Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bertsolari jaialdia azaroaren 16an, ostirala, 22:30ean Latxartegi Aretoan

Bertsolari jaialdia azaroaren 16an, ostirala, 22:30ean Latxartegi Aretoan

Udazkeneko bertso saioa, aurten Euskaraldiaren ekitaldien barruan.

Urtero legez, Bertso-Olariak elkarteak sustaturik, bertsolari jaialdia izango da ostiralean, azaroaren 16an, 22:30ean Latxartegi Aretoan. Euskaraldiaren 11 egunen bezperan, Belarriprestei eta Ahobiziei begirako saioa izango da. Antolatzaileen arabera, bertsoak ulertzeko zailak direla bezalako gezurrak eraitsiko dituzte saio horretan.

Oholtza gainean: Amets Arzallus, Miren Artetxe, Sustrai Colina eta Etxahun Lekue. Gai jartzaile lanetan: Jone Narbaiza eta Antton Iraeta.  

Sarrerak 10€tan, gazteak 5€, jarriko dira salgai lehiatilan saioa baino ordu erdi lehenago.

  • Visto: 90
Ikusgai dago San Inazio, San Martin, Arantzazu eta San Jose birgaitzeko plan berezia

Ikusgai dago San Inazio, San Martin, Arantzazu eta San Jose birgaitzeko plan berezia

abenduaren 10rarte egongo da ikusgai

epe horretan alegazioak aurkeztu daitezke.

Planaren helburua auzoak birgaitzeko

Irizpideak finkatzea da.

Hala igogailuak edo isolamendu termikoa jartzeko garaian

eraikinek bete beharko dituzten baldintzak finkatzen ditu.

Pasa den martxoan eta apirilean

auzotarrei aurkeztu zitzaien plana

GOOD LOCAL ADAPT proiektuaren barruan.

Urriaren 29ko Gobernu Batzordean

Plan Bereziari hasierako onarpena eman zitzaion.

Orain abenduaren 10rarte ikusgai egongo da

Udaletxean eta web-horriko iragarki taulan.

Epe horretan alegazioak aurkeztu daitezke.

Ikusi Birgaitze Plan berezia Ikusgai dagoen iragarkia

  • Visto: 83
13 dira bozkatu daitezkeen parte hartze bidezko aurrekontuetako inbertsio-proiektuak

13 dira bozkatu daitezkeen parte hartze bidezko aurrekontuetako inbertsio-proiektuak

Gaur, azaroaren 7tik aurrera eta azaroaren 22ra arte, aukeratu diren 13 inbertsio-proiektuetatik 2 hautatu ahal daitezke boto bidez.

Aurkeztutako 33 proposamen aztertu ondoren, horietatik proiektu asko aurreikusitako 50.000 € baino kostu handiagokoak direla ikusi dugu. Horregatik, 11 proiektu-proposamen aukeratu dira eta horiei iaz egin gabe geratu ziren 2 proiektu gehitu zaizkie; orain herritarrek dute hitza.

Aurkeztu diren gainerako proiektuetatik: 3 laster gauzatzea aurreikusita dago, 4 egingo diren proiektuak dira baina ez parte hartze bidezko aurrekontu gisa eta 15 baztertu egin dira arrazoi desberdinengatik, hala nola, ezarritako 50.000 €ko muga gainditzen dituzten proiektuak direlako edo konponbide zaila duten proiektuak direlako edo lege-zailtasunak dituztelako,….

Botoa emateko, 13 inbertsio-proiektuen zerrendarekin osatu den inprimakia edo formularioaerabiliko da. Pertsona bakoitzak proiektu horietatik 2 aukeratu ahal izango ditu: 1 zenbakiarekin lehenetsitako proiektua adieraziko da eta 2 zenbakiarekin bigarren aukera adieraziko da. 1 zenbakiarekin markatutako proiektuak 2 puntu jasoko ditu eta 2 zenbakiarekin markatutakoak puntu bakarra jasoko du.

Parte hartuko duten pertsona guztien artean Legazpiko denda batean erabiliko den 50 €ko erosketa-txartel bat zozketatuko da.

Hemendik, legazpiar guztiak animatu nahi ditugu 2 proposamen aukeratzera eta 2019ko aurrekontuen 300.000 € zertan erabiliko diren erabakitzera.

AZAROAK 22a  baino lehen EMAN BOTOA!

  • Visto: 66
Azaroak 10, Memoriaren Eguna

Azaroak 10, Memoriaren Eguna

Legazpiko Udalak 5 minutuko elkarretaratzea deitu du udaletxearen aurrean Memoriaren Eguna ospatzeko.

Azaroaren 8an, asteazkenean, Bozeramaileen Batzordeak Memoriaren Eguna ospatzea erabaki du, ez-ohiko bileran elkartu eta gero. Horretarako dei egiten die herritar guztiei datorren azaroaren 10ean, Udaletxearen aurrealdean arratsaldeko 12:00etan egingo den 5 minutuko elkarretaratzean parte hartzera. Bertan izango dira, halaber, udal ordezkariak.

Bozeramaileen Batzordeak herritar eta gure herriko gizarte-erakundeetako ordezkari guztiak gonbidatzen ditu aipatu elkarretaratzean parte hartzera.

Honi erantsita doakizue Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adostu duen Adierazpen Instituzionala.

Ikusi adierazpen instituzionala

  • Visto: 27
Artxipielagoa ikuskizuna Azaroan Musika Zikloan

Artxipielagoa ikuskizuna Azaroan Musika Zikloan

Azaroaren 10ean, larunbata, 20:00etan Latxartegi Aretoa.

Azaroan Musika Zikloko bigarren emanaldia Goiz Deia Txistulari taldearen ekimenez iritsiko da Legazpira.

5€ren truke, musika ardatz izanik, sorkuntza arlo desberdinak uztartzen dituen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu.

Ainhoa Garmendia sopranoak, Andoni Egaña bertsolariak, Pello Ramirez txelo eta eskusoinu jotzaileak, Garikoitz Mendizabal txistulariak, German Ormazabal pianistak eta Belen Ibarrola artistak sortutako ikuskizuna da Artxipielagoa, narrazioaren, abestien, bertsolaritzaren, musikaren eta bideo-proiekzioen arteko uztarketa.

  • Visto: 73