Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zaborra Korostiko igoeran

Zaborra Korostiko igoeran

Horrelako jokabideen aurrean, Udalak bere egonezina adierazi nahi du.

Korosti mendira igotzeko bidean, Patricio Echeverria enpresaren zabortegi zaharrean, zaborra agertu da eta Udalak bere egonezina adierazi nahi du horrelako jokabideen aurrean.

Gogora ekarri nahi dugu etxetresna elektrikoak, altzariak,….. eta etxeko bestelako tresna handiak bota nahi badira bi aukera ditugula:

  • Edukiontzien ondoan utzi daitezke, ostegun gauetan.
  • Urretxuko Garbigunera eraman daitezke, Deskargara doan errepidean dagoen gunera.

Hauxe da Garbigunearen ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera:  9:00-12:30 eta  15:30–18:30
  • Larunbatetan:  9:00 – 13:00

Gogoan izan hondakinak behar bezala botatzen ez dituzten pertsonek isuna jaso dezaketela.

  • Visto: 103
Batis Goikoetxea memoriala LEGAZPIKO XII. Argazki rallyko emanaldia eta sari banaketa

Batis Goikoetxea memoriala LEGAZPIKO XII. Argazki rallyko emanaldia eta sari banaketa

Urriaren 28an, ostirala, Irailaren lehen igandeko Artzain Egunean jokatu zen Argazki Rallyari dagokion sari banaketa ekitaldia. Aurretik aurkezturiko lanek ikusteko aukera izan genuen.

Aurtengo Rallyan 46 argazkilarik hartu dute parte, 36 helduk eta 10 haurrek.

Honako hauek izango dira sarituak:

HELDUEN MAILA

  1. Carlos Cos (Soraluze)
  2. Jose Venegas (Legazpi)
  3. Asier Imaz (Legazpi)

Herrikoa: Julian Auzmendi

GAZTEEN MAILA

  1. Maddi Sanz (Legazpi)
  2. Unai Azarola (Zumarraga)
  3. Iara Tebar (Donostia)

EMANALDIAREN ARGAZKIAK IKUSI

  • Visto: 77
Zinea latxartegi aretoan: Denboraldi hasiera

Zinea latxartegi aretoan: Denboraldi hasiera

Urriaren 5etik 7ra, ostiraletik igandera doako saioak eskainiko dira.

Uda garaiko etenaldiaren ondoren,

zine emanaldiak itzuliko dira Latxartegi Aretora

urriko lehen asteburu honetan,

Legazpi Zine-Klub elkartearen eskutik.

Urriaren 14an hasiko den

zine denboraldiaren iragarpena

egin nahi du asteburu honek.

Hona prestatu diguten egitaraua:

5, OSTIRALA: BarryLyndon. (1975) - StanleyKubrick. 21:30ean Latxartegi Aretoan.

6, LARUNBATA: Noveccento (1900). (1976) - Bernardo Bertolucci. 21:30ean Latxartegi Aretoan.

7, IGANDEA: El Gran Dictador. (1940) - Charles Chaplin. 19:30ean Latxartegi Aretoan.

EMANALDI GUZTIAK DOAKOAK IZANGO DIRA.

Bere garaian Zine klubean programaturiko maila handiko hiru pelikula, benetako maisu-lanak, hautatu ditugu denboraldi hasierarako..

Zine Klub elkartean, dagoeneko 10 pertsonako talde batek heldu diogu aipatu denboraldiaren prestakuntzari, baina artearen eta kulturaren alorrean zinearen hedapenak duen garrantziaz interesa duen jendea hartzeko prest gaude.

Bide batez, zinez eskertu nahi diogu Javier Arrietari azken urteotan egindako lan eskerga, bera gabe ezinezkoa izango baitzen zaleek biziki estimatzen duten zine eskaintza kilikagarriari eustea.

Zinearen xarma oraindik ere ezezagun dutenak etortzera animatu nahi ditugu, kulturaren handitasuna biltzen baitu bere baitan, dela historia, dela musika, dela irudia, emozioa, etab.

  • Visto: 277
Urriak 7,KILOMETROAK’18 ospatuko da.

Urriak 7,KILOMETROAK’18 ospatuko da.

Urriak 7, igandea, Zumarragan eta Urretxun euskararen aldeko KILOMETROAK’18 ospatuko da.

Hori dela eta, aipatutako egunean RENFE Aldiriak zerbitzuak indartuko ditu tren gehiago jartzen.

Ordutegi orokorra ordezkatzen du ordutegi berezi honek.

IKUSI ORDUTEGI BEREZIA

  • Visto: 59
Fleming kaleko jolas-parkean sugea jarriko da.

Fleming kaleko jolas-parkean sugea jarriko da.

Puntu gehien jaso duen aukera izan da.

 

Haurrek, gurasoek eta herritarrek bat egin dute,

Fleming kaleko jolas-parkean jarriko den eredua hautatzerakoan.

 

Izan ere SUGEAk

puntu gehien jaso duen jolas haur-mota izan baita1197 punturekin:

849 puntu haurrengandik jaso ditu

eta 348 puntu gurasoengandik eta herritarrengandik.

 

Bigarren aukera PALMONDOA izan da 881 punturekin,

Ondoren ESTRALURTARRA 652 punturekin

eta azkena, ZOO 476 punturekin.

 

Guztira 329 pertsonen botoak jaso dira:

5 eta 7 urte bitarteko 228 haurrenak,

eta 101 boto 0 eta 7 urte bitarteko seme-alabak dituzten

gurasoenak eta herritarrenak.

 

SUGEA aukeratzean emandako arrazoiak ugariak izan dien arren,

segidan azaltzen den zerrendan laburbildu daitezke:

 

  • Gauza eta jardun ezberdin gehien dituelako, osatuena, + seguro, egokiena; handia; praktikoa; elementu guztiak jolasteko: sugea, txirrista, txingoa dituelako

73

  • Oso polita, guayena, onena; funcional; muy original, oso koloretsua; dibertigarria; izkutalekua duelako

36

  • Gurasoei; semea/alabari gehien gustatzen zaielako

10

  • Adin tarte zabalagoa hartzen duelako; guztientzat;

9

 

Mila-mila esker, parte hartu duzuen guztioi!

 

Iritzia eman duten pertsona guztien artean 2 liburu sorta

eta OLENTZERO Mirandaolan ikusteko 2 familia-bono zozketatuko dira.

Datozen egunetan horren berri zabalduko dugu.

  • Visto: 105