Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Hondakinen bilketa Legazpin, 5 hizkuntzatan.

Hondakinen bilketa Legazpin, 5 hizkuntzatan.

Aurtengo apirilean egin zuen bileran, Foroak honako gaia aztertu zuen: “Zertan eta nola hobe dezakegu hondakinak biltzeko sistemari buruz ematen dugun informazioa?”.

Horretarako, Foroan parte hartzen ohi duten pertsonez gain, beste udalerrietatik eta atzerritik Legazpira bizitzera etorri diren pertsonei luzatu zitzaien bileran parte hartzeko gonbidapena.

Foroan jasotako proposamenetako bat hauxe izan zen: hondakinen bilketari buruzko informazio-orriak era grafikoan eskaintzea eta hizkuntza gehiagotan. Orain arte informazio-orri horiek euskaraz eta gaztelaniaz eskaini izan dira.

Hemen irakur dezakezue bileraren akta

Sasieta mankomunitateak oso ondo hartu zuen proposamena eta elkarrekin lanean hasi ziren Legazpiko Udala eta Sasieta mankomunitatea aipatu proposamena gauzatzeko. Elkarlan horretan oso kontuan hartu dira Agenda 21eko Foroak egindako proposamenak.

Egindako lanaren emaitza jaso dugu dagoneko, izan ere Sasieta mankomunitateak bost hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta arabiera) jasotako informazio-orriak argitaratu ditu. Aipatu orrietan informazio argia, laburra eta zuzena eskaintzen da mankomunitateko sei udalerri handienetan (Beasain, Zumarraga, Ordizia, Legazpi, Urretxu eta Lazkao) hondakinen bilketa zerbitzua behar bezala erabil dadin.

Informazio-orri horiek Legazpin erroldatzera Herritarrentzako Arreta Zerbitzura etorriko diren bizilagun berriei eskainiko zaie HARRERA egitean. Modu berean, Sasieta mankomunitateko web orriko argitalpen atalean daude eskuragarri .

  • Visto: 96
GOIMENek artilea bilduko du

GOIMENek artilea bilduko du

Artilea, latxa arrazako gure artaldeei lotutako produktua izan da betidanik eta era batera edo bestera erabili eta saldu izan ohi da beti. Gaur egun ordea, oso zaila da artilea erosiko duenik topatzea. Sektorea dena dela artilearekin I+G desberdinak burutzen ari da.

Goierrin sortutako artileari irtenbidea emateko GOIMENek, Goierriko landa garapeneko elkarteak alegia, artilea biltzeko aldi baterako puntua egokitu du.

Bilgunea Beasaingo Salbatore auzoan, Iturralde-txikiko industrialdeko zelai batean kokatu da.

Bilgunean artilea soilik utzi daiteke, ontziratu edo lotu gabe, hau da, zakutan sartu edo sokakin lotu gabe. Bestela, ezingo da prozesatu.

Bildutako artilea konpostatu egingo da.

Artilea irailaren 15era arte utzi daiteke soilik. Ondoren bilgunea kendu eta ez da bilketa gehiagorik izango.

GOIMENek dagoeneko eskutitza bidali die 50 burutik gorako artaldeetako jabedun guztie bilketa honen berri emanez. Buru gutxiago dituztek ere artilea ekartzeko aukera izango dute.

Nola iritsi 1

Nola iritsi 2

Nola iritsi 3

  • Visto: 75
Gipuzkoako artzain eguna 2018

Gipuzkoako artzain eguna 2018

Irailaren 2an Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko da Legazpin

Irailak 2, igandea, 10:00etan hasita, Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko da Legazpin.

Gipuzkoako Artzain Gaztaren 34. lehiaketa, Ardi Okela gertatzearen Gipuzkoako 28. txapelketa, artzainei omenaldiak, sagardo eta gazta dastaketa edota ardi eta aharien erakusketa nahiz artisautzako produktuak izango dira eguneko ekintzetako batzuk.

Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako 50. Artzain Txakurren Txapelketa egingo da.

Txakur Txapelketaren 50. urteurrena ospatzeko GATE-ren (Gipuzkoako Artzain Txakur Elkarteak) eskutik artzain txakurrak trebatzeko erabiltzen diren teknikak ikusi ahal izango ditugu goizeko 11:00tatik 12:15 bitartean.

Bi artzain arituko dira adin eta trebetasun maila desberdinetako txakurrekin trebatzeko lezioak ematen.

EGITARAUA IKUSI

Ondorengo web gunean informazio gehiago daukazue:

www.gipuzkoakoartzaineguna.eus

Artzain egunean JUNETORRI zerbutzu berezia egongo da, 

10:30 - 14:30 eta  17:30 - 21:47 (Ohiko ibilbidea)

  • Visto: 72
JUNETORRI zerbitzua

JUNETORRI zerbitzua

JUNETORRI zerbitzua zabaltzen da, neguko ordutegia aurreratuz eta irailean hasiko da.


Zabaltze  honek Junetorriren zerbitzua, asteburuetan arratsaldez, 17:00-etatik eta 20:53arte egondo dela suposatzen du.



Horrela 8 hilabetetan asteburu-zerbitzuarekin osatzen da arratsaldean.

JUNETORRIren web orria ikusi

  • Visto: 22
Agorreko Santikutzak

Agorreko Santikutzak

Agorreko Santikutz eguna irailaren 14an denez, ohi bezala, gertuen geratzen den asteburuan egingo dira jaiak, irailaren 14,15 eta 16an.

Gorostiagako igoera irailaren 16an egingo da.

EGITARAUA IKUSI

  • Visto: 23