Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
#nikizenaemandut Euskaraldian, urriaren 27an

#nikizenaemandut Euskaraldian, urriaren 27an

Legazpiko Belarripresten eta Ahobizien bilkura

Legazpiko Belarripresten eta Ahobizien bilkura egingo da

urriaren 27an, Chillida Lantokian.

Jesus Castillejok eta Edurne Berasategik hartuko dute parte.

Cristina Limiak eta Tere Madinabeitiak gidatuta,

euren hizkuntza-esperientzia kontatuko digute

Jesus Castillejok eta Edurne Berasategik,

17:30etik aurrera, Chillida Lantokian.

Horrekin batera, musika eta jan-edana ere izango dira.

Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiei

egin diete gonbidapena antolatzaileek.

Informazioa: http://legazpi.euskaraldia.eus/

  • Visto: 72
Urola garaia bitartez, udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du  lanbidetik.

Urola garaia bitartez, udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du lanbidetik.

UROLA GARAIA MANKOMUNITATEAREN BITARTEZ, LEGAZPIKO UDALAK ENPLEGUA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZA JASO DU  LANBIDETIK.

ZEREGIN ASKOTARIKO  PEOIAKONTRATATUKO DU 6 HILABETETARAKO; LANALDI OSOA.

Urola garaia mankomunitatearen bitartez, legazpiko udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du  lanbidetik.

LANBIDEN izena emateko epea urriaren 17ean hasiko da eta urriaren 30ean bukatuko da.

1. Kontratazioa:

Legazpiko Udalak sei hilabeteko lanaldi osoko  kontratazio bat egingo du. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duen pertsona kontratatuko da:

* Zeregin askotariko  peoia.

2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:

Kontratatuko den pertsona Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoa izango da eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko da. Halaber, peoi gisa gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izan beharko du.

Modu berean, hautaketa-prozesuan lehenetsiko dira azkeneko hiru (3) urtetan enplegu-plan baten barruan Legazpiko udaletxean Zerbitzurik prestatu ez duten pertsonak.

Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoa izango da:

a) 35 urteko edo hortik beherako langabeak.

b) 45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.

c) 55 urtetik gorakoak.

d) Iraupen luzeko langabeak (iraupen luzeko langabeak dira Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurreko 18 hilabeteetan 12 hilabetez izena emanda egon direnak).

e) Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,..).

3. Kontratatuko den pertsona aukeratzea:

Aukeraketa prozesua, aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta Lanbidek kudeatzen duen lan-eskeintzan izena eman duten pertsonen artean egingo da.

Aukeraketa egiteko ondorengo baremoa erabiliko da:

  • Emakumea: 3 puntu.
  • 55 urtetik gora: 6 puntu.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra: 3 puntu.
  • Iraupen luzeko langabea: 3 puntu.
  • Peoi gisa eskuratutako esperientzia eskatutakoa (6 hilabete) baino handiagoa bada: 6 hilabeteko puntu 1, gehienez 3 puntura arte (esperientzia 2 urtekoa edo gehiagokoa denean jasoko diren puntuak).

Berdinketa emanez gero, lehentasuna adinez nagusienak izango du.

 
  • Visto: 69
Udalak LANBIDEren laguntza jaso du gazte kontrataziorako.

Udalak LANBIDEren laguntza jaso du gazte kontrataziorako.

 LEGAZPIKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA BAT JASO DU LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUTIK ETA EUROPAKO GIZARTE FUNTSETIK,

GAZTE ENPLEGURAKO 2014-2020 PROGRAMA OPERATIBOAREN ESPARRUAN

(EUROPAKO GIZARTE FUNTSAK ZURE ETORKIZUNEAN INBERTITZEN DU), GAZTEAK KONTRATATZEKO.

(EBAZPENA, 2018ko ekainaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, toki-erakundeek, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan,

gazteak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duena, 2018. urterako.)

BI PERTSONA KONTRATATUKO DU 8 HILABETETARAKO; LANALDI OSOA.

LANBIDEN izena emateko epea urriaren 17an hasiko da eta urriaren 30ean bukatuko da.

1. Kontratazioa:

Legazpiko Udalak 8 hilabeteko lanaldi osoko 2 kontratazio egingo ditu.

Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duten pertsonak kontratatuko dira:

  • Informatikan lizentziaduna edo graduduna.
  • Arkitektura teknikoan tituluduna

2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:

Deialdiaren oinarrietan jaso denaren arabera, kontratatuko diren pertsonek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

a) 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.

b) Enplegu-eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izan behar dute.

c) Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egon behar dute.

d) Legazpiko udalerrian bizitzea.

a), b) eta d) ataletan aurreikusitako baldintzak kontratazioa egingo denean bete beharko dira eta c) atalean aurreikusitakoa, kontratua hasi aurreko egunean bete beharko da.

Era berean, ondo hitz egin beharko dute eta idatzi beharko dute euskaraz.

Deialdiaren oinarrian, era berean, hautaketa-prozesuan ondorengo lehentasun-ordena aplikatuko dela ezartzen da:

a) Diru-sarrerak bermatzeko errenta  prestazioaren titularrak edo onuradunak.

b) 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak.

c) 6. artikuluko baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak.

3. Kontratatuko den pertsona aukeratzea:

Kontratatuko diren pertsonak aurreko atalean ezarritako baldintzak beteko dituzten eta Lanbidek kudeatutako enplegu-eskaintzan izena emango dutenen artean aukeratuko dira.

Horren haritik eta azaldutako irizpideak eta ezarritako lehentasun-ordena kontuan hartuz, Legazpiko Udalak ondorengo baremoa erabiliz egingo du aukeraketa:

- Diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioaren titularrak edo onuradunak: 10 puntu.

- Adina:

* 16 eta 20 urte arteko gazteak: 5 puntu.

* 21 eta 25 urte arteko gazteak: 10 puntu.

* 26 eta 29 urte arteko gazteak: 15 puntu.

- Emakumea:

* 26 eta 29 urte arteko emakumeak: 5 puntu.

- Esperientzia lanpostuan: 3 hilabeteko puntu bat, gehienez 5 puntura arte.

Berdinketa emanez gero, lehentasuna emango zaie ondoren ordenaren arabera azaldutako honako irizpideak beteko dituztenei:

1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioaren titularrak edo onuradunak.

2. 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak.

  • Visto: 56
Asteburu mikologikoa urriaren 20 eta 21ean izango da.

Asteburu mikologikoa urriaren 20 eta 21ean izango da.

25. edizioa berrikuntzekin dator

Aurtengoan bi egunetako ekitaldiak Azokan egingo dira.

Ohi bezala perretxiko biltzea larunbatean egingo da eta bildutakoa Azokara eraman beharko da.

Arratsaldeko sailkatze ekitaldia ere Azokan egingo da eta ondoren irekiko da erakusketa.

Aurtengoan beraz erakusketa eta dastaketa larunbat iluntzean eta igande eguerdian egingo dira.

  • Visto: 95
Bi legazpiar Segurako Dantza Txapelketan.

Bi legazpiar Segurako Dantza Txapelketan.

Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola bikotea arituko da.

Datorren urriaren 20an, larunbata, Seguran Euskal Herriko 42. Dantza Suelto Txapelketaospatuko da.

Bertan Sustraiak Dantza Taldeko bikote bat arituko da: Idoia Narbaiza eta Irati Olaizolak osatutakoa,Goierriko bikote bakarra da.

  • Visto: 116