Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
FLEMING KALEKO Jolas-parkea aukeratzeko prozesua

FLEMING KALEKO Jolas-parkea aukeratzeko prozesua

Legazpiko udalak 5 eta 7 urte bitarteko haurren IRITZIA AINTZAT HARTUKO du,

baita 0-7 urte bitarteko haurren gurasoen eta herritarren iritzia ere.

 

4 aukera daude eta lehentasunak markatu behar dituzu.

Jar ezazu 1gustukoen duzun aukerari, 2 hurrengoari, eta horrela 4 arte. 

 

A-Palmondoa 

 

B-Sugea 

 

C-Estralurtarra 

D-Zoo

NOLA eta NON?

-       HH-5, LH-1 eta LH-2.mailako ikasleek ikastetxeetan banatuko diren botoen bidez.

-       0-7 urte bitarteko haurren gurasoek haur eskoletan eta ikastetxeetan banatuko diren botoen bidez edo www.legazpi.eus webgunean eta Legazpi ON App-ean hurrengo galdekizunaren bidez.

Herritarrek udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan dauden inprimakien bidez edo  www.legazpi.eus  webgunean eta Legazpi ON App-ean dagoen galdekizunaren bidez.

Parte hartu

 

  • Visto: 87
Pinturak irekiko du erakusketen ikasturte berria Kultur etxean

Pinturak irekiko du erakusketen ikasturte berria Kultur etxean

Legazpin egin izan diren Pintura lehiaketetan sarituak izan diren lanak jarriko dira ikusgai Kutur Etxeko erakusketa aretoan.

1995ean ekin zion Udalak, Arkatza Elkartearekin

pintura lehiaketak antolatzeari.

Hasierako urte haietan

eskualdeko lehiaketa izan zen,

eta 2003. Urtean kaleko pintura lehiaketa bihurtu zen.

Bi lehiaketetako lan sarituak

udalaren esku geratu izan dira,

eta horietako hainbat udaletxean eta Kultur Etxean jarrita badaude ere,

gehienak gordeta izan ditugu.

Gordeta dauden lan horiek osatuko dute

irailaren 10etik 28ra ikusgai izango den erakusketa,

bi garaitako lanak ikusgai jarriz.

Erakusketa Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da ikusgai,

astelehenetik ostiralera arratsaldeko 5etatik 8:30etara, aipatutako epean.

  • Visto: 74
2018-2019  IKASTAROEN eskeintza zabala

2018-2019 IKASTAROEN eskeintza zabala

2018-2019 ikasturtean Legazpin eskainiko diren ikastaroen berri kaleratu du Udalak.

Dagoeneko herritar guztion postontzietan banatu da eta herriko zerbitzu publikoetan ere eskuratu ahal izango duzu.

Bertan jasotzen dira Udalak berak, herriko elkarteek udalaren eskariz edo/eta herriko elkarteek beren kabuz antolatuko dituzten ikastaroen berri.

Eskuliburua ikusi

  • Visto: 59
Matrikulatu zaitez helduen hezkuntzan (E.P.A.)

Matrikulatu zaitez helduen hezkuntzan (E.P.A.)

Irailaren 3tik 14ra bitartean, 9:30etik 13:00etara,

Helduen Hezkuntzan matrikula zaitezke.

Legazpiko zentroa Itxaropen auzoan kokatuta dago,

10-11.zenbakietan.

Hauxe da Helduen Hezkuntzaren doako ikasketa-eskaintza:

  • Oinarrizko hezkuntza
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Titulua (DBH)
  • Gaztelera atzerritarrentzat
  • Goi Mailako Heziketa Zikloetarako eta 25 eta 45 urtetik gorakoentzat unibertsitaterako sarrerarako ikasketak
  • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa
  • Nutrizioa eta memoria

Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogorarazteko

edo asmo berrietan hasteko.

Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak

ematen dizun aukera paregabea!

Legazpiko zentroaren telefonoa: 943 73 08 11

Zumarragako zentroaren telefonoa: 943 72 40 67

  • Visto: 28
2019ko parte hartze bidezko aurrekontuak

2019ko parte hartze bidezko aurrekontuak

Joan den 2016an parte hartze bidezko aurrekontuak adosteko hasi ginen dinamikarekin jarraituz,

2019ko udal aurrekontuetan sartuko diren 50.000 €ko 6 proiektu legazpiarrean artean erabakitzeko parte hartzeko prozesuari emango diogu hasiera.

Horretarako, datorren irailaren 6an hasi eta irailaren 26ra arte, legazpiar bakoitzak berak proposatutako inbertsio-proiektu bat aurkezteko aukera izango du.

Iazko parte hartze prozesuan aukeratu ez ziren 2 proiektuak zuzenean pasatuko dira aurtengo bozketara eta, beraz, ez dira berriro aurkeztu beharko.

Hauek dira aurten zuzenean bozketara eramango diren proiektuak: 1) San Juan 12-13-14ko espaloiak konpontzea, 2) Telleriarteko plaza konpontzeko 1. fasea.

Hurrengo bi proiektu hauek: San Ignazio auzoko 6bis ataritik 14 zenbakiraino doan espaloia eta arrapala konpontzea eta Plazaola kalea asfaltatzea, 2017ko gerakinarekin gauzatuko dira, beraz, ez dira bozketan sartuko.

Lerro hauen bidez inbertsioetarako zuen proposamena aurkeztera animatu nahi zaitugu. Horretarako, LegazpiOn aplikazioan eta Udalaren web orrian aurkituko duzuen edo Herritarrentzako Arreta Bulegoan eskura dezakezuen inprimakia bete beharko duzue.

Parte hartuko duten pertsona guztien artean 50 €ko erosketa-bonoa zozketatuko da, Legazpiko dendetan erabiliko dena.

Lagundu gure udalerria hobetzen!

Parte hartu

  • Visto: 60