Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Motordun gurpildun aulkiaren erabilera

Motordun gurpildun aulkiaren erabilera

Datorren urriaren 1ean, astelehena,

eguerdiko 12etan, Legazpiko Santikutz egoitzan, SUSANA EMPARANZAK,

motordun gurpildun aulkiaren erabilerari buruz argibide desberdinak jakinaraziko dizkigu.

Animatu zaitez eta parte hartu!

  • Visto: 63
#euskaraldia:Legazpiko Hamaikakoaren aurkezpen ekitaldia

#euskaraldia:Legazpiko Hamaikakoaren aurkezpen ekitaldia

Irailaren 20an, osteguna, 19:30ean izango da.

#euskaraldia ekimenaren barnean,

hainbat tokitan egin den bezala,

Legazpin ere Hamaikakoa aurkeztuko da.

Hamaika legazpiarrek Ahobizi edo Belarriprest izateko

 eta Euskaraldian parte hartzeko deia egingo dute bertan.

Noiz:irailaren 20an, 19:30ean

Non:Elizondo parean

Parte-hartzaileak:

  • Antton Iraeta eta Jone Narbaiza aurkezleak
  • Ane Urzelai eta Ane Arrizabalaga trikitilariak
  • Malen Urbegain kantaria
  • ZingiZango euskara elkartea
  • Koldobike Olabide, Legazpiko Udalaren izenean
  • Legazpiko Euskaraldia lantaldea
  • Eta ekitaldian bertan ezagutaraziko ditugun hamaika herritarrak.

Honekin lotutako informazioa:

  • Visto: 107
Mugikortasun jasangarriaren europako astea 2018

Mugikortasun jasangarriaren europako astea 2018

Hurrengo aktibitateetan parte-hartzeko eta disfrutatzeko aukera izango dugu:
 
BIZIKLETA MARTXA
 
Irailaren18, asteartea,
18:00etan
Irteera: Laubide kalea !!!
 

Ikusi bizikleta martxaren kartea

 
Aurtengo berrikuntza bezela: 
 
BIGARREN ESKUKO TXIRRINDUEN AZOKA
 
zure BIZIkletari BIZItza eman! 
 
Bizikletak, osagarriak (haurrak eramateko aulkia, karroak, saskiak …) eta patineteak saltzeko
eta erosteko aukera.
Saltzeko bi aukera dituzu:
 
1. Irailaren 13, 14 eta 15 egunetan telefono honetara deitu: 943 72 45 04.
Ordutegia:9:00-13:00 eta 15:00- 20:00
 
2. Azoka egunean bertan bizikleta ekarri 11:00tatik aurrera.
 
Zure bizikletari oinarrizko azterketa egingo diogu, zurekin prezioa adostu eta geuk salduko dugu!
 
Zerbitzua DOAKOA da!
 

Ikusi Bigarren eskuko txirrinduen azokaren kartela

 
 
  • Visto: 95