxan da Mugiment Pausu Erronka

Euskal herritarrak jarduera fisikoa sustatzea xede duen pausoen lehiaketa birtualean parte hartzera gonbidatuta daude. Maiatzaren 19tik ekainaren 8ra bitartean ospatuko da Mugiment Pausu Erronka, EAEko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) duten 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala, Legazpi hauen artean. Helburua argia da: herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea, osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko.

Erronka Wellk mugikorreko aplikazioaren bidez garatuko da, eta parte-hartzaile bakoitzak bere udalerriko orientazio zerbitzuarekin bat eginez parte hartuko du. Taldekako eta banakako sailkapenak egongo dira ikusgai denbora errealean, eta hainbat sari banatuko dira parte hartzaileen artean. Izen-ematea zabalik dago.

Nola parte hartu?

1. App-a deskargatu: Wellk aplikazioa instalatu Android edo iOS gailuetan.

2. App-an izena eman

3. Talde batera batu: Erronka atalean> Taldeak> Talde batera batu> "Mugiment Pausu Erronka" ligan, nahi duzun udalerria aukeratu.

4. Pausuak erregistratu: zure eguneroko jardueran pausoak automatikoki kontatuko dira.Horretarako hemen argibideak sinkronizazioak egiteko: https://wellk.eus/instruccionespausu/

Sariak eta Sailkapenak


● Banakako sariak: 75€-ko opari-txartelak, pausu gehien eman dituzten emakume eta gizonentzat (desgaitasuna duten pertsonentzako kategoria bereziarekin).
● Taldekako sariak: Udalerri bakoitzak egindako pausuak/taldeko partaide kopurua. Pausu gehien eman dituzten udalerri horretako 5 pertsonei eta beste 5 sari udalerriko taldekideen artean zozketa.

Informazio gehiago eta laguntza teknikoa

● Emaila: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
● Kontaktua: https://wellk.eus/equipo/#contacto

● Instagram: @wellk_app

    • Visto: 83
    Maiatzaren 17an jokatuko da Herri mailako Haurren Marrazketa Lehiaketa

    Maiatzaren 17an jokatuko da Herri mailako Haurren Marrazketa Lehiaketa

    Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera maiatzaren 17rako herri mailako XXII. marrazki lehiaketarako deia egiten du.

    1. PARTAIDEAK

    Hiru maila bereziko dira:

    A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila.

    B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila.

    D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.

     

    • GAIA

    A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean.

    • ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK

    Lapitza, margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak.

    Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.

    Debekatuta dago erregela erabiltzea.

    • EPAIMAHAIA

    Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute.

    • SARIAK

    Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 19an, 19:00etan egingo da Kultur Etxean. Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Kultur Etxean, maiatzaren 19tik-23ra.

    • LEKUA EGUNA ETA ORDUA

    Lehiaketa maiatzaren 17n izango da eta goizeko 10:00etan hasiko da Kultur Etxean. Parte hartzaileek lanak egun bereko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte toki berean.

    • OHARRAK

    Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.

    Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.

    • Visto: 112
    Euskara zerbitzuaren dirulaguntzak

    Euskara zerbitzuaren dirulaguntzak

    EuskEuskara ikasteko, UEUko edo euskarazko beste ikastaroetara joateko, arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko eta kirol-entrenatzaileak euskaraz prestatzeko laguntzak dira hauek.

     

    Maiatzaren 6an, asteartean, argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurtengo Udal Euskara zerbitzuaren dirulaguntzak:

    1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara  euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera (UEU) edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei dirulaguntzak.

    2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei dirulaguntzak.

    3. Udalerriko kirol-klubetako entrenatzaile /begiraleak euskaraz prestatzeko gastuetarako dirulaguntzak.

     

    Hiru horietarako eskaera egiteko azkeneko eguna, urriaren 31 izango da.

     

    Pertsona juridikoek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera,  “Tramiteen katalogoa” atalean “Dirulaguntzak” modalitatea aukeratuta.

    Pertsona fisikoek egoitza elektronikoaren bidez, sinadura digitalarekin, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuta egin dezakete eskaera.

     

    Diru-laguntza deialdien oinarriak

    Egoitza elektronikorako sarbidea

    Euskara ikasteko eta UEUko ikastaroetarako diru-laguntzetarako eskaera-orria

    Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako eskaera-orria

    Kirol-klubetako entrenatzaile /begiraleak euskaraz prestatzeko gastuetarako eskaera-orria

     

     

    • Visto: 43
    Gazte Mailako VII Aurresku Txapelketa Nagusia Maiatzaren 17an Legazpin

    Gazte Mailako VII Aurresku Txapelketa Nagusia Maiatzaren 17an Legazpin

    Bi saiotan jokatuko da Txapelketa Nagusia, eta Legazpikoa izango da lehen saioa.

    Maiatzaren 17an, 17:00etan, Legazpiko Azokan,

    D sailaren txanda izango da (2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak).

    Legazpiko saioan Goiz Deia Txistulari taldea arduratuko da musikaz.

    Maiatzaren 24ean, 17:00etan, Errenteriako Niessen Kultur gunean,

    A sailean (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak) eta B sailean (2012,

    2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak) sailkatuak arituko dira.

    Txapelketaren aurkezpen Prentsaurrekoa maiatzaren 12an, astelehena,12:00etan Legazpiko Kultur Etxean ospatuko da.

    Bertan eskainiko dira txapelketaren xehetasun guztiak.

    • Visto: 85