Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Musika kanariar eta amerikarra Gran Canariako Parranda Los Paperos taldearen eskutik.

Musika kanariar eta amerikarra Gran Canariako Parranda Los Paperos taldearen eskutik.

Urriaren 12an, 20:00etan Latxartegi Aretoan, Legazpiko Alaitasuna Errondailarekin batera.

Legazpiko Alaitasuna eta Ordiziako Laguntasuna errondailek

gonbidaturik iritsiko da Gran Canariako taldea Euskal Herrira.

Legazpin,

urriaren 12an, ostirala, eskainiko du kontzertua

arratsaldeko 8etan Latxartegi Aretoan,

Alaitasuna Errondailarekin batera.

Sarrera librea izango da,

aretoko eserlekuetako tokiak amaitu arte.

Larunbatean berriz, urriaren 13an, Ordizian arituko da.

  • Visto: 64
Plazaola Kalea 1etik 10ra eta Saturnino Telleri 6tik-7ra  errepidearen  lanak.

Plazaola Kalea 1etik 10ra eta Saturnino Telleri 6tik-7ra errepidearen lanak.

ASTELEHENEAN hilak 8,Plazaola kalea 1etik-10 tarteko eta S.Telleria 6tik-7ra, bidearen saneamendu eta ASFALTATU lanak  hasiko dira.

Lan horiek  burutuko dira:

1º.. Fasea: Zoruaren saneamendua.

Astelehenak hilak 8tik -11ra. (biak barne)

2º.-Fasea: Asfaltauen lanak.

Urriak 15etik -16ra.

Obrak eragina izango du:

ZIRKULAZIOA

Aipatutako egunetan, 8:00etatik-18:00etara, errepide horretatikKOTXEZ ezingo da ibili. Rotondan sarreran BIDEA MOZTUko da.

KOMERTZIOEN Zamalanetarako   eta beti KONTUZ, zentzuz kontra ,Xarpotetik sartu ahal izango da. IRTERA toki beretik egingo da.

GARAJETARA sartzeko eta irtetzeko, planifikatu beharko duzue, kale itxita egongo den orduak kontutan izanik.

APARKALEKUAK:

Gozieko 8:00etarako, eta egun horietan, kotxeak erretiratu beharko dira:

-Saturnino Telleria 6tik-7ra.( bi aldetan).

- Plazaola kalea 1etik-5era.(  “    “       )

Junetorria zerbitzua :

Kalea itxitadagoen bitartean, Xarpoteko eta Plazaola 27ko  geltokietatikEZ pasatuko, S.Telleriako rotondara joan.

Beste edozein azalpen jaso ahal izateko deitu- Udaltzaingoaren telef: 943-10 96 62.

  • Visto: 135
Pintura erakusketa berri bat Kultur Etxean ikusgai.

Pintura erakusketa berri bat Kultur Etxean ikusgai.

Fatiha Hajji Babaren “Ispiluaren atzean” urriaren 5etik 26ra.

Fatiha Hajji Baba pintorea da.

Duela 26 urte utzi zuen Maroko eta,

hara-hona ibili ondoren,

Azkoitian finkatu zen duela hamahiru urte.

Oliozko obrak sortzen ematen ditu orduak eta orduak.

Emakumearen , pobrearen eta migratuaren azaletik pintatzen du Hajjik.

Erakusketa ,Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo da ikusgai,

urriaren 26rarte,

astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.

  • Visto: 80
Parte hartze bidezko aurrekontuetan, inbertsioetarako 33 proposamen aurkeztu dira

Parte hartze bidezko aurrekontuetan, inbertsioetarako 33 proposamen aurkeztu dira

Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Legazpi hobetzeko helburuarekin inbertsioak egiteko proposamenak aurkeztu dituzten 100 pertsonei.

Ia udalerriko zonalde guztietan inbertsioak egiteko proposamenak jaso dira: Arantzazu (2), Bikuñaenea (1), Brinkola (4), Domingo Agirre eskola  (1),   Itxaropen-Juanastegi  (5),   Kiroldegia/

futbol-zelaia (3), Lakiola (2), Latxartegi (4), Laubide (4), Mirandaola parkea (1), Olaondo (1), beste batzuk (1), San Ignazio (2),  Urtatza Zahar parkea (1).

Modu berean San Juan auzoa 31-32-33 atarietako ur-kanalizazioa konpontzeko proposamena jaso da eta lan hori dagoeneko sartuta dago aurten egingo diren proiektuen artean.

Urrian zehar, udal teknikariek aurkeztutako proposamenak aztertuko dituzte eta 50.000 €ko inbertsio-proiektuen zerrenda bat aurkeztuko dute.

Laster, inbertsioetarako proposamenak aurkeztu dituzten 100 pertsona horien artean 50 €ko erosketa-bono bat zozketatuko dugu. Bono hori Legazpiko denda baten erabili ahal izango da eta, modu horretan eskainitako laguntza eskertu nahi dugu.

  • Visto: 110
Odol emaileak Legazpin

Odol emaileak Legazpin

Irailak, 5- ostirala, Gizarte Zentroan

18 urte baino gehiago badituzu,

“Legazpiko odol emaileak”  gonbitea luzatzen dizu,

hileko lehen ostiraletan egiten den odol ateratzean parte hartzeko.

Hurrengo hitzordua:
Eguna: Irailak, 5, ostirala.
Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
Lekua: Gizarte Zentroa.

Odola eman ahal izateko bete beharreko baldintzak ezagutzeko,


klikatu HEMEN.

 
  • Visto: 26