Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Ilintiren tonbola

Ilintiren tonbola

4.000 €  erosketa-boletoetan

Irailak 24tik urriak 6arte Ilintiko dendetan erosteagatik bezeroek boletoak lortu ditzakete.

Sariak  5, 10 eta 20 eurokoak izango dira.

Saria Ilintiko edozein dendatan trukatzeko aukera izango du bezeroak.

Saria trukatzeko garaian  erosketaren zenbatekoak boletoaren balio baino altuagoa izan beharko du.

Boletoa erabiltzeko epea 2018ko urriaren 31an bukatuko da.

  • Visto: 80
#euskaraldia:Legazpiko Hamaikakoa ezagutu dugu

#euskaraldia:Legazpiko Hamaikakoa ezagutu dugu

Batzuk Belarriprestak eta beste batzuk Ahobiziak.

#euskaraldia ekimenaren barnean,

atzo aurkeztu zen Kale Nagusian

Belarriprest edo Ahobizi

izateko konpromisoa hartu duen

Legazpiko lehenengo Hamaikakoa.

Ahobiziek beti euskaraz egingo diote

ulertzen duenari

eta lehenengo hitza beti euskaraz egingo dute.

Belarriprestek berari beti euskaraz

egiteko eskatuko dute.

Atzo ireki zen izena emateko epea,

eta atzoko aurkezpenean bertan hasi ziren

legazpiarrak izena ematen.

Izen emateak:

Honekin lotutako informazioa:

Legazpiko Euskaraldia: http://legazpi.euskaraldia.eus/legazpiko-hamaikakoa/

Ekimenaren ARGAZKIAK IKUSI

  • Visto: 157
Laubideko haur-parkeko estaldura berdea.

Laubideko haur-parkeko estaldura berdea.

Irailaren 27an  18:30etan, Laubideko haurreskolan (“hexagonoan”). Parte har ezazu!

Uda ondoren Agenda 21 Foroakbere jardunari berrekingo dio. Energia berriekin, hurrengo saioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

  • Saioa irailaren 27an egingo dugu.
  • ADI! Laubideko Haurreskolan (hexagonoan),18:30etik 20:00etara.

Oraingo honetan Legazpin drainatze iraunkorreko hiri-sistemak (DIHS) ezartzeko Udala bultzatzen ari den 2 egitasmo aurkeztu nahi ditugu.

Gai honen inguruan Foroarekin egindako saioetan jakin genuenez, sistema horiek uraren zikloa berreskuratzen laguntzea dute helburu; ur hori lurzoruan sartzeko modu desberdinak erabiliz: bilketa, iragazketa-arazketa, erretentzioa, garraioa...

Hori horrela, honakoa proposatzen dizuegu:

  • Batetik Latxartegiko parke txiki eraberritua nola geratu den, eta DIHS nola txertatu zaion ezagutzea.
  • Eta bestetik Laubideko parkea estaltzeko DIHS bat barneratuz prestatu den egituraren proiektua ezagutu, eta elkarrekin lantzea. Eguraldia lagun, parkera gerturatuko gara.

Parte hartzera animatuko zarelakoan, elkarrekin Legazpiren iraunkortasunaren aldeko proiektu berritzaileak lantzen jarraitzeko, eskerrik asko!

DEIALDIA 

  • Visto: 163
Legazpiko Udalak Energiaren Bidea identifikazio-marka jaso du

Legazpiko Udalak Energiaren Bidea identifikazio-marka jaso du

Udalak energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriaren alde hartu duen konpromisoa aitortzen du.

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE)“Energiaren Bidea” izeneko identifikazio-marka berri bat abiarazi du. 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak lortzea zein trantsizio energetikoa garatzea laguntzen duten ekimen guztiak hartuko ditu barnean, karbonizazio baxuko eredu energetiko baten mesedetan.

Aipatu identifikazio-markak honakoa egiaztatzen du Legazpiren kasuan: udal politika energetikoak eta eraikin publikoen kudeaketa eszenatoki energetiko berri bateranzko bidean doazela, hau da, 2030eko Euskadiko Energia Estrategian ezarritako helburuei erantzuten diela.

“Energia Bidean”identifikazio-marka energia hobetzeko ekimenak garatu diren udal eraikinetan jarriko da.

Horrela, identifikazio-marka handiago bat jarriko da energia hobetzeko ekimen garrantzitsuak garatu diren eraikinetan, honako hauetan alegia: Udaletxean, Bikuña Kiroldegian, Kultur Etxean, Gizarte-zentroan eta Agirretxeberri etxean.

Eta identifikazio-marka txikiago bat ipiniko da hurrengo beste udal eraikinetan: Euskaltegian, Helduen Hezkuntza zentroan, Arantzazuko haurreskolan, Haztegi ikastolan eta San Juan haurreskolan.

Legazpin aurrera doa Energia trantsizioa!

  • Visto: 60