Santikutzak 2025. Bigarren argazki bildumak ikusgai
Santikutzak 2025 bigarren argazki bildumak dituzue ikusgai web orrian eta LegazpiON-en, oraingoan ondorengoak ditugularik:
SANTIKUTZ TXIRRINDULARI KLASIKA
- Visto: 144
Santikutzak 2025 bigarren argazki bildumak dituzue ikusgai web orrian eta LegazpiON-en, oraingoan ondorengoak ditugularik:
SANTIKUTZ TXIRRINDULARI KLASIKA
Maiatzak 7, 14, 21 eta 28, asteazkenak:Irakurketa Erraza kluba gaztelaniaz. 11:35ean Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko den liburua: Alicia en el país de las maravillas / Lewis Carroll, Nuria Martík egokitua.
Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da. Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenei zuzendua bereziki.
"Irakurketa Erraza" formatu berezian idatzitako liburuak
irakurtzen dituzte liburutegian bertan.
Liburuak aldez aurretik aukeratu dira
eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu,
partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emanez.
Saioak gazteleraz izango dira.
Informazio gehiago: Liburutegian bertan, telefonoz (943 737 186), emailez (

Datorren maiatzaren 15etik 25era, 11 egunez, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu “Elkar mugituz egingo dugu” lemapean.
Euskaraldia ariketan parte hartzea erabaki duten eta horretarako izena eman duten herritarrek txapa jaso ahal izango dute bihartik aurrera eta ariketa hasi arte.
Txapa jasotzeko lekuak eta ordutegiak:
Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.
Datuen arabera, apirilean 139,50 litro erori dira, eta iaz, berriz, 65,40 litro. 1946tik, batez bestekoa 144,96 l-koa da.
Horrela, apirilan zehar 18 egunez euria egin du eta egun batez ekaitza. Tenperatura maximoa 27ºC-koa izan zen apirilaren 25n, aurreko urtean 30ºC-koa izan zelarik; minimoa berriz, 4ºC-koa apirilaren 15 eta 21ean. Batez besteko tenperatura 13,33ºC-koa izan zen, aurreko urtekoa baina ia bi gradu eta erdi altuagoa.
Datu orokorrak
Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.
Maiatzaren 11n, igandea, Mirandaola Eguna ospatuko dugu. Bertan aurrera eramango den herri bazkarirako tiketak eskuratzeko azken eguna maiatzaren 7a izango da (asteazkena). Ohi bezala norberak bere bazkaria eramateko aukera izango badu ere, Lekanazpi elkarteak Haragi Paella prestatuko du. Tiketak Gurrutxaga, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan daude salgai 6€tan.
Aurtengoan gainera Mirandaolara bazkaltzera joaten diren GUZTIENTZAT, paellarako tiketak erosi edo ez, postrea eskainiko du Legazpiko Udalak: Goxart obradoreak egindako gazta tarta edo brownie-a (zeliakoentzat aukera egongo da). Hortaz,postrea Udalaren kontu!
Urtero bezala Udalak mahaiak, aulkiak, eta ondoren dena txukun uzteko edukiontziak jarriko ditu bazkaltiarren eskura. Edariak, Mirandaolako tabernatik hartu edo norberak eramateko aukera ere izango du.
Animatu eta parte hartu!