Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Arimaz Kamera Orkestrak irekiko du, Azaroaren 1ean, Azaroan Musika Zikloa

Arimaz Kamera Orkestrak irekiko du, Azaroaren 1ean, Azaroan Musika Zikloa

Azaroaren 1ean, osteguna, 19:00etan izango da Parrokian Azaroan Musika Zikloko lehen emanaldia. Hona, aurtengorako prestatu den egitarau osoa:

1, OSTEGUNA: Arimaz Kamera Orkestra. 19:00etan Legazpiko Parrokian. Santikutz abesbatzak sustaturiko emanaldia.

10, LARUNBATA: “Artxipielagoa”. 20:00etan Latxartegi Aretoan, Goiz Deia Txistulari taldeak sustaturik. Sarrera: 5€

17, LARUNBATA:Elekum abesbatza (Legorreta). 20:00etan Legazpiko Parrokian, Santikutz Abesbatzak sustaturik.

18, IGANDEA:GOSPELA. The Upper Room '4' (4 ahots+ pianoa). 19:00etan Legazpiko Parrokian.

20, ASTEAZKENA: Doinua Musika Eskolako ikasleen kalejira erdigunean 17:30ean.

24, LARUNBATA: “Santa Zezilia Kontzertua: Santikutz Abesbatza, Goiz Deia Txistulari Taldea, Alaitasuna Errondaila eta Legazpi Musika Banda”. 19:30ean Parrokian.

25, IGANDEA: Goiz Deia Txistulari taldearen kalejira, San Martin, San Ignazio, San Jose eta Arantzazu auzoetan. 9:00etatik aurrera.

25, IGANDEA: “Soinu Tresnak Euskal Herri Musikan. Kontzertu didaktikoa". Juan Mari Beltran eta lagunak. 12:30ean Latxartegi Aretoan.

Hona azaroaren 1ean, Arimaz Kamera Orkestrak, Kepa Martinez de Albenizen zuzendaritzapean, eskainiko duen egitaraua.

Telemann, Georg Philipp (1681-1767)

  • Overtura de la Suite en Do mayor “La Bouffonne” TWV 55:C5

Bach,Johann Sebastian (1685 – 1750)

  • Concierto para Oboe y Violín en Do menor BWV 1060R
  • Allegro
  • Adagio
  • Allegro

Telemann, Georg Philipp (1681-1767)

  • Overtura de la Suite en Sol mayor “La Bizarre” TWV 55:G2

Bach,Johann Sebastian (1685 – 1750)

  • Cantata “Ich bin vergnügt mit meinem Glücke” BWV 84
  • Aria: Ich bin vergnügt mit meinem Glücke
  • Recitativo: Got ist mir ja nicht schuldig
  • Aria: Ich esse mit Freuden mein weniges Brot
  • Recitativo: Im Schweisse meines Angesichts
  • Choral: Ich leb’ indess in dir vergnüget

 

Eta barkarlari arituko dira emanaldian:

Sopranoa: Arantza Etxabe; Oboea: Iker Nausia; Biolina: Maddi Arana

  • Visto: 80
Bide Mozketa LAKIOLArantz

Bide Mozketa LAKIOLArantz

Datorren OSTEGUNEAN hilak 1, goizeko
9:30etatik eguardiko 14:00 arte, Urtazahar
parke gunean ohiko ziklokross froga
ospatzuko denez. 
 
Urtatzako parke bertan tarteka bidea
MOZTU egingo da. Antolatzaileak frogak
bukatzen diren tartetan pasoa emango
dute.
 
Sor daitezkeen eragozpenagatik
barkamenak eskatuz.
  • Visto: 85
Gaur zabalduko da fleming kaleko jolas-parkea

Gaur zabalduko da fleming kaleko jolas-parkea

Parte-hartze prozesuko sarituak

Fleming kaleko jolas-parkea

gaur ostirala, urriak 26, zabalduko da.

Asteartean urriaren 23an hasi ziren lanak

eta honez gero, erabilgarri dago.

Gogoratuko duzuen bezala,

SUGEAk 1.197 boto jaso zituen,

aurrera eramandako prozesuan,

haur, guraso eta herritarrei

iritzia eskatu eta gero.

Iritzia eman zutenen artean

2 liburu sorta

eta OLENTZERO Mirandaolan ikusteko

2 familia-bono zozketatu dira.

Hauek izan dira sarituak:

  • Haurren artean:

Luca Segovia Rodriguez(Liburu sorta) Domingo Agirre ikastetxea;

eta, Unai Urkiola Larrea (Olentzero Mirandaolan ikusteko Familia-Bonoa), Haztegi ikastola.

 

  • Helduen aretan:

Arantxa Ortega Nebreda(Liburu sorta);

eta, Sagrario Lopez Palmero (Olentzero Mirandaolan ikusteko Familia-Bonoa).

 

Zorionak guztioi eta gozatu

bai sariekin baita jolas-parke berriarekin ere!!

► Sarituen argazkiak

► Jolas-Parke berrituaren argazkiak

  • Visto: 90
Bikuñako kirol ekipamentuetan hobekuntzak

Bikuñako kirol ekipamentuetan hobekuntzak

     Bikuña kirol guneko harmailetan Anoeta futbol zelaitik ekarritako 300 eserleku jarri dira.

Maiatzan hasi ziren lehen kontaktuak jakinik Donostiako Anoeta futbol zelaiko birmoldaketan eserlekuak aldatu behar zirela. Donostiako udalekin eta Real Sociedad futbol taldearekin harremanetan jarri ginen bertako eserlekuak “berrerabiltzeko”. Irailaren haseran negoziaketak portu  onera iritsi ziren eta horren ondoren adostu zen Anoetako 300 eserleku Legazpiko Bikuña kirol guneko harmailetara ekartzea eta bertan jartzea.

·         Bikuña kiroldegiko kantxa dagoen alboan eta Dámatea etxera doan bidean, herriko argiteri berria jarri da buelta osoan.

Bikuña kiroldegiko Ipar fatxadan eta baita atzekaldean ere, hau da, Dámata etxera doan bidean, herritarrei eta kiroldegiko erabiltzaileei iluntasuna eta segurtasunagatik batetik besterako mugimendua erreztuko dieten herritar argiteri berria jarri da

·         Bikuña kiroldegiko kanpoko igerilekuaren egokitze lanak hasi dira jada.

Ekintza hau 2017 – 2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipmaneduen Planean dago aurrikusita.

Lanak, igerilekuak dituen barrutik kanporako beroaren galerak bai teilatutik bai alboetako kristalezko hormetatik saiestea dute helburu era horretan eraginkortasun energetikoa lortu ahal izateko. Azken helburua da, kanpoko igerilekua urtaro osoan erabilgarri izatea eta ez soilik udarako hilabeteetan orain are gertatzen den bezala.

 IKUSI ARGAZKIAK

  • Visto: 114