Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Agorreko Santikutzak: Sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea

Agorreko Santikutzak: Sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea

Izen ematea irailaren 4a baino lehen Udaletxean.

Agorreko Santikutz jaiak irailaren 14,15 eta 16an izango dira aurtengoan, eta ohi bezala larunbatean, irailaren 15ean, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren XXXVI. edizioa.

Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikoteek parte har dezakete, eta izen ematea Irailren 4a baino lehen egin beharko da Udaletxeko Harrera Zerbitzuan.

Izen emandakoen artean erabakiko da zein plater prestatuko dugun aurtengoan, irailaren 5ean, asteazkena, 18:00etan Kultur Etxean egingo den bileran.

  • Visto: 41
JUNETORRIren zerbitzua

JUNETORRIren zerbitzua

Abuztuan 13 Egunetan egongo da zerbitzua.

Egunak: 1, 2, 3, 6, 7, 8, 9, 10, 27, 28, 29, 30 eta 31.

Ordutegi honetan:

hasiera:     9:00  Urtatzan,

Amaiera:  13:12 Aizkorri kalean.

  • Visto: 67
San Ignazio Auzoko jaiak: Uztailak 27-31

San Ignazio Auzoko jaiak: Uztailak 27-31

Eufemiano Iturri XII. Mendi bizikleta eta oin-lasterketauztailaren 28an izango da.

Beti Gazte Animakzio Elkartearen eskutik iritsiko dira aurtengoan ere, auzotarren laguntzarekin.

SAN INAZIOKO JAIAK 2018

UZTAILAK 27, OSTIRALA
19:00 Ohiko txupinazoa Saninazio plazan buruhaundien laguntzaz.

OndorenTxorizo egosi banaketa bertso eta trikitixaz lagundurik.

20:30VIII. Patata-tortila lehiaketa (patatak eta girasol olioa antolakuntzak jarriko ditu)

23:00Rock kontzertua Saninazio plazan.

23:00Dantzaldiabeheko txoznan


UZTAILAK 28, LARUNBATA

17:00Eufemiano Iturri XII. Mendi bizikleta eta oin-lasterketa saria.

19:00Eufemiano Iturri lasterketako sari banaketa Saninazio plazan.

20:30Sahararen aldeko paella erraldoia edari eta postrearekin 6 euroren truke.

23:00Rock kontzertua beheko txoznan

23:00Dantzaldia goiko plazan

UZTAILAK 29, IGANDEA

11:00Bolo txapelketa Hotel Mauleon bolatokian.

18:30 Herri kirol erakustaldia Saninazio plazan.

UZTAILAK 31, ASTEARTEA

10:00Goiz deia txistulariekin

10:45Meza Santikutz egoitzako kaperan buskabaso auzo elkartearen ekimenez.

12:30Jubilatuentzat luntxa Muruazpin. On egin!! Pertsona baten konpainian joatea izango dute.

16:30Mus txapelketa mundiala Muruazpi elkartean.

IKUSI EGITARAUA

IKUSI KONTZERTUEN KARTELA

  • Visto: 103
Bizitegi-kalea S-28 seinalea

Bizitegi-kalea S-28 seinalea

Hainbat auto-gidari ez dute S-28 seinalearen mezua, hau da, bizitegi-kalea adierazten duen seinalea ezagutzen.

Bizitegi-kaleaadierazten duen seinaleak eremu horretan oinezkoek lehentasuna dutela adierazten du.

Legazpin, bizitegi-kalea da Aizkorri kalea 12tik (Fenoll botika) P. Etxeberria 1eko fruta-dendara doan bide-tartea.

Kale horietan zirkulaziorako arau bereziak aplikatzen dira:

Seinalea karratua eta urdina da eta bertan zuriz agertzen dira hainbat irudi. Seinale horrek eremu hori bereziki oinezkoentzat dagoela egokituta adierazten du, hau da, oinezkoek dute lehentasuna eta zirkulazioaren ondo-rengo arau bereziak aplikatzen dira:

·              Ibilgailuen gehieneko abiadura ez da orduko 20 km baino handiagoa izango.

·              Oinezkoek lehentasuna duteeta auto-gidariek errespetatu egingo dute hori.

·              Ibilgailuak seinaleen bidez adieraziko diren guneetan bakarrik aparkatu ahal dira.

·              Oinezkoek zirkulazio-eremu osoa erabil dezakete baina ez diete gidariei trabarik egingo.

Bizitegi-kalearen amaiera S-29 seinalearekin adierazten da; aurre-koaren seinale bera da baina marra gorri bat gurutzatuta. Seinale hori P. Etxeberria 1ean dagoen fruta-dendaren parean dago. Bizitegi-kalea bukatzean zirkulazioaren arau orokorrak aplikatzen dira berriro.

Oinezkoek lehentasuna duten bizitegi-kaleetan, gidariak edozein unetan aurki dezake oinezkoren bat galtzadan. Ez da ahaztu behar oinezkoek dutela lehentasuna, libre ibil daitezkeela gune horretan eta agian ez dira ohartu ere egiten ibilgailua datorrenik. Horregatik, auto-gidariek moteldu egin behar dute abiadura, tarte egokia mantendu behar dute eta oinezkoak ikusiz gero, premiazko segurtasun-neurriak hartu behar dituzte Neurri horiek, gainera, areagotu egingo dira oinezkoak haurrak, adinekoak edo mugikortasun murriztua duten pertsonak badira.

Oinezkoak zirkulazioaren elementu hauskor eta ahulenak dira; haien segurtasuna, neurri handi batean, gidarien portaeraren mende dago.

  • Visto: 79
AZTIRIKO Santa Marina jaiak: Uztailak 18,20,21 eta 22

AZTIRIKO Santa Marina jaiak: Uztailak 18,20,21 eta 22

Larunbat eta Igande arratsaldean Junetorri zerbitzua izango da.

Aztiri Bat elkartearen eskutik etorriko zaizkigu aurtengoan ere, Gabiria eta Legazpiko Udalen babesean, Uztailaren 18an, Santa Marina egunean hasi eta hurrengo asteburuan.

EGIRARAUAREN KARTELA IKUSI

Azken urteetan bezala Junetorri autobus zerbitzua egongo da, larunbatean eta igandean, 21 eta 22an arratsaldez. Hona ordutegia:

URTATZA

AZTIRIA

17:30

18:15

19:00

19:45

20:30

21:15

  • Visto: 122