10 metro izan dezake aranondoak. Fruta arbola da, adar asko ditu, azal arre leuna eta, gehienetan, ez du arantzarik. Adaxka gazteak gorrixkak izaten ditu. Hostoak eliptikoak eta obatuak dira, ertza zerraduna dute eta punta kamutsa, gainaldea ilerik gabeko da eta azpialdea, berriz, ileduna, zainetan, batez ere, eta kolore argixeagoa du.
Hostoekin batera loreak agertzen dira, zuriak, banaka edo bi-hiru batera.
Kareharrizko lurzoruak atsegin ditu eta hotza ondo jasaten du.
Aranak ematen ditu eta kolore askotakoak izaten dira: horiak, gorriak, purpurak, berdeak… eta era askotara jaten ditugu: fresko, lehortuta (aranpasak), konfitatuta, marmelada eginda edo likore moduan.
Aranondoaren loreak lurrinak egiteko erabiltzen dira, oso usain goxoa dute eta.
Prunusterminoa latinetik dator, eta basaranaren izena da; domestica terminoak "etxekoa" esan nahi du.
Visto: 29
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Enplegu mugagabeasortu duten Legazpiko enpresek, 2018 ekitaldiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren udal kuotan honako hobari hauek eskuratu ahal izango dituzte:
Gehikuntza % 5ekoa izan bada, hobaria JEZren % 25ekoa izango da.
Gehikuntza % 8koa izan bada, hobaria JEZren % 50ekoa izango da.
Gehikuntza hau kalkulatzeko, 2017 ekitaldiko langile finkoen batezbestekoa eta 2016 ekitaldikoa alderatuko dira.
Irailaren 14tik 16ra ospatuko diren Agorreko Santikutz jaietan txosna jartzeko eskaria egin daiteke dagoeneko Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Ondorengoak dira baldintzak.
BALDINTZA OROKORRAK:
1.- Eskatzaileak, azkeneko urtean Legazpin jarduera desberdinak garatu dituzten herriko elkarte edo taldeak izango dira. Ez dira eskaera pertsonalak edo alderdi politikoenak onartuko.Gehienez 2 esleipendun. 2 eskari baino gehiago egonez gero, lehentasuna izango dute aurreko ekitaldian −maiatzeko jaietan− esleipendun izan ez zirenek. Bi plazak osatzen ez badira, gainerakoak aurkeztu direnen artean zozketa eginez esleituko dira.
Dena den, eskatzaileen artean adostasuna lortzen bada, aukera izango da beste ustiatze-formula bat erabiltzeko.
2.- Udalaren kontura joango da olana edo karpa, harraska, argindarra eta ur-hornidura. Gainerako elementuak jartzea, barra, musika ekipoa (bakarra txosna guztirako) eta bestelakoak, eskatzailearen kontura joango da.
- Karpa eliza atzeko gunean jarriko da, parkearen ondoan, 10x15x3 metroko neurria izango du, eta barruan ekitaldiak antolatu ahal izateko oholtza jarriko du Udalak.
- Barruan antolatzen diren emanaldiak edo ekintzak gehienez goizaldeko 03:00etarako bukatu beharko dira, eta jai egitarauko ekitaldiekin koordinatu beharko dira.
3.- Aipatu karpa esleipendunek erabiltzeko moduan egongo da irailaren 12ko arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Aldiz, irailaren 18rako arratsaldeko 16:00etarako dena jasota egongo da.
4.- Txosnaren jarduerari irailaren 14ko arratsaldeko 18:00etatik aurrera ekin ahal izango zaio. Jarduera hori irailaren 16ko arratsaldeko 21:00etaraino eskaini ahal izango da.
5.- Ordutegia:
-Irekiera, eguerdiko 12:00etan eman ahal izango zaio hasiera jarduerari.
-Itxiera, goizaldeko 05:00etan itxiko da txosna; ordu horretarako karpak erabat itxita egon beharko du.6:00etan argindarra kenduko da.
6.- Edalontziak, platerak edo bestelako ontziak berrerabilgarriak izango dira. Horretarako, Udalak herriko elkarteen eskura jarriko du berak duen ontziteria berrerabilgarria, hura erabiltzeko baldintza egokietan. Ontzi horiek denak itzuli egin behar dira eta, beraz, leku agerian jarriko dira horren berri ematen duten kartelak. Kartel horiek Udalak emango ditu.
7.- Txosna eta ingurua garbi eta txukun mantenduko da. Txosnaren barruko garbiketa erabiltzaileari dagokio.
8.- Hondakinak biltzeko, beharrezko ontziak erabiliko dira. Hondakinak ez dira pilatzen utziko eta, beraz, ontzi horiek behar denean hustu egingo dira. Kanpoaldean, sor daitezkeen hondakinak biltzeko ontziak jarriko dira.
9.-Txosna gunean Udalerriko hizkuntzaren erabilera irizpideak jarraituz, euskarak derrigorrezko presentzia nabarmena izan beharko du ahozko zein idatzizko edozein adierazpidetan, eta baita jartzen den musikan ere. Erabiliko diren kartel, ohar eta abarrak euskaraz edo, gutxienez, ele bietan idatzi beharko dira. Ele bietan idatziriko testuetan euskarazko zatia bereziki nabarmendu beharko da.
10.- Txosna gunean ez da irudi sexistarik duen kartelik jarriko.
11.- Araudi honetan jasotakoa betetzen ez bada, ez da fidantzarik itzuliko eta hurrengo bi urtetan ezingo da esleipen berri batean parte hartu.